Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EN
  • EU

Jarduerak

Solasaldia: Carmen Castro García

Gaia: "Ekonomia feminista eta eraldaketa soziala: aldaketarako gakoak".

Abenduaren 11n (asteazkena), 16:00etatik 20:00etara. 107. ikasgelan. Sarrera librea.

 

SAIOAREN EDUKIA

Emakumeon askatasuna bermatzeko, erabateko eskubide ekonomikoak behar ditugu, eta oraindik zaila da halakorik imajinatzea egungo paradigman, zeinak desparekotasuna eta sexuaren araberako lan-banaketa baititu oinarri.

Ekonomia feministaren ekarpenek zenbait gauza proposatzen dute: itun sozial berri baten bidez egiturazko aldaketa bideratzeko premia, non zaintza-lanak gizartearen printzipio etiko eta eraldatzailea izanen baitira; eta, bestetik, despatriarkalizazioa eta bizitzaren desmerkantilizazioa.

Zer eginkizun izan dezakete politika publikoek prozesu horretan?

 

CARMEN CASTRO

Ekonomian doktorea da, Europako ongizate ereduetan eta genero politiketan espezializatua. Eraldaketa sozialerako proiektu eta politiketako aholkulari lanetan aritu da azken 22 urteetan bere marka propioaren bidez (SinGENEROdeDUDAS) eta, gaur egun, LIKaDI emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikei buruzko aholkularitza-enpresa aitzindarikoko zuzendari exekutibo gisa. Valentziako Unibertsitateko irakasle elkartua da, eta Ekonomia Feministako Katedrako kidea. Aktibista feminista da, eta bi entitate hauen sortzaileetako bat: Jaiotzagatiko eta Adopzioagatiko Baimen Berdin eta Besterenezinen aldeko Plataforma (PPiiNA) eta Generoaren, Ekonomiaren, Politika Publikoen eta Garapenaren Behatokia (GEP&DO).

Cartel de la actividad