Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Aurkezpena

AN Taldearen Katedra NUPek eta AN Taldeak 2014an sinatutako lankidetza-hitzarmen baten emaitza da. Hitzarmenaren helburua bi erakundeen arteko lankidetza garatzea da, ezagutza sortzeko eta nekazaritzaren, nekazaritzako industriaren eta kooperatiben arloan interes komuneko alderdi guztien zabalpena sustatzeko. Gainera, ikerketa aurreratua sortu nahi du, mundu akademiko eta enpresa-munduaren bilakaera eta integrazio egokia ahalbidetzeko eta unibertsitateko ikasleen eta enpresa-sektoreko profesionalen prestakuntza praktikoan laguntzeko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko AN Taldearen Katedraren xedea da bi erakundeentzat interes komuneko esparruetan ezagutza sortzen laguntzea, bai eta baterako jarduerak garatzea ere, ikerketaren, transferentziaren, dibulgazioaren eta prestakuntzaren arloan. Ildo horretan, hauek egitea aurreikusten da: baterako ikerketa-ildoak garatzea, doktoretza-tesiak enpresekin lankidetzan egitea, estatuko eta nazioarteko adituen topaketak sustatzea edo sektoreko enpresentzat gatazkatsuak izan daitezkeen ingurumen- eta iraunkortasun-gaiak aztertzea..

Hitzarmenak, halaber, hezkuntza-lankidetza sustatu nahi du beka batzuen bidez (doktoratu aurrekoak eta doktoratu ondokoak), baita prestakuntza-plan espezifikoen bidez ere, AN Taldearen beharrak asetzeko aproposak diren profesionalak prestatzearren. Hori guztia osatzeko, dibulgazio teknikoko eta teknologikoko ekintzak eginen dira jardunaldiak eginez, gertakari zientifikoak sustatuz eta interes komuneko gaiei buruzko argitalpenak eginez.

Grupo AN

AN Taldearen Katedra
Nekazaritzako Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoa. Olibondoak eraikina
Arrosadiko campusa, z/g
31006 Iruñea
Tel. 948 16 98 67
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Visitanos en Linkedin