Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2020/2021 | Beste urte batzuk:  2019/2020 
Haur Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan (Nazioarteko Programa)
Kodea: 311503 Irakasgaia: MATEMATIKAREN DIDAKTIKA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 3 Iraupena: 1º S
Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika
Irakasleak:
LASA OYARBIDE, AITZOL (Resp)   [Tutoretzak ] ABAURREA LARRAYOZ, JAIONE   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Didaktikoa eta diziplinakoa / Matematika eta bere didaktika

Gora

Deskripzioa/Edukiak

1. Ezagutza matematikoaren psikogenesia: Logika eta aritmetika Haur Hezkuntzan, eta jakintza horiek haurraren garapenaren etapekin duten erlazioa.
2. Egoera didaktiko errepikagarriak praktikan jartzeko elementuak: Haur Hezkuntzako berariazko jakintza logikoaren eta aritmetikoaren eredu diren egoerak.

3. Ingurune materialak jarduera matematikoa nola baldintzatzen duen.

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizkoak

1OG Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

2OG Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

5OG Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketarako abileziak garatu izatea.

Orokorrak

1GO Haur Hezkuntzako helburuak, curriculum edukiak eta ebaluazio-irizpidea ezagutzea.

2GO Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.

3GO Diseinatzea eta erregulatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

5GO Taldean hausnartzea arauak onartzeari buruz eta besteenganako errespetuari buruz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.

7GO Informazio eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa, eta bereziki telebistak lehen haurtzaroan duena.

11GO Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.

Zeharkakoak

2ZG Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

1BG Haur Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.

2BG Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotore eta bolitiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.

4BG Ikaskuntzako eta eskola bizikidetzako testuinguruei buruz gogoeta egitea. Behaketa sistematikoa egiten jakitea, ongi egindako lana baliozkotzea, arauak onartzea eta besteak errespetatzea.

5BG Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko, eta kalitatea kudeatzeko ereduak ezagutzea.

7BG Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.

11BG Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

12BG Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:

- Ezin hobea: gaitasunen  %  100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.

- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna  tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.

- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

Ikaskuntzaren emaitzak prozesu hauetan zehazten dira:

-        Haur Hezkuntzan erabiltzen diren materialetan agertzen diren nozio matematikoak identifikatzea.

-        Haur Hezkuntzan, matematikako ikaskuntza-irakaskuntzetan egoera didaktikoen aplikazioa.

-        Ikasgelan, eskola jarduerak haurraren garapen kognitiboaren arabera moldatzea.

Gora

Metodologia

5.1. Irakaskuntza-metodologiak

Kodea Deskribapena
1IM Azalpen magistrala osoko bilkuran
2IM Interakzioa talde handian
3IM Interakzioa talde ertainean
5IM Banakako interakzioa: ikasketa autonomorako zereginak eta jarraibideak

 

5.2 Jarduera formatiboak

Kodea Deskribapena Orduak Aurrez aurre
1JF Klase teorikoak (oinarriak, adibideak, aplikazio egiaztatuak eta garapenak) 45 100
2JF Klase praktikoak, eta dagokionean, kanpo-praktikak 15 100
3JF Lanen egitea, eta dagokionean, ahozko defentsak 30 10
4JF Ikaslearen ikaskuntza autonomoa 50 0
5JF Tutoriak 5 100
6JF Ahozko eta idatzizko azterketak 5 100

Gora

Ebaluazioa

Ikaskuntzaren emaitzak   Ebaluatzeko sistema   Pisua (%) Berreskura daiteke  (%)
RA1 SE3- Lan praktikoak: obserbazioa, proposamena eta dagokionean, ebaluazioa: Talde-lanak . 20% Ez
SE3-Lan praktikoak: obserbazioa, proposamena eta dagokionean, ebaluazioa: Ariketak.  20% Bai, 10%
RA2
SE-4. Proba partziala, ahozkoa edo idatzizkoa.
20% Bai, 20 %
SE4 -Amaierako proba, ahozkoa edo idatzizkoa.  40% Bai, 40%
Orotara   100% 70%

Bi probetan (partziala eta amaierakoa) gai kalifikazioa eduki beharko da. Proba partzialean 5 edo gehiagoko kalifikazioa izanez gero, ez da beharrezkoa izango azken proban dagokion zatia egitea. Proba partzialeko kalifikazioa 5 baino txikiagoa bada, amaierako proba osoa egingo da.

Gora

Gai-zerrenda

1. Ezagutza matematikoaren psikogenesia

a. Ezagutza logikoaren eta aritmetikoaren eraikuntza eta garapen-faseak. Egitura logikoen eta zenbakizko egituren genesia haurrarengan: Genebako eskolan izandako esperientziak Piageten ostean.

b. Espazioaren errepresentazioaren garapena haurrarengan.

 

2. Egoera didaktiko errepikagarriak praktikan jartzeko elementuak

a. Matematikaren didaktikaren oinarri teorikoak. Aportazioa praktikoak: egoera didaktikoen funtzionamendua eta kontrola. Matematikako Egoera Didaktikoen Teoriaren oinarriak eta metodoak.

b. Erabaki didaktikoak: matematikaren irakaskuntza-egoeren katalogoa Haur Hezkuntzan eta materialen analisia. Egoera errepikagarriak: izendatzea, sinbolizatzea, klasifikazioa eta ordena, e.a.

c. Biderketa eta zatiketa N multzoan. Bikoitza eta erdia. Behin eta berriz batu eta kentzea. Banaketa baten emaitza aurreikustea eta hura burutzea.

Jakintza logikoaren eta aritmetikoaren eraikuntza eta haurraren garapenaren etapak.
Matematikaren didaktikaren oinarri teorikoak. Ekarpen praktikoak: egoera didaktikoen funtzionamendua eta kontrola.
Izendaturiko egoera didaktikoak. Sinboloen eraikuntza. Klasifikazioa eta ordena.
Zenbaki kardinalen eta ordinalen egoera didaktikoak.

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


9.1 Oinarrizko bibliografia

Lacasta, E., Wilhelmi, M. R. (2013). Matemáticas y su didáctica en Educación Infantil. (Documento inédito). Pamplona: Universidad Pública de Navarra.
Briand, J.; Chevalier, M.-C. (1995). Les enjeux didactiques dans l¿enseignement des mathématiques. Paris: Hatier.

 

9.2 Sakontzeko bibliografia

Álvarez, A. (1964). El parvulito. Madrid: EDAF, 1998.

Artigue, M. (1986). Étude de la dynamique d¿une situation de classe : une approche de la reproductibilité. Recherches en Didactique des Mathématiques, 7(1), 5¿62.

Brissiaud, R. (1989). El aprendizaje del cálculo. Más allá de Piaget y de la teoría de los conjuntos. Madrid: Visor.

Brousseau, G. (1998). Théorie des Situations Didactiques. Grenoble: La Pensée Sauvage.

Carpenter, T. P.; Moser, J. M.; Romberg, T. A. (1982). Addition and subtraction: a cognitive perspective. Hillsdale, New Jersey: Lawrence Erlbaum Associates.

Castro, E., Rico, L., Castro, E. (1987). Números y operaciones. Madrid: Síntesis.

Charnay, R.; Douaire, J.; Guillaume, J-C.; Valentin, D. (1990). Apprentissages numériques. Cycle des apprentissages grande section de maternelle. Paris: Hatier.

Chevallard Y. (1985). La transposition didactique. Grenoble : La Pensée Sauvage.

Dickson, L., Brown, M., Gibson, O. (1991). El aprendizaje de las Matemáticas. Barcelona: Labor.

Godino, J. D. (2004). Matemáticas para maestros. Granada: Departamento de Didáctica de la Matemática, Universidad de Granada.

Kamii, C. (1984). El número en la educación preescolar. Madrid: Visor.

Kamii, C. (1985). El niño reinventa la aritmética. Madrid: Visor.

Lacasta E., Wilhelmi M. R. (2010). Apuntes de clase.

Lacasta E., Wilhelmi M. R. (2007). Deconstrucción de praxeologías de saberes numéricos en la formación de maestros de educación infantil. IIe Congrès International sur la Théorie Anthropologique du Didactique (TAD) : « Diffuser les mathématiques (et les autres savoirs) comme outils de connaissance et d¿action », Uzès (Francia), 31 octobre ¿ 3 novembre.

Ministerio de Educación y Cultura (MEC) (2007). Real Decreto 1630/2006, de 29 de diciembre, por el que se establecen las enseñanzas mínimas del segundo ciclo de Educación Infantil, BOE 4, 4 enero 2007. Madrid: Autor.

National Council of Teachers of Mathematics (NCTM) (2000). Principles and standards for School mathematics. New York: Autor. Disponible en (24 junio 2010): http://www.nctm.org/standards/

Pascual, J. R.; Wilhelmi, M. R. (2010). Matemáticas para maestros. Pamplona: Universidad Pública de Navarra.

Peres (1992). La génesis de las estructuras numéricas en el niño. (Investigaciones piagetianas.) Traducción: E. Lacasta.

Vergnaud, G. (1985). El niño, las matemáticas y la realidad. Problemas de la enseñanza de las matemáticas en la escuela primaria. México DF: Trillas, 1990

Gora

Hizkuntzak

Euskara/ Gaztelania

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora