Hasiera > Nafarroako Doktoretza Eskola - NADOE > Doktoregai berriak onartzea > Onartua izateko eskaera
Doktoretzako ikasle izateko, honako urrats hauek egin behar dituzu:
Egiaztatu doktoretza-programan sartzeko baldintza orokorrak betetzen dituzula eta kontsultatu doktoretza-programen eskaintza.
Jarri harremanetan interesatzen zaizun doktoretza-programaren koordinatzailearekin; honek esanen dizu zer urrats egin behar dituzun tesi zuzendari batekin harremanetan jartzeko.
Egin eskaera doktoretza-programan onartua izateko. Epea: urte osoa.Dokumento hauek aurkeztu behar dituzu pdf dokumentu bakarrean (konbinatua), behar bezala ordenatua, NADOEn: escuela.doctorado@unavarra.es
Matrikula-epea eta onarpenaren indarraldia zein diren jakiteko, ikasturte bakoitzeko egutegi akademikoa kontsultatu behar da.
Hautagaiak matrikula egiteko baldintza gisa bekaren bat edo laguntzaren bat jasotzea jartzen badu, deialdiaren datuak eman behar ditu aditzera. Doktoretza-ikasketetan onartua izatea ezinbestekoa bada bekara aurkezteko, jakitera eman behar du hori ere.
Doktoretza-programaren Batzorde Akademikoari zuzendu behar zaio eskaera, eta NADOEko posta elektronikora bidali behar da: escuela.doctorado@unavarra
Onartzeko erabakia. Eskaera aurkeztu eta hilabeteko epean, hautagaia programan onartuko duen edo ez erabakiko du doktoretza-programaren Batzorde Akademikoak. Erabakia aldekoa bada, tutore bat esleituko dio, berme-agirian proposatzen zena edo beste norbait. Batzorde Akademikoak egoki baderitzo, prestakuntza-osagarriak esleituko dizkio hautagaiari.
Matrikula noiz egin behar duen ere esanen dio, eta ohartaraziko dio matrikula egiteko aukera iraungi eginen dela epe barrenean egiten ez badu.
Lehenbiziko matrikula. Hautagaia doktoretza-programa batean onartuz gero, Tesi konpromisoa bete beharko du eta, ondoren, Graduondoko Ikasketen Bulegora joan matrikula egitera.