Hasiera > Geologiaren Zabalkundea > Argazkiak
UBAGUA ERREKAREN ITURBURUA. Andia mendilerroaren bihotzean sortzen da Ubagua erreka. Eozenoko kareharrizko eta kalkarenitazko arroketan du iturburua (duela 44 milioi urte ingurukoa); izan ere, arroka-formazioa akuifero inportantea da. Barrenean ura gordetzeko ahalmena duen material harritsua da akuiferoa, eta bere barnealdean zehar urari ibiltzen uzten diona. Oso inportantea da formazio geologiko horiek ezagutzea eta babestea lur azpiko uren sehaska baitira.
BILLABETAKO TERRAZAK. Erro eta Irati erreken elkargunearen ondoan, Longida ibarrean, gainazal zanpatu batzuk ageri dira, legarrez eta hareez estaliak. Aspaldi batean errekak jalkitakoak dira. Hogeita hamar metro beherago du ibilgua gaur egun errekak, ibarrean sartuz ari baita denboraren joanean.
Landa eremuko geologiaren alderdi inportanteenetako bat estratuen norabidea eta okerdura neurtzea da.
Landa eremuko geologiaren azterketa Nafarroako Errege Bardean, Piskerratik hurbil dagoen sektorean.