Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Doktoretza Bioteknologian

Doktoretza Bioteknologian

Aurkezpena


Bioteknologiako gaur egungo doktoretza-programak bikaintasuneranzko aipamena du (erreferentzia: 2011-00141), eta hemen aurkezten den proposamenaren xedea programa hori araudi berrira egokitzea da, funtsean bere egiturari eutsiz, eta egungo programa hobetzen ahal duten alderdiak garatzea eta hobetzea.


Programa honek “Bioteknologiako Doktoretza Programa” izena mantentzen du, oinarri dituen ikerketa-ildoekin bat etorriz: Nekazaritzako Bioteknologia eta Bioteknologia Mikrobianoa. Nekazaritzako Bioteknologiaren arloan (bioteknologia berdea edo Green Biotechnology) interesa duten doktoregaiei prestakuntza eskaintzeko bokazioa da programaren muina, alde batera utzi gabe, bigarren mailako eremu gisa, Bioteknologia Industriala (bioteknologia zuria edo White Biotechnology) eta Bioteknologia Sanitarioa (bioteknologia gorria edo Red Biotechnology).

Onarpena


Doktoretza Programan onartua izateko irizpideak

  • Doktoretza ikastaroetarako sarbidea edukitzeko Espainiako graduko titulu ofizial bat (edo baliokide bat) eta unibertsitate masterra:eduki behar da.
  • Era berean doktoretza ikasketetarako sarbidea edukiko dute esteka honetan dauden kasu hauetako batean dauden ikasleak:

Sartzeko profil  gomendatua:

Doktoretza programa batean sartzen den ikasleak prestakuntza eduki behar du Biologiako, Kimikako edo Nekazaritzako Elikagaien arloetako zientzietan edo teknologietan, eta prestakuntza horren bidez ikasia eduki beharko du zein diren izaki bizidunen organizazioaren printzipio orokorrak, beren prozesu metabolikoetako oinarrizko elementuak eta beren informazio genetikoaren adierazpena eta transmisioa. Ahoz eta idatziz komunikatzeko gai izan beharko du gaztelaniaz eta ingelesez, eta bere komunikazioa behar den zuzentasunez egituratzen jakin behar du, modu aktiboan parte hartzeko gai praktiko, sozial eta profesionalei buruzko solasaldi formaletan eta informaletan parte hartu ahal izateko. Bioteknologiako doktoretza programaren bidez zilegi da profileko alderdi batzuetan ahultasunen bat duten izangaiei jakinaraztea zein diren horiek konpontzeko prestakuntza osagarriak.

Izangai posibleen profilak:

  • Agrobioteknologiako Masterreko tituludunak Nafarroako Unibertsitate Publikoan (edo aurreko egiaztapenetako formulazioetako tituludunak).
  • Bioteknologiako Gradu edo Master titulu ofizial bat daukatenak Espainiako beste unibertsitate batean.
  • Sartzeko profil gomendatuan adierazten den jakintza ematen duten Unibertsitateen, Zentroen eta Tituluen Erregistroko Zientzietako edo Osasun Zientzietako adarretan Gradu edo Master titulu ofizial bat daukatenak.
  • Aurreko sarbideetan deskribatu direnen baliokideak diren atzerriko Gradu edo Master tituluak dauzkatenak.
  • Aurreko sarbideetan dauden espezialitate zientifikoetako doktoreak.

Prestakuntzarako jarduerak


Prestakuntzarako jarduerak

Enbor komunean eskatzen zaizkien betebeharretatik harago, doktoretzako ikasleek 100 prestakuntza tematikoko ordu egin beharko dituzte eta zeharkako prestakuntzako 30 ordu.

Prestakuntza tematikoa (PT)

Tesiaren arloan sakontzeko da. Doktoretza tesia egiteko interesgarriak diren jarduera batzuk (mintegiak, kongresuak...) proposatuko dizkiete doktoregaiek beren zuzendariei. 

Zeharkako prestakuntza (ZP)

Tesiaren alorretik harago doazen eta testuinguru zabalago batean aplikatzen diren zeharkako gaitasunak eta trebetasunak hartzeko da.

Tipologia eta ordu kontaketa

Prestakuntzako jarduerak egiten badira, tipologia jakin bateko edo batzuetako orduak aitortuko dira horregatik. Aitorpen hori prestakuntzarako jarduerei buruzko “Bateratze dokumentua” dauka erreferentziatzat eta hemen dago kontsultatzeko:

Bateratze dokumentua

Jardueren eskaintza

Hona hemen eskura dauden prestakuntzarako jardueren eskaintza:

Zeharkako Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza NADOE

Ikerketa Institutuen Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza

Horrez gain, NUPeko Liburutegi Zerbitzuak beste prestakuntza jarduera batzuk eskaintzen ditu. “Bibliopartikulak” izena dute eta bibliografia eta erreferentziak bilatzeko oinarri sendo bat ezartzea da asmoa.

Bibliopartikulak eskaintza

NADOEk eginen du eskaintza horren zabalkundea, bai eta sortuko diren beste jarduera interesgarri batzuen zabalkundea ere, jarduera horien egunak zehazten joan ahala.

Prestakuntzarako jarduera guztiak, tematikoak eta zeharkakoak, hemen argitaratuko dira:

Ohar taula

NADOEren agenda

Irakasleak, ikerketa lerroak eta proiektuak


IKERKETAREN LERROAK

Ikusi hemen Doktoretza Programako ikerketaren lerroak.

PROGRAMA HONETAN PARTE HARTZEN DUTEN NUPeko IRAKASLEAK

Hona hemen zein diren Doktoretzako Programan parte hartzen duten NUPeko irakasleak eta zein d(ir)en bakoitzaren ikerketa lerroa(k). Ikusi hemen.

DOKTORETZA PROGRAMAKO IRAKASLEEN PRODUKZIO ZIENTIFIKOA

Jarraian duzue programan dagoen irakasle bakoitzaren CVa eta bakoitzaren produkzio zientifikoaren atarira sartzeko esteka (*). Ikusi hemen.

(*) Zer da Produkzio Zientifikorako Ataria? NUPeko Produkzio Zientifikorako Atarian eduki hauek daude: ikerketa proiektuak, argitalpenak, kongresuak, zuzendu diren tesiak eta ikertzaileen bestea jarduera batzuk, bai irakaskuntzakoak bai ikerkuntzakoak.

Doktoretzako ikasleentzako laguntza eta jarraipena


Laguntza eta jarraipena

NUPek laguntza ematen die ikasleei zerbitzu jakin batzuen bidez. Horien artean, hauek nabarmentzen dira:

Programaren emaitzak


Defendatu diren tesiak

Doktoretza tesi horiek guztiak NUPen erakunde biltegian daude erabilgarri.

"Bioteknologian" Doktoretza Programaren barnean irakurri diren tesi guztiak esteka honetan daude ikusgai.

Tesien ondoriozko ekarpen zientifikoak

2017/2018

Ikus ezazu esteka honetan:

2018/2019

Ikus ezazu esteka honetan:

Doktoretza programaren kalitatea eta sinestamenduak


Doktoretza Programaren memoria


 

Erregistroa eta argitalpen ofizialak        

 


Egiaztapena, Jarraipena eta Akreditazioa         

Ondorioak noiztik

Ebaluazioa

Txostena

26/09/2013

Egiaztapena

Egiaztatzeko txostena

28/03/2018

Jarraipena

1 zenbakidun jarraipen txostena

/2019/10/15

Akreditazioa

Akreditazioa berritzeko txostena


Kalitatea bermatzeko sistema

Esteka honen bidez ikusten den edukian dago deskribatua doktoretza programa honen Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistema (KBBS).

Esteka honen bidez daude ikusgai sistema honen funtzionamenduari buruzko datuak, ebaluazio txostenak eta hobetzeko planak.

 

Erabilgarri dauden doktoretza programaren adierazleak (SIIU)

Sarbidearen, matrikularen eta emaitzen adierazleak

Unibertsitatearen oinarrizko datuak

Doktoretza programetako KBBS arduradunak

NADOEren Zuzendaritza Batzordea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programen kalitateaz arduratzen den egitura.