Hasiera > Ikerketa > Europako Proiektuen Bulegoa > Interreg Europa Programa > POCTEFA > POCTEFA 2014-2020
INTERREG V-A ESPAINIA-FRANTZIA-ANDORRA (POCTEFA 2014-2020) lurralde lankidetzako programa, Europako Batzordeak 2015eko maiatzaren 19an onartua, mugaz gaindiko lankidetzarako Europako programa bat da, hiru herrialde horien arteko mugen inguruko lurraldearen garapen jasangarria eta integrazio ekonomiko eta soziala sustatzeko sortua.
POCTEFAk Pirinioen bi aldeetako eragileek diseinatutako eta kudeatutako proiektuak finantzatzen ditu, beste batzuekin batera.
Lankidetzaren ardatzak
Aukeratzeko lurraldeak
Euskadi, Nafarroa, Aragoi, Katalunia, Ekialdeko Pirinioak, Ariège, Garona Garaia, Pirinio Garaiak eta Pirinio Atlantikoak.
Andorrak programan parte hartzeko aukera du, aukeratzeko dauden eremuen onuradunekin elkartuta.
FEDER baterako finantzaketaren tasak
Onuradun bakoitzak aukeratzen ahal duen guztizkoaren % 65.
Kudeaketaz arduratzen den agintaritza
Pirinioetako Lan Elkartea, zeinak Jakan baitu egoitza.
Hautagaitzen aurkezpena
Epeak, oinarriak, baldintzak eta inprimakiak webgune honetan daude eskuragai: http://www.poctefa.eu/
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Ikerketa Zerbitzuarekin:
(servicio.investigacion@unavarra.es)