Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Berriak

Demetrio Castro katedradunaren liburu batean pertsona izenen bilakaera soziohistorikoa aztertzen da kulturaren isla den aldetik

Belaunaldi bakoitzean hautatzen diren izen zerrenden atzean dauden gizarte aldaketak aztertzen dira liburuan

Norberaren izena erabiltzea, izen hori daraman gizakia identifikatu eta bereizten duena, ezaugarri kultural unibertsalenetako bat da eta, historian zehar, edozein giza taldek edo gizartek erabili izan ditu izen bereziak bere kideak identifikatzeko. Testuinguru zehatzetan antroponimiaren arloan gertatu izan diren aldaketak eta belaunaldi bakoitzean hautatzen diren izen zerrenden atzean dauden gizarte aldaketak aztertzen dira Nafarroako Unibertsitate Publikoak argitaratu duen liburu batean. “Antroponimia y sociedad. Una aproximación sociohistórica al nombre de persona como fenómeno cultural” (Antroponimia eta gizartea. Hurbilketa soziohistoriko bat pertsona izenetara, kulturaren isla diren aldetik). Liburua Demetrio Castro, NUPeko Pentsamenduaren eta Mugimendu Sozial eta Politikoen Historiako katedradunaren lana da. Liburu bakoitza 20 eurotan saltzen da.