Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Xedea, ikuspegia eta balioak

XEDEA

I-COMMUNITAS institutuak kalitatezko ikerketa bultzatzen du, giza eta gizarte-zientzien arloan, ikerlari berriak prestatzea, graduondoko ikasketa berriak bultzatzea eta jakintza berrien, proposamenen eta sortutako ideien gizartean proiekzio handiagoa izatea dakarten diziplinarteko praktikei laguntzeko; hala, eraginkorragoa izan dadin giza eta gizarte-garapenari egiten dion ekarpena.

 

IKUSPEGIA

I-COMMUNITASek helburutzat du Nafarroako Foru Erkidegoko erreferentzia-institutua izatea gizarte-ikasketen arloan. Bestalde, I-COMMUNITASek profil europar bat eraiki nahi du, NetIAS sarera (Network of European Institutes for Advanced Study) hurbiltzeko eta bertan sartzeko estrategia batean oinarrituta. Horretarako, bere gain hartuko ditu Europako eta mundu zabaleko ikasketa aurreratuko institutu prestigiotsuenen kalitate- eta zorroztasun-irizpideak, helburu izanik talentua eta prestigioa erakartzeko agente bihurtzea.

BALIOAK

Hauek dira I-COMMUNITASen jarduera gidatzen duten balioak:

  • Bikaintasuneko ikerketa
  • Diziplinarteko ikerketa
  • Gizartearekiko eta giza garapenarekiko konpromisoa

INSTITUTE FOR ADVANCED SOCIAL RESEARCH
Jerónimo de Ayanz eraikina, Taxoare kalea, 22; 31006
Arrosadiko campusa - Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Iruñea
Tel. 948169512
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua