Benjamin Tuterakoa (XII. mendea)

Travels of Rabbi Benjamin, son of Jonah, of Tudela…


Ikusi liburua

Benjamin Tuterakoaren bidaia liburuaren ingelesezko edizio honek argi asko erakusten du zer nolako garrantzia eman zaion, urteak joan urteak etorri, obra honi.

Benjamin Tuterakoa (XII. mendearen erdialdea), Nafarroako Erresuma zaharreko juduen komunitate antzinako eta garrantzizkoenean jaio eta hazi zen. Bidaia luze bat egin zuen Mediterraneotik eta Ekialde Hurbiletik, eta bidaian zehar hainbat ohar hartu zituen. Gero, ohar horiekin Bidaien liburua idatzi zuen. Tuteran intelektual judu garrantzizkoak jaio edo bizi izan ziren, eta Benjamin izan zen ezagunena. Ibn Ezra eta Yehuda ha-Leviren garaikidea izan zen; izan ere, erakusketa honetan, badira egile tuterar hauen obrak.

Benjaminek zergatik egin zuen bidaia hura ez dakigu; bai, ordea, 13 urte inguru iraun zuela, segurutik. Errelatotik hainbat azalpen ondorioztatu dira: merkataritzarako bideak aurkitu nahi zituen merkataria zen, Israelerako erromesa zen, juduen komunitateei buruzko informazioaren biltzailea zen, bere herriari eta bere fedeari ekarpena egiteko asmoz, eta abar.

Hitzaurrean esaten den bezala, jatorrizko obra hebreeraz idatzi zen, Benjaminek bertatik bertara hartu eta Gaztelara bueltan ekarri zituen oharrak baliatuz. Benjaminek berak idatzi ote zuen liburua, ez da segurua.

Ale hau hebreeratik ingelesera egin zen lehen itzulpena da, 1783koa, eta Espainian omen dauden bi aleetako bat.

Bildumara itzuli