Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Ohar taula

150 lagunek egin dute europar proiektuetako prestakuntza-ikastaroa, zeinak bosgarren edizioa baitu aurten

NUPek eta Nafarroako Gobernuak antolatu dute monografikoa, eta saioak azarora bitartean eginen dira

150 lagunek hartu dute parte orain arte “Europar proiektuak sustatzeko eta kudeatzeko prestakuntza iraunkorreko ikastaroan". Atzo, osteguna, irailak 5, inauguratu zen ikastaroaren bosgarren edizioa Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). Nafarroako erakunde akademikoak antolatu du monografikoa Nafarroako Gobernuarekin batera. Inaugurazioan parte hartu zuten  Ana Ollo Hualde bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak eta Sara Marcelino Sádaba NUPeko Proiektuen Zuzendaritzako Masterraren arduradunak.


Europar proiektuetako prestakuntza-ikastaroen inaugurazioa Sarion.

Ikastaroaren aurkezpenean adierazi zen bezala, Europar Batasunaren 2021-2027 denboraldiko Zenbait Urterako Finantza Esparruak “interes handiko finantza-aukerak eskaintzen ditu nafar enpresentzat, Nafarroako I+G+Bko Sistemako (SINAI) eragileentzat eta Administrazioarentzat berarentzat”. Lurralde-lankidetzako programetan (Horizon Europe, Digital Europe edo Life, besteak beste) adituak diren zenbait hizlarik prestakuntza teorikoa emanen dute, funtsen eta laguntzen koordinazioa, kudeaketa eta kontrola EBk ezarritako irizpideen eta baldintzen arabera bideratzeko beharrezkoak diren gaitasun eta trebetasunak trebatzeko. 

Prestakuntza teoriko presentzialeko 30 orduei (irailaren 5etik urriaren 17ra bitartean eginen dira) beste 30 lan-ordu praktiko gehituko zaizkie. Parte-hartzaileek, taldeka, beren proiektu-proposamenak prestatzen dituzte, eta azken bi saioetan defendatuko dituzte, hots, azaroaren 21ean eta 22an.

Ostegun honetan, inaugurazio ofizialaren ondoren, lehen prestakuntza-saioa egin zen Sergio Pérez García Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzako zuzendari nagusiaren eta Silvia Ojer Torres Europako Proiektuen Bulegoko zuzendariaren eskutik. Saioa zentratu zen Nafarroak Europan duen presentzian, aipatu zuzendaritza nagusiak han betetzen duen zereginean eta dituen laguntza-tresnetan.


A3U - Alumni

POSTONTZIA

Unibertsitate-Gizarte Fundazioa
Sario Eraikina. Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea
Tel. Kanpoko deiak: 948 16 98 12 WhatsApp: 619 649 999
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Facebook  X  instagram  Linkedin