Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Aurkezpena

I-COMMUNITAS (INSTITUTE FOR ADVANCED SOCIAL RESEARCH) diziplina anitzeko ikerketa-komunitatea da, eta interes komunak dituzten Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza eta Gizarte Zientzien eta Zuzenbidearen arloko ikertzaileek osatzen dute. 

 

Hala, institutuak arlo horien trukaketa zientifikoa eta intelektuala bultzatzen du, oinarrizko hiru helburu hauekin:

  1. Agerian jartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Giza eta Gizarte Zientzien eta Zuzenbidearen arloan egiten den bikaintasuneko ikerketa.
  2. Diziplina humanistikoen, sozialen eta juridikoen arteko loturak sendotzea, diziplinarteko eta zeharkako ikerkuntzari laguntzeko.
  3. Eremu kultural, sozial, politiko, juridikoa eta komunikazioarenean zuzenean lan egiten duten erakunde, enpresa eta elkarteekin lankidetza sendotzea, modu eraginkorragoan laguntzeko gizarte zibila indartzen, bere zentzu zabalenean.

INSTITUTE FOR ADVANCED SOCIAL RESEARCH
Jerónimo de Ayanz eraikina, Taxoare kalea, 22; 31006
Arrosadiko campusa - Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Iruñea
Tel. 948169512
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua