Hasiera > Ikerketa > Laguntzak eta deialdiak > Ikertzaileak
Eskaera aurkezteko epea: 2020ko abenduaren 10etik 23ra arte (biak barne)
Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza aurreko ikertzaileak prestatzeko eskaera berriko laguntzen deialdia, Nafarroako Kutxa Banku Fundazioak kofinantzatutakoak 2020-2021 ikasturterako, deialdian dauden xedapenek arautuko dute, eta, laguntzak emateko, behar adinako aurrekontua behar da.
Lehen eskaerako 3 laguntza emateko deialdia egin da doktoretza aurreko ikertzaileen prestakuntzarako, Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza-tesia egiteko. Doktoretza tesiaren garapeneko gaia ardatz hauetako lerro estrategikoetako baten barruan egon behar da gutxienez:
1. ARDATZA Laguntza pertsona zaurgarrienei
2. ARDATZA Elkartasuna, parte-hartzea eta elkarbizitza sustatzea
3. ARDATZA Ikerketa, hezkuntza, kultura eta ondare artistikoa bultzatzea
4. ARDATZA Nafarroa Kutxa Fundazioaren kaudimen instituzional, ekonomiko eta teknikoaren bermea