Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kalitatea

Kalitatea eta antolaketa

-Nafarroako Unibertsitate Publikoak kalitate helburuak etengabe erdietsi eta gainditzearren hartutako konpromisoa 1996an Kalitatea Ebaluatzeko Batzordea eratuz gauzatu zen. Orduz geroztik, aldatuz joan da, eta, gaur egun, Antolaketaren eta Kalitatearen Unitatea deitzen da, kalitatearekin lotutako prozesuetan aholkularitza eta laguntza ematen dituen unitatea alegia.

Gaur egun, honako organo hauek arduratzen dira kalitateaz Nafarroako Unibertsitate Publikoan:

Ikastegietako Kalitatearen Bermerako Batzordeak (IKBB)

Ikastegiko irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuen kalitatea bermatzeko tresnak diseinatzen, garatzen, berrikusten eta hobetzen dituzte, eta konpromisoa hartua dute beren emaitzak etengabe hobetzeko. Unibertsitatearen Kalitate Batzordearekin adostutako jarraibideekin bat dator batzordearen lana.

Kideak

  • Ikastegiko dekanoa edo zuzendaria, zeina burua baita.
  • Ikastegiko Kalitate Koordinatzailea (IKK), zeina idazkaria baita.
  • Ikastegiaren mende dauden titulu bakoitzeko kalitatearen arduradunak.
  • Ikastegiaren mende dauden tituluetako ikasleen bi ordezkari, Ikasleen Kontseiluak proposatuak.
  • Administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat, dekanoak edo zuzendariak izendatua.
  • Antolaketaren eta Kalitatearen Unitateko ordezkari bat.
  • Kanpoko eragile bat, Gizarte Kontseiluak proposatua (profesionalen elkargo batekoa edo elkarte, enpresa-erakunde edo entitate publiko eta pribatuetakoa).
  • Aztertuko diren gaiak nolakoak diren, beste gonbidatu batzuk.

Unibertsitatearen Kalitaterako Batzordea

Unibertsitatearen kalitate-arloko ekintzen inguruko aholkularitza, proposamena eta jarraipena egiten dituen organoa da.

Ikasketei dagokienez, Ikastegietako Kalitatearen Bermerako Batzorde guztiak koordinatzen ditu, batik bat tituluen aldian aldiko akreditazioa ziurtatzeko egiten dituztenak, bai eta kalitateari loturik beste batzorde edo organoren bati esleitutako jarduerak ere.

Kideak

Gobernu Kontseiluak erabakitzen du nork osatuko duen Kalitaterako Batzordea, baina gutxienez honako kide hauek izanen ditu:

  • Errektorea edo berak eskuordetutako errektoreordea, zeina buru izango baita.
  • Kalitatearen arloan eskumena duen errektoreordea, edo berak eskuordetutako pertsona.
  • Irakaskuntzaren arloan eskumena duen errektoreordea, edo berak eskuordetutako pertsona.
  • Ikerketaren arloan eskumena duen errektoreordea, edo berak eskuordetutako pertsona.
  • Gizarte Kontseiluko burua edo berak eskuordetutako pertsona.
  • Kudeatzailea, edo berak eskuordetutako administrazioko eta zerbitzuetako langilea.
  • Ikastegietako dekanoak edo zuzendariak, Ikastegietako Kalitatearen Bermerako Batzordeetako buru gisa.
  • Nafarroako Doktoretza Eskolako zuzendaria.
  • Unibertsitatearen kalitatearekin lotutako prozesuetan aholkularitza eta laguntza eginkizunak egiten dituen unitate administratiboko burua.
  • Ikasleen Kontseiluak bere kideen artean aukeratutako ikasle bat.