Joan eduki nagusira

Bestelako ikasketak

Ikasle elkartuak

 

Graduko edo unibertsitate masterreko modulu, jakintzagai edo irakasgai bakar baten edo batzuetan matrikulatzen direnak izanen dira ikasle elkartuak, prozedura ofizialen bidez sartu ez badira.

Graduko edo masterreko ikasketetan sartzeko eskatzen diren titulazio-baldintzak bete beharko dituzte.

Izena ematea eta onartua izatea

Ikasle elkartu gisa onartua izateko, irakaskuntzako baliabide eta baliabide material aski egon behar dira erabilgarri behin ikasleen matrikularako prozesu arrunta bukatu eta gero.

1. AURREINSKRIPZIOA

  • Epea:
    • Graduko irakasgaietarako:.
      • 2024ko abuztuaren 1etik iralaren 10era arte (udazkeneko eta udaberriko seihilekoko irakasgaietan)
      • 2024ko abenduaren 2tik 2025eko otsailaren 3ra arte (udaberriko seihilekoko irakasgaietan)
    • Masterreko irakasgaietarako: 2024ko abuztuaren 1etik aurrera
  • Tokia:
  • Dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
    • Eskabidea.
    • NANaren fotokopia (NUPeko tituludunek izan ezik.
    • Unibertsitateko ikasketak egiteko behar diren tituluak, jatorrizkoak eta kopiak edo fotokopia konpultsatuak (ez da halakorik behar NUPek lehendik baditu).
    • Unibertsitateko espediente akademikoa edo ikasketa-ziurtagiria, jatorrizkoa eta kopia edo fotokopia konpultsatua (NUPeko tituludunek izan ezik).

2. ONARPENA

Irakaskuntzako Errektoreordetzak erabakiko du eskatzaileak onartu edo ez, matrikula arruntaren prozesua bukatu ondoren eta kontuan hartuta ikasketak atxikiak dituen fakultatearen edo eskolaren aldez aurreko txostena.

Onarpena inskripzio ordenaren arabera eginen da, eta ikasleei banaka jakinaraziko zaie noiz egin behar duten matrikula.

Ikasturte jakin bateko zeinahi onarpen prozesutan parte hartu eta ikasposturik lortu ez duten ikasleak ezin izanen dira ikasle elkartu gisa onartuak izan ikasturte horretan berean. Halaber, pertsona bat ezin izanen da titulazio jakin bateko ikasle agregatua izan, baldin eta titulazio jakin bateko ikasle agregatua izan, baldin eta titulazio jakin bateko ikasle agregatua izan, baldin eta titulazio horretako ikasle ofiziala izanda hura ikasteari utzi behar izan bazion Unibertsitateko araudia aplikatzearen onodrioz.

Matrikula

  • Graduko Ikasketen Bulegora edo Graduondokoenera joan behar duzu matrikula egitera, ikasketa motari zer dagokion.
  • Foru-aginduak ikasturte bakoitzerako ezartzen dituen prezio publikoak aplikatuko dira.
  • Eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.

Ondorioak

  • Ikasle elkartuek ez dute titulu ofiziala eskuratuko nahiz eta matrikulatuak dituzten kredituak gainditu.
  • Horren ordez, ziurtagiri bat emanen zaie, non adieraziko baita zer irakasgai zituzten matrikulatuak eta zer kalifikazio lortu duten.
  • Alabaina, ikasle elkartuek badute aukera kreditu gaindituak beste ikasketa ofizialetan aitortuak edo haietara transferituak izateko.