Hasiera > Argitalpenak > Berriak
Aldizkaria “Academica-e” biltegiaren bidez dago eskuragarri, eta Mª Camino Bueno, Orreaga Ibarra eta Magdalena Romera irakasleak dira zuzendariak
Haur eta nerabeen hizkuntzen ikaskuntza eta irakurtzeko zaletasuna dira Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) argitaratzen duen “Huarte de San Juan. Filologia eta hizkuntzaren didaktika” aldizkariko azken zenbakian jorratutako gaiak, besteak beste. Aldizkariak zazpi artikulutan (sei gaztelaniaz eta bat ingelesez) eta aipamen batean bildu ditu gai guztiak. María Camino Bueno Alastuey, Orreaga Ibarra Murillo eta Magdalena Romera Ciria irakasleak dira aldizkariaren zuzendariak, denak ere Unibertsitateko Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailekoak. Aldizkaria dohainik jaso daiteke Unibertsitateko “Academica-e” onlineko erakunde-biltegiaren bitartez.