Hasiera > Argitalpenak > Berriak
Unibertsitateak ikertzailearen artxiboa eta liburutegi pertsonala dohaintzan jaso zituen duela gutxi, eta omenaldi bat egin zion
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Gustav Henningsen ikertzaile daniarraren liburu bat editatu eta argitaratu berri du: “En busca de la verdad sobre la brujería. Los memoriales del inquisidor Salazar y otros documentos relevantes sobre el auto de fe de 1610”. Sorginen fenomeno historiko eta antropologikoaz mundu mailan gehien dakien adituetako bat da Henningsen, eta bere liburuki hau Unibertsitatearen “online” dendan erosten ahal da, 30 euroan paperean (azal gogorra) eta 20an pdf formatuan.