Hasiera > Argitalpenak > Berriak
Ikerketan parte hartu duten pertsonak 15-27 urte bitartekoak izan dira, guztiak ikastoletan edo D ereduan eskolatuak
Orreaga Ibarra irakasleak Nafar euskaldun gazteen ahozko diskurtsoa liburua argitaratu du, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik. Liburu honetan Nafarroako gaur egungo gazte euskaldunen hizkeraren benetako datu errealak bildu eta aztertu dira, bereziki ahozko dimentsioan, beren ingurune sozial, kultural eta antropologikoan txertaturik. Liburua prentsaurre batean aurkeztu da gaur, eta Orreaga Ibarrarekin batera, Alfonso Carlosena Ikerketa errektoreordea agertu da. Liburua Nafarroako Unibertsitate Publikoko Argitalpen Atalak argitaratu du, Colección Ciencias Sociales bildumaren barrenean.