Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Berriak

Politikak eta hedabideek zigor kodearen gogortzean izan duten eragina aztertu du NUPek Catarata argitaletxearekin batera argitaratutako liburu batek

Lohitzune Zuloaga da lanaren egilea, eta liburuak delitu txikietarako zigorren handiagotzea ustelkeriaren aurrean izandako pasibotasunarekin alderatzen du

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Catarata argitaletxeak batera argitaratutako liburu batek gogoeta egiten du azken urteotan hiri segurtasunarekin lotutako lege erreformak taxutu dituen testuinguru soziopolitikoari buruz. Eztabaida politikoa, hedabideen estaldura eta iritzi publikoaren hautematea dira liburu honetan aztertzen diren alderdietako batzuk. Liburuaren izenburua “El espejismo de la seguridad ciudadana. Claves de su presencia en la agenda política” da, eta Lohitzune Zuloaga NUPen Soziologian doktorea denak idatzi du. Liburuak 16,5 euro balio du.