• ES
  • EU
  • EN


Sartzeko probak: Batxilergoa eta LH (BEUS), 25, 40 eta 45 urtetik gorakoak


Batxillergoaren Ebaluazioa Unibertsitatean Sartzeko (BEUS)

 

 

Partes de este texto:

Kalifikazioa hobetzea

2018/2019 ikasturtean sartzeko, balio du BEUS probako fase borondatezkoa gainditu izanak, baldin eta 2017an gainditu bazen (lehenagokoek ez dute balio). Hala, proba gainditu ondoren ere, ikasleak badu aukera deialdi gehiagotara aurkezteko bere kalifikazioa hobetu nahi badu.
   - nahitaezko fasera
   - borondatezko fasera
   - edo bi faseetara.

Borondatezko fasera soilik aurkezten badira, gehienez ere 3 irakasgairen azterketak egin ditzakete ikasleek, irakasgaia eginda izan edo ez: (edozein batxilergotako) nahitaezko faseko modalitateko enborreko irakasgai orokorrak, (edozein batxilergotako) borondatezko faseko enborreko aukerako irakasgaiak eta Atzerriko Hizkuntza.

Borondatezko fasean, gainera, bere garaian nahitaezko faserako aukeratu zuten modalitateko enborreko irakasgai orokorra hauta dezakete ikasleek; deialdi desberdinak direlako daukate aukera hori.

BEUSeko nahitaezko fasera aurkezten badira, fase osoko azterketa egin beharko dute. Ikasketetan egin dituzten edo ez dituzten irakasgaiak izan daitezke. Zilegi da egindakoak ez diren batxilergoko bestelako modalitate bat eta atzerriko hizkuntza bat aukeratzea.

Azkeneko deialdian izandako kalifikazioa aurrekoan izandakoa baino handiagoa bada soilik hartuko da kontuan.