Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2020/2021
Zientzietako Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 504103 Irakasgaia: BIOLOGIA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Zientziak
Irakasleak:
GONZALEZ GARCIA, ESTHER MARIA (Resp)   [Tutoretzak ] LASA LARREA, BERTA   [Tutoretzak ]
ZABALZA AZNAREZ, ANA   [Tutoretzak ] GIL MONREAL, MIRIAM   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Biologia/Oinarrizko Biologia

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Biologia zelularra. Dibertsitate biologikoa. Ehunak eta organoak. Organismo bizidudunen desafio komunak.

Gora

Gaitasun orokorrak

  •  1OG - Ikasleek frogatu izatea badauzkatela eta ulertzen dituztela bigarren hezkuntza orokorraren oinarrian den ikasketa arloari dagozkion ezagutzak, kontuan harturik arlo horren jakintza maila edukitzeko, nahiz eta testuliburu aurreratuetan aurkitzen den, eduki behar direla, halaber, alderdi batzuetan, ikasketa alor honen abangoardiatik heldu diren ezagutza batzuk.

 

  • 1ZG - Zientzien arloan jarduerak garatzeko gaitasuna, konpromiso sozial, etiko eta iraunkorra nork bere gain hartuz.
  • 2ZG - Ahoz eta idatziz eraginkortasunez komunikatzeko gaitasuna.
  • 3ZG - Bakoitzak duen lan arloari buruzko informazioa, araudiak eta arautegiak bilatzeko eta erabiltzeko gaitasuna izatea.

Gora

Berariazko gaitasunak

  •  1GO - Aplikatzen jakitea analizatzeko eta abstraitzeko gaitasuna eta bakoitzak lortu dituen intuizioa eta pentsamendu logikoa, problema konplexuak identifikatu eta analizatu ahal izateko, eta soluzioak bilatzea eta formulatzea disziplina anitzeko inguruneetan.
  • 3GO - Trebetasun esperimentalak eta analitikoak edukitzea autonomiaz lan egiteko laborategi batean, eta egoera horretan gai izatea esperimentuak planteatzeko eta deskribatzeko, eta ondoriozko informazioa analizatzeko, ebaluatzeko eta interpretatzeko, soluzio alternatiboak eta berriak proposatu ahal izateko problema ezagunentzat edo/eta sortzen ari direnentzat.

 

  • 1GE - Oinarri molekularrak, zelularrak, fisiologikoak, genetikoak eta herentzia genikoarenak menderatzea, zeinak determinatzen baitute izaki bizidunen organizazioa, funtzionamendua eta integrazioa, bai eta beren interakzioa ingurune naturalarekin.

Gora

Ikasketaren emaitzak

  • 1.IE. Izaki bizidunek duten organizazioaren oinarri molekularrak ezagutzea.
  • 2.IE. Zelulen egitura ulertzea eta identifikatzea zein diren diferentziak dauden izaki bizidunen artean.
  • 3.IE. Izaki bizidunetan dauden ehunak eta organoak identifikatzea, eta ulertzea zer-nolakoak diren beren egiturak eta organizazioak.
  • 4.IE. Izaki bizidunen talde nagusiak eta beren ezaugarri nagusiak identifikatzea.
  • 5.IE. Zelularen prozesu fisiologikoak izaki bizidunen funtzionamenduan integratzea, betiere, aurrez aurre dauzkaten desafio komunak zein diren ezagutuz.
  • 10.IE. Laborategiko lanarekin, instrumentazioarekin eta metodo esperimentalekin trebatzea.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Ordu presentzialak Ordu ez-presentzialak
1.J. Azaltzeko/parte hartzeko eskolak  26  
2.J. Praktikak  30  
3. J Ikaskuntza kooperatiboko jarduerak    
4. J Proiektuak/lanak taldean egitea    25
5. J Ikasleak bere kabuz ikastea eta lan egitea    63
6. J Tutoretzak    2
7. J Ebaluazio probak  4  
Guztira  60  90

Gora

Ebaluazioa

Bakoitzaren proba idatziaren nota besteekin haztatu ahal izateko, hamarretik bostekoa behar du izan edo gehiagokoa.

Ikaskuntzaren emaitza Ebaluazio sistema Pisua (%) Errekuperatzekoa den edo ez
 1IE-5IE  Bakoitzaren proba idatzia* % 55  Bai
 1IE-5IE  Ahozko aurkezpenak  % 10  Ez
 1IE-5IE, 9IE  Lan esperimentala: probak eta txostenak  % 25  Ez
 1IE-5IE, 9IE  Parte hartze aktiboa  % 10  Ez

Gora

Gai-zerrenda

1. gaia: Biologiarako sarrera.

  • Pentsamendu sistematikoa.

-         Metodo zientifikoa: proba esperimentalen indarra.

  • Organizazio biologikoaren mailak.
  • Bizitzaren unitatea. Teoria zelularra.
  • Ikerketa biologikoaren izaera.
  • Ura, bioelementuak eta biomolekulak.

 

2. gaia: Zelulen egitura eta funtzioa.

·    Zelulen mugak: mintzak, hormak.

·    Prokariotoak eta eukariotoak: nukleoa.

·    Zelulen barnea (organuluak).

·    Zelulen arteko interakzioak.
·    Bioenergetikarako eta metabolismorako sarrera.

·   Zelulen ugalketa.

·   Bizitza zikloak.

·   Gene adierazpena eta kontrola.

·   Programa genetiko baten exekuzioa: garapena.

 

3. gaia.-  Eboluzioa eta biodibertsitatea.

·   Bizitzaren jatorria Lurrean.

·   Dibertsitatearen sorrera eta hautespen naturala.

·   Izaki bizidunen sailkapena.

·   Domeinuak eta Erreinuak: bizitzaren dibertsifikazioa.

·   Eboluzioaren prozesuak dituen oinarri genetikoak. Espeziazioa.

·   Espezieen arteko harremanak. Sinbiosia.

 

4. gaia.- Hazkundea eta garapena.

  ·     Garapenaren biologiaren oinarrizko kontzeptuak. Enbrioiaren ehunak.

  ·     Ehunak, erganoak eta sistemak

·    Landareen ehun eta organo nagusiak.

·    Animalien ehun eta organo nagusiak.

·    Egituraren eta funtzioaren arteko erlazioa.

 

5. gaia.- Lehorrera egokitu diren forma zelulanitzen desafio komunak

·    Gasen trukea.

·    Ura gordetzea eta solutuen oreka.

·    Barne ingurumena mantentzea. Homeostasia.

·     Ingurumeneko aldaketen pertzepzioa.

·    Koordinazioa zelula anitzeko gorputzetan.

 ·   Defentsarako mekanismoak mehatxuen aurka.

·    Ugalketa.

Gora

Praktika esperimentalen programa

  • Informazioari buruzko gaitasuna: Informazio iturriak eta bibliografia erabiltzeko lan praktikoak
  • Biomolekulak identifikatzea eta horien ezaugarri nagusiak aztertzea biologiako oinarrizko azterketa teknikak erabiliz
  • Zelula-mota desberdinak eta zelula-funtzioaren oinarrizko prozesuak behatzea
  • Izaki bizidunen funtzionamendua: funtzio funtsezkoak erregulatzeko oinarrizko mekanismoak.
  • Gaiari dagokionez gaur egungo gaiei buruzko mintegiak eta eztabaidak

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


ERREFERENTZIAKO LIBURUA

 

Freeman, S Biología (3 ed). Pearson Educación. Madrid 2009. ISBN 978-84-7829-098-7. (bertsio elektronikoa eskatu da liburutegian)

 

Freeman, Scott; Quillin, Kim; Allison, Lizabeth; Black, Michael; Podgorski, Greg y Taylor, Emily. Fundamentos de Biología (6. argitalpena). Pearson Educación/UNED. Madrid 2019. ISBN 978-84-9035-576-3. Horretaz aparte, aurreko bertsioak eskuragarri daude.

 

Starr C y Taggart R. Biología: La unidad y la diversidad de la vida (11 ed) Thomson. Mexico 2008. ISBN 970-686-777-5 

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Ikasgelategian (webgunean jakinaraziko da zein gelatan),  NIGMETek Olibondoak eraikinean eta Sario eraikinean dituen laborategietan eta instalazioetan. (Jarduera bakoitza non garatuko den NireIkasgelategiaren bidez jakinaraziko da irakasgaiaren hasierako aldian).

Gora