• ES
  • EU
  • EN

Laguntzak eta deialdiak

Doktoretza aurreko laguntzak, Santanderrek eta NUPek emanak 2021-2022 ikasturterako

Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik 10 egun baliodun igaro ondoren bukatuko da.

Lehen eskaerako 16 laguntza emateko deialdia egin da doktoretza aurreko ikertzaileen prestakuntzarako, Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza-tesia egiteko. Aurrekontuko baliabideen arabera, baliteke deialdiko laguntza gehiago ematea. 

Telematikoki aurkeztu behar dira eskaerak, Banco Santander Universidades programako “Becas Santander” plataformaren bidez: 

https://www.becas-santander.com 

Horretarako, eskatzaileak aldez aurretik erregistratu behar dira plataforman.