Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Doktoretza Gizarte Lanean

Doktoretza Gizarte Lanean

Próxima actualización

Aurkezpena


Maila akademikoa: Doktorea
Doktorea 99/2011 ED
Izen laburra: Doktoretza Gizarte Lanean
Izen espezifikoa: Gizarte Laneko Doktoretza Programa, Murtziako Unibertsitatean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Rovira i Virgili Unibertsitatean
Elkarren arteko titulua: Bai
ISCED kodea: Gizarte Lana eta Orientabidea
ISCED 2 kodea: Gizarte Zientziak eta Portaeraren Zientziak
Murtziako Unibertsitatea 30014030
Rovira i Virgili  Unibertsitatea 43018176
Nafarroako Unibertsitate Publikoa 31009315
Agentzia ebaluatzailea: Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionala

Sarrera:

Gizarte Laneko Doktoretza Programaren helburua da irakasleen, ikertzaileen eta profesionalen prestakuntza sustatzea, garapenerako ikerketa lerroetan sakontzeko eta Gizarte Laneko-Social Work izeneko alorreko ikastaro espezifikoetan eztabaidatzeko, eta aldi berean errealitate honen ezagupen kritikoa finkatzea, izan ere beharrezkoa baita oraingo problematikan errealitate hori argitzea nazioartean aitortua den diziplina akademiko eta profesional honen bidez.

Horregatik egin da Unibertsitatearteko Doktoretza Programa Gizarte Lanean hiru unibertsitate hauen baliabideak bateratuz: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Rovira i Virgili Unibertsitatea eta Murtziako Unibertsitatea. Beste unibertsitate askotako irakasleak ere baditu, eta Doktoretzako profil espezifikoa ematen du Gizarte Lanerako interesgarria den jakintzaren produkzioa indartuko duten eta ikerketa eta irakaskuntza garatuko duten giza baliabideak prestatzeko.

Batzorde akademikoa


María Jesús Uriz Peman andrea (Nafarroako Unibertsitate Publikoko koordinatzailea)

Jerónimo Molina Cano jauna (Murtziako Unibertsitatea)

Maria Paz García Longoria doktorea (Murtziako Unibertsitatea)

Carmina Puig Cruells doktorea (Rovira i Virgili  Unibertsitatea)

Carmina Puig Cruells doktorea - RiVU

Onarpena


Doktoretza programa baterako hautatua eta onartua izateari buruz 2011ko urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuan ezarria dagoena galarazi gabe, hiru profil ezarri dira Gizarte Laneko Doktoretza Programan sartzeko:

a) Graduatuak/lizentziadunak eta unibertsitate tituludunak Gizarte Lanean, Gizarte Lanarekin, Esku hartze Sozialarekin, Zerbitzu Sozialekin, Politika Sozialarekin, Bitartekaritzarekin edo Gatazken Kudeaketarekin zerikusia duen unibertsitate master baten programa ofizial bat egin badute. Horiek erantzunen liokete lehentasunezko profil izendatu daitekeenari, gaitasun egokiak erdietsi baitituzte eskaintzen den edozein ikerketa lerrori, prestakuntza osagarririk gabe, aurre egiteko. Gizarte Lanerako eta Zerbitzu Sozialetarako programa hauen zerrenda orientatzaile bat dago ikusgai Gizarte Laneko Dekanoen eta Saileko Zuzendrien Estatuko Konferentzian.

b) Gizarte Lanaren, Esku hartze Sozialaren, Zerbitzu Sozialen, Politika Sozialaren, Bitartekaritzaren edo Gatazken Kudeaketaren zientzietan eta diziplina kidekoetan graduatuak/lizentziadunak. Giza eta Gizarte Zientziek eta Zientzia Juridikoek eratzen duten jakintza alorreko titulazioak dauzkaten ikasleak hartuko ditu profil honek, hala nola: Psikologia, Soziologia, Kriminologia, Pedagogia, Gizarte eta Kultura Antropologia eta Zientzia Politikoa. Osasun Zientziek eratzen duten jakintza alorreko titulazioak dauzkaten ikasleak ere bai, hala nola: Medikuntza, Terapia Okupazionala edo Erizaintza. Eta jakintza adar horien antzekoak diren beste titulazio batzuetakoak, gaitasun aski badute ikerketa lanetan hasteko eta Giza eta Gizarte Zientzietako unibertsitate master ofizial bat egin badute. Kidekoak baina lehentasunezkoak ez diren ikasketetatik heldu den izangai bakoitzaren eskaera aztertuko da, kasu bakoitzean esateko zein diren beharrezko prestakuntza osagarriak gaitasun nagusiak erdiesteko eta horrela doktoretza ikastaroa egin ahal izateko.

c) Beste edozein jakintza arlotako graduatuak/lizentziadunak. Europako Goi Hezkuntzako Esparruaren espirituarekin bat etorriz, ezaugarritzat baitu, besteak beste, ikasleen mugikortasuna sustatzea, komeni da, Europako beste herrialde batzuetan egin den bezala, graduko eta/edo graduondoko beste ikasketa batzuetakoak onartzea Gizarte Laneko doktoretza programetan, izangai bakoitzaren eskaera xehetasunez aztertu ondoren, eta aurreko profileko izangaiei bezala esanen zaie zein diren beharrezko prestakuntza osagarriak gaitasunak erdiesteko eta horrela programa egin ahal izateko. Ikasle talde honen kasuan eginkizun nagusia izanen du ikaslearen autoikasketak, irakasle taldearen tutoretza lanak emanen dion orientazioarekin.

Prestakuntzarako jarduerak


Prestakuntzarako jarduerak

Enbor komunean eskatzen zaizkien betebeharretatik harago, doktoretzako ikasleek 100 prestakuntza tematikoko ordu egin beharko dituzte eta zeharkako prestakuntzako 30 ordu.

Prestakuntza tematikoa (PT)

Tesiaren arloan sakontzeko da. Doktoretza tesia egiteko interesgarriak diren jarduera batzuk (mintegiak, kongresuak...) proposatuko dizkiete doktoregaiek beren zuzendariei. 

Zeharkako prestakuntza (ZP)

Tesiaren alorretik harago doazen eta testuinguru zabalago batean aplikatzen diren zeharkako gaitasunak eta trebetasunak hartzeko da.

Tipologia eta ordu kontaketa

Prestakuntzako jarduerak egiten badira, tipologia jakin bateko edo batzuetako orduak aitortuko dira horregatik. Aitorpen hori prestakuntzarako jarduerei buruzko “Bateratze dokumentua” dauka erreferentziatzat eta hemen dago kontsultatzeko:

Bateratze dokumentua

Jardueren eskaintza

Hona hemen eskura dauden prestakuntzarako jardueren eskaintza:

Zeharkako Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza NADOE

Ikerketa Institutuen Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza

Horrez gain, NUPeko Liburutegi Zerbitzuak beste prestakuntza jarduera batzuk eskaintzen ditu. “Bibliopartikulak” izena dute eta bibliografia eta erreferentziak bilatzeko oinarri sendo bat ezartzea da asmoa.

Bibliopartikulak eskaintza

NADOEk eginen du eskaintza horren zabalkundea, bai eta sortuko diren beste jarduera interesgarri batzuen zabalkundea ere, jarduera horien egunak zehazten joan ahala.

Prestakuntzarako jarduera guztiak, tematikoak eta zeharkakoak, hemen argitaratuko dira:

Ohar taula

NADOEren agenda

 

 

Irakasleak, ikerketa lerroak eta proiektuak


Ikerketa taldeak eta lerroak (Doktoretza Gizarte Lanean)

Doktoretzako ikasleentzako laguntza eta jarraipena


Laguntza eta jarraipena

NUPek laguntza ematen die ikasleei zerbitzu jakin batzuen bidez. Horien artean, hauek nabarmentzen dira:

Programaren emaitzak


Defendatu diren tesiak

Doktoretza tesi horiek guztiak NUPen erakunde biltegian daude erabilgarri.

Doktoretza programaren kalitatea eta sinestamenduak


Doktoretza Programaren memoria


Erregistroa eta argitalpen ofizialak


Egiaztapena, Jarraipena eta Akreditazioa

Ondorioak noiztik Ebaluazioa Txostena
2017/10/10 Egiaztapena Egiaztatzeko txostena
     

Kalitatea bermatzeko sistema

Esteka honen bidez ikusten den edukian dago deskribatua doktoretza programa honen Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistema (KBBS).

Esteka honen bidez daude ikusgai sistema honen funtzionamenduari buruzko datuak, ebaluazio txostenak eta hobetzeko planak.

Erabilgarri dauden doktoretza programaren adierazleak (SIIU)

Programaren adierazleak

Unibertsitatearen oinarrizko datuak

Doktoretza programetako KBBS arduradunak

NADOEren Zuzendaritza Batzordea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programen kalitateaz arduratzen den egitura.