Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Argitalpenen bilduma

1. Doktoregairen batek doktoretza-ikasketak hasi ondoren gutxienez bi artikulu argitaratu baditu edo argitaratzeko onartu badizkiote gai jakin baten inguruan, aukera izanen du argitalpenen bildumaren bidezko modalitatean aurkezteko tesia, baldin eta tesia aurkeztu baino lehen haren zuzendariak edo zuzendariek horretarako baimen espresa ematen badiote. Bi artikuluak inpaktu-indizea Journal of Citation Reports-en aldizkari zerrendan ageri den aldizkari zientifiko batean egon behar dute argitaratuak, edo, sarbide irekiko argitalpenak badira edo aldizkari horretan indexatu gabeko gaiei buruzkoak badira, beste sailkapen baten edo Batzorde Akademikoaren arabera aipatutakoaren pareko kalitatea duen aldizkariren batean.