Kodea: 306213 | Irakasgaia: NATURA ZIENTZIEN DIDAKTIKA LEHEN HEZKUNTZAN | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Nahitaezkoa | Ikasmaila: 2 | Iraupena: 2º S | ||
Saila: Zientziak | |||||
Irakasleak: | |||||
IBARRA MURILLO, JULIA FERNANDA [Tutoretzak ] | URIZ DORAY, IRANTZU (Resp) [Tutoretzak ] |
Didaktiko eta diziplinazkoa/ Natura eta gizarte ingurunearen ezagutza eta bere didaktika
Irakasgai hau "Natura eta gizarte ingurunearen ezagutza eta bere didaktika" gaiari dagokio. Derrigorrezko gai honek 24 ECTS ditu, non 6 "Natur Zientzien Didaktika"ri dagozkio (2. kurtsoa, 4. seihilekoa). Irakasgaiak aurreko topikoak jorratzen ditu:
Zientziak ikasi eta irakatsi egun.
Zientziak, ereduen eraikitzea.
Sistema fisikoak. Materia eta bere aldaketak. Bizidunak eta beren ingurua. Giza gorputza.
Zientzia eskolan: ideia gakoak, curriculuma, ikasleen aurre ideiak, eboluzionarazteko tresnak.
Zientziak irakasteko baliabideak: irteerak, IKTak, laborategia.
Metodo zientifikoaren oinarriak eta aplikazioanatura-inguruneari buruzko irakaskuntza-ikaskuntzan. Ingurunea aztertzeko proiektuak diseinatzeko teoria.
Arakatuz ikastea.
Ingurune Arloari buruzko proposamenak eta proiektu didaktiko integratuak diseinatzeko jarraibideak.
2.1. OINARRIZKO GAITASUNAK
1. OG - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testuliburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketaalorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.
2. OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.
3. OG - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.
5. OG - Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketarako abileziak garatu izatea.
2.2. GAITASUN OROKORRAK
1. GO - Lehen Hezkuntzako curriculum-arloak, beren disziplinen arteko harremanak eta ebaluazio irizpideak ezagutzea, baita dagokien irakaskuntza eta ikasketa prozeduren inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere.
2. GO - Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, banaka zein beste irakasle batzuekin eta ikastetzeko profesionalekin lankidetzan.
3. GO - Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketa-egoerak testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan. Eskola curriculumeko zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea.
6. GO - Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduera desberdinak ezagutzea. Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza lanak eta orientazio lanak egitea, ikasleek dituzten hezkuntza-behar bereziak kontuan hartuz. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.
7.GO - Hezkuntza komunitateko eta inguruneko hainbat sektorerekin lankidetzan jardutea. Irakaskuntzaren eginkizun hezitzailea norbereganatzea, eta hiritasun aktibo baterako hezkieta demokratikoa sustatzea.
8.GO - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, jakintzea, balioei eta gizarte erakunde publikoeie eta pribatuei buruz.
9.GO - Etorkizun jasangarria izateko norbanakoen eta gizartearen erantzukizun balioestea.
10. GO - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustazea.
11. GO - Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgelan aplikatzea. Ikasketetan, herritar prestakuntzan eta kultura aberastasunean laguntzen duen ikus-entzunezko informazioa aukeratzea.
12. GO - Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.
2.3. ZEHARKAKO GAITASUNAK
2. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakstea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.
1. GE - Lehen hezkuntzaren helburuak, curriculum- edukiak, arloen esanahia eta antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.
2. GE - Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, kontuan hartuz disziplina arteko eta disziplinako irizpideak, baita beste hainbat irizpide profesional ere.
3. GE - Zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea. Ahoz eta idatziz azalpenak zuzen ematea, eta hizkuntzak dibertsitatearen testuinguruetan ikasteko teknikak menderatzea.
4. GE - Ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta testuinguruetan eta testuinguru eleanitzetan diseinatzea eta erregulatzea. Ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea, begirunea eta giza eskubideak aintzat hartzea.
6. GE - Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa ezagutzea, baita bere funtzionamendua ere, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.
7. GE - Lankidetza, motibazioa eta ikasteko grina sustatzea, eta ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea.
9. GE - Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, ikasleek aktiboki parte har dezaten beren garapen sozial eta pertsonalean.
10. GE - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko, eta oinarrizko psikologia prozesuen funtzionamenduan, eredu pedagogikoetan eta aldiaren disziplina irizpideetan ezartzea.
11. GE - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.
12. GE - Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik. Kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.
14. GE - Aldaketa poiltiko, sozial eta pedagogikoen testuinguruan ezartzea irakaskuntza- ekintza, hezkuntza demokratikoa eta etorkizun iraunkorraren aldeko hiritar aktiboen garapena sustatzea.
Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:
- Ezin hobea: gaitasunen % 100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.
- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.
- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.
Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.
Horrela, ikasgai honetarako ikaskuntza-emaitzak, eduki-multzo bakoitzari dagokionez, hurrengoak dira:
IKASKETAREN EMAITZAK (IE) | EDUKIAK | PRESTAKUNTZA JARDUERA | EBALUATZEKO TRESNA/SISTEMA |
1. IE. Natura Zientzien Didaktika baldintzatzen duten suposizio teoriko orotarikoak (nola gertatzen den ikaskuntza) eta espezifikoak (zientziaren izaera) ulertzea. | 1. GAIA 2. GAIA 3. GAIA | 1. PJ | 2. ES |
2. IE. Oinarrizko eduki zientifiko batzuk menderatzea, erlazioa dutenak gai hauekin: Zientzia jarduera, Sistema fisikoak, Materia eta bere aldaketak, Izaki bizidunak eta beren ingurunea, Giza gorputza eta osasuna (DBHko maila). | 5. GAIA 6. GAIA 7. GAIA 8. GAIA | 1. PJ 2. PJ 4. PJ 6. PJ | 3. ES 4. ES |
3. IE. Identifikatzea zein diren ikasleen akats kontzeptualak, eta E/A prozesuak proposatzea, haietatik abiatuz, haiek eraldatzeko. | 2. GAIA | 1. PJ | 3. ES 4. ES |
4. IE. Curriculumaren ideia nagusiak laburbiltzea, eta ikaste prozesuen emaitzen progresio egokia proposatzen jakitea. | 3. GAIA | 3. PJ | 2. ES 3. ES |
5. IE. Zientziak LHn irakasteko eta ikasteko jarduerak diseinatzea, eta haien barnean hartzea ikertzeko, aztertzeko, komunikatzeko eta jakintza eratzeko prozesuak; jardueren berri ematea eta haiek defendatzea. | 1-8 GAIAK. | 2. PJ 3. PJ | 2. ES 3. ES 4. ES |
6. IE. Modu kritikoan balioestea ikasle bakoitzaren eta bere ikaskideen proposamen didaktikoak. | 1-8 GAIAK | 2. PJ 3. PJ | 1. ES 3. ES, 4. ES |
5.1. Irakas metodologiak
Código | Descripción |
1.MD | Azalpen magistrala osoko bilkuretan |
2.MD | Elkarreragina talde handian |
3.MD | Elkarreragina talde ertainean |
5.MD | Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak |
5.2 Jarduera hezigarriak
Código | Descripción | Horas | Presencialidad |
1. PJ | Eskola teorikoak (funtsatzea, adibidez adieraztea, plikazio kontrastatuak eta garapenak) | 45 | 100 |
2. PJ | Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpo praktikak (landa-praktikak) | 15 | 100 |
3. PJ | Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa | 30 | 10 |
4. PJ | Ikaslearen ikasketa autonomoa | 50 | 0 |
5. PJ | Tutoretzak | 6 | 100 |
6. PJ | Ahozko edo idatzizko azterketak | 4 | 100 |
Ikasketaren emaitzak | Ebaluazio sistema | Balioa (%) | Errekuperagarria (%) |
IE 6, | SE1 | 5% | 0% |
IE 1, IE 4, IE 5 | SE2 | 20% | 10% |
IE 2, IE 3, IE 4, IE 5, IE 6 | SE3 | 30% | 15% |
IE2, IE3, IE5, IE6 | SE4 (*) | 45% | 45% |
GUZTIA | 100% | 70% |
Ebaluazio-tresnak gauzatzen dira:
SE1: Asistentzia eta klaseko eta saio praktikoetan parte-hartzea . Klaseko parte-hartze aktiboa balioetsiko da, iritzi pertsonalak eta ikuspuntu kritikoak emanez eta saioen dinamismoari lagunduz.
SE2: Aipamen eta laburpenei buruzko lan teorikoak eta/ edo lan praktikoen txostenak.
SE3: Lan teoriko eta praktikoak: behaketa, proposamena eta, bere kasuan, ebaluazioa. Arazo zehatz bat ebazteko bideratuak egongo dira eta irakasgaian zehar landutako metodologietan oinarritua.
SE4: Ahozko edo idatzizko probak, partzialak edo osokoak. Proba objektiboa, zeinetan ikasleak irakasgaian landutakoa sintetizatzeko gaitasuna duen eta modu eraginkor batean komunikatzen duen.
Irakasgaian azken kalifikazio positiboa lortzeko, ahozko eta idatzizko probetan (SE4) 10etik gutxienez 5 atera behar da eta lanen osotasunean (SE2 eta SE3) ere.
Klase praktikoetara (klasean edota laborategian) joatea ezinbestekoa da ebaluazio jarraia bidez ebaluatua izateko. Klase praktikoen asistentzia betetzen ez dutenentzat, kurtso amaieran proba global bat izanen dute eta bere berreskurapena.
(*) Edonola ere, azken probak edo azterketak (ES4 arloari dagokiona) ezingo du izan % 40tik gorako pisua.
Zientzien irakaskuntza-ikaskuntzak dauzkan alderdi epistemologikoak eta curriculumari dagozkionak hartu ditugu kontuan gai zerrenda hau egituratzeko.
Zientziak eskolan ikasteko moduari zentzua emateko dago diseinatua I. multzoa; ulertzeko zer den zientzia eta zertarako irakasten den, eta nola egituratzen ahal den zientzien irakaskuntza-ikaskuntza.
II. multzoaren asmoa da ikasleek jakin dezaten zein den Lehen Hezkuntzako curriculum indarduna Natura Zientziei dagokienez Nafarroako Foru Erkidegoan. Edukien lau multzoetako bakoitzari dagokionez (gizakia eta osasuna, izaki bizidunak, materia eta energia, teknologia) asmoa da ikasleak jakin dezan zein diren ikaskuntzaren zailtasunak, estrategiak gara ditzan zailtasunak gainditzeko, eta behar dituen ezagutza zientifikoak beretu ditzan zailtasun horiek menderatzeko.
I. MULTZOA: OINARRI TEORIKOAK
1. gaia: Zein da eskolan irakasteko zientzia? Arrazoiak, helburuak eta edukiak eskolako zientzia irakasteko eta ikasteko.
2. gaia: Nola ikasten dugu zientzia? Ideia alternatiboak, errore kontzeptualak eta bere eraginak irakaskuntza prozesuan.
3. gaia: Curriculuma. Natura Zientzietarako curriculuma Lehen Hezkuntzan. Eskola curriculumak dauzkan edukien eta ebaluazio irizpideen analisia. Zientzia gaitasunak eskolan.
4. gaia: Nola irakatsi zientziak? Hasteko jarduerak: ikertzea, esperimentatzea, modelizatzea. Egituratzeko jarduerak: mapa kontzeptualak ikaskuntza esanguratsurako, autoerregulazioa eta ebaluazio prestatzailea.
II. MULTZOA: ZIENTZIAK IRAKASTEKO EDUKIAK ETA BALIABIDEAK
5. gaia: Gizakia eta osasuna Lehen Hezkuntzan. Zein dira gako ideiak? Zer esaten du curriculumak? Zer-nolako ideiak dauzka ikasleak aldez aurretik? Nola egin ideia horiek bilakarazteko?
6. gaia: Izaki bizidunak eta beren ingurua Lehen Hezkuntzan. Zein dira gako ideiak? Zer esaten du curriculumak? Zer-nolako ideiak dauzka ikasleak aldez aurretik? Nola egin ideia horiek bilakarazteko?
7. gaia: Materia eta energia Lehen Hezkuntzan. Zein dira gako ideiak? Zer esaten du curriculumak? Zer-nolako ideiak dauzka ikasleak aldez aurretik? Nola egin ideia horiek bilakarazteko?
8. gaia: Teknologia (objektuak eta makinak) Lehen Hezkuntzan. Zein dira gako ideiak? Zer esaten du curriculumak? Zer-nolako ideiak dauzka ikasleak aldez aurretik? Nola egin ideia horiek bilakarazteko?
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Oinarrizko bibliografia
Cañal, P.(2016) Didáctica de las ciencias. Editorial Paraninfo
Driver, R. I alt (1989) Ideas científicas de la infancia y la adolescencia. Madril. Morata.
González García, F (2008). El mapa conceptual y el diagrama UVE. Ed. Narcea
Izquierdo, M (coord) (2011). Química a Infantil i Primària. Ed Graó
Jorba, J.; Sanmartí, N. (1994) Enseñar, aprender y evaluar: un proceso de regulación continua. Madril: Centro de Investigación y Documentación Educativa.
Napal, M., Zudaire, I. (2019). STEM: enseñanza de las ciencias en la actualidad. DEXTRA: Madrid.
Novak, J.D. (2010, 2nd edition). Learning, Creating and Using Knowledge.Concept maps as facilitative tools in schools and corporations. Ed. Routledge.
Perales (coord.) J. L.(2000) Didáctica de las Ciencias Experimentales
Pujol, R.M. (2003). Didáctica de les Ciencias en la educación primaria. Madrid: Síntesis
Sanmartí, N. (2007). 10 ideas clave. Evaluar para aprender. Barcelona: Grao
Vilchez Gonzalez J. M.(coord.)(2015) Didáctica de las Ciencias para la Educación Primaria. Editorial Pirámide. Madrid
Bibliografia osagarria
Brian Arnold et al. (2003) Absolute science. Editorial Collins.
Meichenbaum, D., and Biemiller, A. (1998). Nurturing independent learners helping students take charge of their learning.Cambridge, Massachusetts: Brookline Books.
Ramiro, E. (2010). La Maleta de la ciència: 60 experiments d'aire i aigua i centenars de recursos per a tothom. Barcelona: Graó.
Uncovering sudents ideas in science by Page Keeley. NSTApress, Arlington (Va.)
Agiri ofizialak
60/2014 FORU DEKRETUA, uztailaren 16koa, Nafarroako Foru Komu-nitatean Lehen Hezkuntzako curriculuma ezartzen duena.
l. ERANSKINA Enborreko arloak. Natur Zientziak.
Zientzien didaktikaren ikerkuntza eta berrikuntzari buruzko aldizkariak
Alambique
Enseñanza de las Ciencias
Eureka
Ikaskuntza-irakaskuntza ikerkuntza eta berrikuntzari buruzko aldizkari orokorrak
Aula de Innovación Educativa
Infancia y Aprendizaje
Perspectiva escolar
Material didaktikoak
- Eskola publikoaren kurrikuluma. Erregistroa egin eta gero pasahitza ematen dute. http://www.txanela.net/
-IZQUIERDO, M. (Coord.). (1993), Ciencies 6-12. CDEC. Generalitat de Catalunya . (Eskuragarria: CDEC, www.xtec.es/cdec o en la biblioteca d'Humanitats de la UBA)+ Projecte Seeds of Sci ence, Roots of Reading. University of California Berkeley http://www.scienceandliteracy.org/
-Kontzeptu mapa antolatuen saioak, gai desberdinei buruzkoak: http://www.education.vic.gov.au/school/teachers/teachingresources/discipline/science/continuum/Pages/conceptmaps.aspx
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.