• ES
  • EU
  • EN

Inprimakiak

Ikerketa-proiektuak

Kanpoko proiektuetan parte hartzeko eskaerak eskatzaileak sinatuta aurkeztuko dira Ikerketa Zerbitzuan.

Proiektuak aldatzeko eskaerak (luzapenak, ikerketa-taldeko langileen altak/bajak) proiektuaren espedientearen karpeta birtualaren bidez izapidetzen dira, Espainiako Ikerketa Agentziaren inprimaki normalizatuen ereduak erabiliz. Eskaera igotakoan, ohartarazpen mezu bat bidali behar da servicio.investigacion@unavarra.es helbide elektronikora, Ikerketa Zerbitzuak erakundearen legezko ordezkariaren sinadura elektorala eska dezan.

Espainiako Ikerketa Agentziaren jakinarazpenak jasotzen dituzten ikertzaileek Ikerketa Zerbitzura bidali beharko dituzte, proiektuaren espedientean sar ditzan.

Proiektuaren barneko lantaldean diharduten langileak berriz lanean hasteko edo baja emateko, ez da beharrezkoa Espainiako Ikerketa Agentziaren baimena:

  • Gauzatzen duen jarduera eta sortzen dituen gastuak proiektuari egozten ahalko zaizkio, eta proiektuaren segimenduari buruzko eta amaierako txostenen kasuan kasuko ataletan sartu eta justifikatu beharko dira.
  • Lantaldean diharduten langileak lanean hasten badira edo baja ematen badute, Ikerketa Zerbitzuari jakinaraziko zaio, eta, horretarako, alten eta bajen inprimakia aurkeztu beharko da, betea eta sinatua.

Aurrerakin eskaerak proiektuko ikertzaile arduradunak sinatuta aurkeztuko dira Ikerketa Zerbitzuan.