• ES
  • EU
  • EN


Sartzeko probak: Batxilergoa eta LH (BEUS), 25, 40 eta 45 urtetik gorakoak


25 urtetik gorakoak

Partes de este texto:

Inskripzioa eta azterketa

Probetarako inskripzioa 
Dokumentazioa
  • Eskaera
  • N.A.N.ren jatorrizkoa eta fotokopia, edo adina egiaztatzen duen beste agiri ofizial bat.
  • Tasak murrizteko edo salbuesteko eskubidea egiaztatzen duen agiriaren jatorrizkoa eta fotokopia, bidezkoa bada.
  • Atzerrian ikasketak egiten dituzten ikasleak:
       -Egindako ikasketen ziurtagiri ofiziala, ikasketak egin diren herrialdean unibertsitateko ikasketak egiteko modua ez dutela ematen aipatuz. Ziurtagiriak legeztatua egon behar du eta gaztelaniazko itzulpen ofiziala edukiko du.
Epea 2018ko martxoaren 13tik 16ra arte
Tokia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sarbide Bulegoa. Administrazio eta Kudeaketa eraikina – Arrosadiko Campusa. Tel.: 948 16 96 38. 8:30 – 14:30
Inskripzio tasak
  • Ohikoa: 130,89 €
  • Familia ugaria Kategoria orokorra: 65,44 €
  • Familia ugaria Kategoria berezia edo ezgaitasuna > % 33koa duten pertsonak: 0 €
Sarbide Bulegoan ordaintzeko aukera dago kreditu txartelaren bidez, edo ordainagirian azaltzen diren bankuetako batean. Azken aukera horren bidez, ordainketa egin ondoren, ordezkagiria eman behar da Unibertsitatean, eskabidearekin eta dokumentuarekin batera.

 

AZTERKETA EGUNAK ETA AURREISKRIPZIOA
  DATA TOKIA
Fase orokorra 2018ko maiatzaren 9an:
9.00—12.00: Testu iruzkina / Gaztelania
12.30—14.00: Atzerriko Hizkuntza
Ikasgelategiko 09. gelan, Arrosadiako Kanpusa
Fase espezifikoa 2018ko maiatzaren 10ean:
9.00—10.30: Matematika / Matematika Aplikatua / Kimika
11.00—12.30: Fisika / Geografia / Biologia
Emaitzak argitaratzea maiatzaren 14an, 14:00etatik aurrera Administrazio eraikinean eta Informazio Bulegoa (Ikasgelategia)
Erreklamazioak maiatzaren 15etik 21era. Horretarako idazki arrazoitua aurkeztuko da, errektoreari zuzenduta. Erregistro Orokorrean
Behin betiko emaitzak maiatzaren 25ean, 14:00etatik aurrera Administrazio eraikinean. Kalifikazio orriak maiatzaren 31tik aurrera egongo dira eskuragarri Sarbide Bulegoan
Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa egiteko aldia  Sarbide bulegoan (Administrazio eraikinean)
Dokumentazioa eta azterketan erabiltzen ahal den materiala
 - Fisika
 - Kimika
 - Gizarte Zientzietan aplikatutako Matematika II
Kalkulagailuak erabiltzen ahalko dira, programagarriak ez badira, pantaila grafikorik ez badute, eta ekuazioak edo matrizeekin egindako eragiketak ebazteko eta determinanteen , deribatuen edo integralen kalkulua egiteko balio ez badute. Ez dute ahalmenik izango datu alfanumerikorik metatzeko, ezta ere.
 - Geografia Kalkulagailua erabiltzen ahal da, programagarria ez bada.
 - Matematika II Ezin daiteke kalkulagailurik edo beste edozein gailu elektroniko edo informatikorik erabili.
Ikasleek NANa, ordainagiria edo izen-ematearen frogagiria, ordainketatik salbuetsita badaude, eta bolaluma beltz edo urdin bat eraman behar dituzte azterketara.