Hasiera > Ikerketa > Laguntzak eta deialdiak > Ikertzaileak
Eskaera aurkezteko epea: 2021eko otsailaren 22tik martxoaren 5era arte
Ikerketa taldeei atxikitako doktoretza ondoko 4 laguntzaren deialdia deialdian dauden xedapen komunek eta berariazkoek arautuko dute, eta laguntzak emateko behar besteko aurrekontua behar da. Deialdian laguntza hauek daude:
Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza ondoko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzek bi helburu nagusi dituzte: doktore titulua eskuratu berri duten ikertzaileen ikerketa-gaitasuna bultzatzea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-institutuen ikerketa-jarduna areagotzea.
Guztientzako betebeharrak:
a) Doktorea izatea 2020ko abenduaren 31n.
b) Laguntzaren zuzendaria laguntza eskatzen zaion ikerketa-taldera atxikita egon dadila.
Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, Iruñeko campusean (Arrosadia z.g., 31006) zein Tuterakoan (Tarazonako etorbidea z.g.), astelehenetik ostiralera eta 08:30etik 14:30 arte, edo 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluaren b apartatuan eta hurrengoetan aipatzen diren bitarteetako edozeinen bidez.
Eskaera posta bulego batean aurkeztekotan, gutun-azal irekian eginen da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruñea).
Pandemiak eragindako egoera dela-eta, ahal dela modu telematikoan aurkeztu behar dira eskaerak. Modu presentzialean aurkeztekotan, ordua eskatu behar da erregistrorako.
Helbidea: https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/doktoretza-ondoko-laguntzak-ikerketa-taldeak?languageId=100001
Eskaera Unibertsitateko Erregistro Elektronikoaren bidez aurkeztez gero, AutoFirma aplikazioa instalatua izan beharra dago, baita pertsona fisikoen ziurtagiri digitala eduki ere (FMNT erakundearena gomendatzen da). NAN elektronikoa ere erabil daiteke (nabigatzaile gomendatua: Google Chrome 5.x edo hortik gorakoa).
Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikorako esteka