Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Nafarroako Doktoretza Eskola - NADOE

Hasiera > Nafarroako Doktoretza Eskola - NADOE > Doktoretza programak > Programak > Osasun Zientziak > Doktoretza Osasun Globalean: Faktore erabakigarriak eta Giza Osasunaren, Animalien Osasunaren eta Ingurumenaren Osasunaren interakzioa

Doktoretza Osasun Globalean: Faktore erabakigarriak eta Giza Osasunaren, Animalien Osasunaren eta Ingurumenaren Osasunaren interakzioa

Aurkezpena


Badirudi berria dela “One Health” osasunaren ulerkera, baina ideia ez da hain modernoa, eta osasunaren eta gaixotasunaren arloan izandako ikerketaren bilakaera historikoan oinarritzen da. Beharbada, berritasuna azken hamarkadan osasun arloko nazioarteko erakunde nagusiek (OME, FAO, OIE) hura aitortu, eta, are, lanerako filosofia gisa hartu izana da (Herrialdeetan gaixotasun zoonotikoei aurre egiteko hiruko gida, 2019).

“One Health” edo “Osasun Bakarra” esamoldeak erreferentzia egiten dio osasuna diziplina anitzeko arloa izateari. Hain justu, honela ulertzen du osasuna: “oreka gizakien, animalien eta ingurumenaren edo inguruaren arteko interakzioan” (McKenzie, 2013).

Ziur aski, ulerkera hori 60ko hamarkadan sortu zen, Calvin Schwabe “One Medicine” kontzeptua erabiltzen hasi zenean; baieztatu zuen ez zegoela diferentziarik giza medikuntzaren eta albaitaritzaren artean, eta, beraz, osasunaren kontzeptua bakarra dela bientzat (Gibbs, 2014).

80ko hamarkadan, jauzi kualitatibo bat eman zen osasuna ulertzeko moduan “One World One Health” filosofia agertu zenean, Basabizitza Kontserbatzeko Elkarteak (WCS) sustatuta. Testuinguru berri horretan, osasuna ikuspegi integral eta multifaktorialetik ulertzera igaro ziren, eta osasunaren eta gaixotasunaren arteko oreka horren hirugarren osagai nagusia sartu zen: ingurumena (De Balogh, FVE., 2014).

Orduan, osasuna hiru elementuren arteko oreka eta interdependentzia konplexu gisa ulertzen hasi ziren, hots, gizakiaren, animalien eta ingurumenaren arteko mendekotasun moduan. Horrek osagai horien arteko erlaziotik eratorritako “interfaze” bat sortu zuen, zeinak osasuntsu egotetik gaixotzera edo alderantzizko prozesua determinatzen baitzuen. Hain justu, horixe da egungo “Osasun bakarra edo Osasun Globala” kontzeptuaren oinarria.

Interfaze horren ondorioz, gaixotasunak asko aldatu dira, bereziki herritarren artean nola hedatzen diren azterturik, eta bilakaera hori agerian geratu da COVID-19aren pandemian edo azken hamarkadetako beste osasun krisi batzuetan (HIESa, Ebola, A gripea, SARSS edo COVID-19a). Argi eta garbi, gaixotasun kutsakorrez gain, badira joera gorakorra duten beste bi gaixotasun talde: batetik, bektoreek transmititutako gaixotasunak (Lyme-ren gaixotasuna edo Crimea-Congo gaixotasuna, kaparrek kutsatuak biak ere, edo Zika, eltxoek kutsatua) eta, bestetik, elikagaiek transmitituak (campylobakteriosia, salmonellosia edo listeriosia).

Gaur egun, gero eta garrantzi handiagoa du ingurumenaren aldagaiak –ingurune fisikoak edo haren aldagai sozialak–, eta, horregatik, ia berezko identitatea hartu du osasunaren arloan, “osasunaren sistema sozioekologiko” esaten zaion horretan. Ikuspegi holistiko horren arabera, osasuna maila indibidualean eta biztanleria-mailan (gizartean) landu behar da, eta, horretarako, diziplina anitzeko lankidetzan oinarritua egon behar da. Lankidetza horretan, medikuek, albaitariek edo ekologian adituek ez ezik, osasun arloaz bestelako zientziek ere esku hartu behar dute, hala nola ekonomiak edo antropologiak.

Bestalde, nabarmentzekoa da giza osasunaren kontzeptuan zer garrantzitsuak diren osasunaren determinatzaileak, hainbat egilek azaldu duten bezala, hala nola Lalondek 1976an eta Whiteheadeak eta Dahlgrenen berriki egin dituzten planteamenduetan. Doktoretza-programa honen xedea osasunari loturiko faktore horiek guztiak dira, betiere diziplina anitzeko ikusmolde holistiko batetik aztertuta.

Batzorde akademikoa


Programaren Batzorde Akademikoa

  • Koordinatzailea:: Bárbara Oliván Blázquez (Zaragozako Unibertsitatea)
  • Batzordekideak:
    • Mª José Rabanaque Hernández (Zaragozako Unibertsitatea)
    • Carmelo Ortega Rodríguez (Zaragozako Unibertsitatea)
    • Myriam Zarazaga Chamorro (Errioxako Unibertsitatea)
    • Guadalupe Manzano García (Errioxako Unibertsitatea)
    • Roberto Aguado Jiménez (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)
    • M.ª Jesús Pumar Méndez (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)
    • Agnès Ros Morente (Lleidako Unibertsitatea)
    • Ester Vilapriñó Terré (Lleidako Unibertsitatea)

Nafarroako Unibertsitate Publikoan:

Onarpena


ZEIN DEN PROGRAMAN SARTZEKO GOMENDATZEN DEN PROFILA

Programan sartzeko profilik egokiena aldez aurretik osasun globalaren alderdiren batekin lotutako unibertsitateko gradu eta/edo masterren bat egin izana da, hau da, osasun zientzietakoa, gizarte zientzietakoa eta haiei loturiko beste arlo batzuetakoa, hala nola hauetakoa: bizitza-zientziak, ekologia, ekonomia, hezkuntza, kudeaketa eta abar. Askotarikoak direnez osasun globalarekin loturik egon daitezkeen profilak, Doktoretza Programako Batzorde Akademikoak baloratuko du profil bakoitza egokia ote den. Balorazio hori egiteko irizpide nagusia graduaurreko eta graduondoko prestakuntza izanen da (batez ere zer master egin den doktoretzara sartzeko); zehazki, doktoretzan landuko den ikerketa-lerrora ongi egokitzen ote den hartuko da kontuan.

Nolanahi ere, Osasun Globaleko Doktoretza Programan parte hartzeko, hauek izan beharko ditu ikasleak:

  1. Osasun globalaren berezko eremu zientifikoari buruzko ezagutza espezifikoak (osasun zientzietakoak, gizarte zientzietakoak edo ekologiakoak).
  2. Ekologiaren, osasun zientzien edo gizarte zientzien arloko oinarrizko trebetasun tekniko, instrumental eta metodologikoak.

B2 mailaren baliokidea ingeleseko gaitasunetan. Ikasleen ama-hizkuntza programaren komunikazio-hizkuntza ez bada (gaztelania eta ingelesa), gaztelaniako edo ingeleseko B2 maila eskatuko zaie irizpide berezi moduan, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratukoa.

Prestakuntzarako jarduerak


Prestakuntzarako jarduerak

Enbor komunean eskatzen zaizkien betebeharretatik harago, doktoretzako ikasleek 100 prestakuntza tematikoko ordu egin beharko dituzte eta zeharkako prestakuntzako 30 ordu.

Prestakuntza tematikoa (PT)

Tesiaren arloan sakontzeko da. Doktoretza tesia egiteko interesgarriak diren jarduera batzuk (mintegiak, kongresuak...) proposatuko dizkiete doktoregaiek beren zuzendariei. 

Zeharkako prestakuntza (ZP)

Tesiaren alorretik harago doazen eta testuinguru zabalago batean aplikatzen diren zeharkako gaitasunak eta trebetasunak hartzeko da.

Tipologia eta ordu kontaketa

Prestakuntzako jarduerak egiten badira, tipologia jakin bateko edo batzuetako orduak aitortuko dira horregatik. Aitorpen hori prestakuntzarako jarduerei buruzko “Bateratze dokumentua” dauka erreferentziatzat eta hemen dago kontsultatzeko:

Bateratze dokumentua

Jardueren eskaintza

Hona hemen eskura dauden prestakuntzarako jardueren eskaintza:

Zeharkako Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza NADOE

Ikerketa Institutuen Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza

Horrez gain, NUPeko Liburutegi Zerbitzuak beste prestakuntza jarduera batzuk eskaintzen ditu. “Bibliopartikulak” izena dute eta bibliografia eta erreferentziak bilatzeko oinarri sendo bat ezartzea da asmoa.

Bibliopartikulak eskaintza

NADOEk eginen du eskaintza horren zabalkundea, bai eta sortuko diren beste jarduera interesgarri batzuen zabalkundea ere, jarduera horien egunak zehazten joan ahala.

Prestakuntzarako jarduera guztiak, tematikoak eta zeharkakoak, hemen argitaratuko dira:

Iragarki ohola

NADOEren agenda

 

 

Irakasleak, ikerketa lerroak eta proiektuak


Osasun Globaleko Doktoretza Programak bi ikerketa-lerro ditu:

  1. Ingurumenaren, gizakien eta animalien osasunaren integrazioa.
  2. Osasunaren determinatzaileak: Bizimoduak eta osasun zerbitzuak.

Bi lerroek elkarrekin komunikatzen duten hodiak dituzte; izan ere, osasunean bezala, hartan ere faktore askok eragiten dute.

IKERKETA-LERROAK

1. lan-lerroa: Ingurumenaren, gizakien eta animalien osasunaren integrazioa.

Ikerketa-lerro horrek honako ikergai hauek barne hartzen ditu:

  1. Mikrobioen aurkako erresistentziaren ekologia
  2. Zoonosia
  3. Elikagaien segurtasuna; animalien eta ingurumenaren arteko interakzioak sorturiko giza gaixotasunak
  4. Ingurumenaren determinatzaileak: osasuna, paisaia, ingurumena eta lurraldea

2. lan-lerroa: Osasunaren determinatzaileak: bizimoduak eta osasun zerbitzuak.

Ikerketa-lerro horren barrenean, honako hauek daude:

  1. Osasunaren determinatzaile sozialak eta bizimoduak
  2. Gaixotasunen prebentzioa eta osasunaren sustapena; osasunaren arloko hezkuntza; osasun politikak
  3. Osasun zerbitzuen, sendagaien eta osasun produktuen erabilera: aldagarritasuna erabileran eta osasun arretan; ekitatea eta desparekotasunak; zerbitzuen segurtasuna eta kalitatea.

Ikusi ikertzaileak, ikerketa-lerroaren arabera (Campus Iberusen jarriko dute url-erako esteka)

Doktoretzako ikasleentzako laguntza eta jarraipena


Laguntza eta jarraipena

NUPek laguntza ematen die ikasleei zerbitzu jakin batzuen bidez. Horien artean, hauek nabarmentzen dira:

Doktoretza programaren kalitatea eta sinestamenduak


Doktoretza Programaren memoria


Erregistroa eta argitalpen ofizialak


Egiaztapena, jarraipena eta akreditazioa

      Ondorioak noiztik aurrera:

     Ebaluazioa

    Txostena

   2023/04/05

     Egiaztapena

    Egiaztapen txostena

 

Kalitatea bermatzeko sistema

Esteka honen bidez ikusten den edukian dago deskribatua doktoretza programa honen Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistema (KBBS).

Esteka honen bidez daude ikusgai sistema honen funtzionamenduari buruzko datuak, ebaluazio txostenak eta hobetzeko planak.

 

Erabilgarri dauden doktoretza programaren adierazleak (SIIU)

Sarbidearen, matrikularen eta emaitzen adierazleak.

Unibertsitatearen oinarrizko datuak

 

Doktoretza programetako KBBS arduradunak

NADOEren Zuzendaritza Batzordea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programen kalitateaz arduratzen den egitura.