• ES
  • EU
  • EN


Nor sar daiteke?


Hainbat bide dago Unibertsitatean sartzeko. Hautatu aukera bat, ondoren datorren zerrendatik, egiten ari zaren (edo egin dituzun) ikasketen arabera , eta informazio gehiago lortuko duzu:

SARBIDE MOTA ARGIBIDE OROKORRA
- Batxilergotik nator
- Orientazio profesionaletik nator
- Atzerriko Batxilergotik nator
- Beste unibertsitate titulu bat daukat
- Beste unibertsitate batetik nator
- Ikasketez aldatu nahi dut
Atzerriko unibertsitate batean ikasketak
Atzerriko ikasketak hasi edo bukatu ditut
- 25 urte baino gehiago ditut
- 45 urte baino gehiago ditut
- 40 urte baino gehiago ditut, eta lan-esperientzia 

Gainera, kontuan hartu behar da desgaitasuna daukaten pertsonentzat eta goi mailako kirolarientzat (errendimendu handikoak) kupo espezifikoak daudela. (Nafarroako Kirolariak)

NUPeko sartzeko arauak 

BATXILERGOA ETA UNIBERTSITATEAN SARTZEKO PROBA

Batxilergoaren Ebaluazioa Unibertsitatean Sartzeko (BEUS) proba edo Unibertsitatean Sartzeko Proba (USP, lehengo selektibitatea) gainditu duten Batxilergoko ikasleentzat zilegi da bide hori erabiliz ikaspostua eskatzea.

Oraingo BEUS probak bi fase ditu: batetik, nahitaezko fasea, baliozkotasun mugagabea duena, eta, bestetik, borondatezko fasea, gainditu eta hurrengo bi ikasturteetan soilik balio duena.

Unibertsitatean onartua izateko zure nota (gehienez, 14 puntukoa) formula honekin kalkula dezakezu:

Onartua izateko nota =  Batxilergoko nota *0,6 + fase orokorreko nota*0,4 + a*M1 + b*M2
       M1 eta M2 dira, haztapena aplikatu ondoren, unibertsitatean onartua izateko nota onena ematen duten gainditutako bi ariketen kalifikazioak. Irakasgai haztagarriak dira modalitateko enborreko irakasgai orokorrak (nahitaezko eta borondatezko faseetakoak) eta borondatezko faseko enborreko aukerako irakasgaiak.
       a eta b haztapen-parametroak dira, eta 0,1eko edo 0,2ko balioa izango dute.

Haztapen-parametroak aldatu egiten dira, ikasi nahi den graduarekin irakasgaiek duten egokitasun-mailaren arabera. Esate baterako, "10" aterako bazenu 0,2 punturekin haztatzen diren bi irakasgaitan, 4 puntu lortuko zenituzke. Aurtengo berritasunetako bat da, borondatezko faseko irakasgaiak haztatzeaz gainera, nahitaezko faseko modalitateko enborreko irakasgai orokorra haztatzeko aukera ere badago. Hau da, BEUS probaren nahitaezko faseko eta Batxilergoko notekin, 12 puntu lor ditzakezu, modalitateko enborreko irakasgai orokorra haztagarria baita.

Unibertsitatean onartua izateko nota aukeratu duzun titulazioaren eta aplikatutako haztapen-faktoreen araberakoa izango da. Hortaz, onarpen-nota bat baino gehiago izan ditzakezu, ikasi nahi duzun graduaren arabera. Litekeena da parametro horiek unibertsitate batetik bestera aldatzea.

2017 baino lehenagokoak. Unibertsitatean Sartzeko Proba lehengo araudien arabera gainditu zuten ikasleek fase orokorrean eta fase espezifikoan orduan lortu zituzten kalifikazioekin sartuko dira unibertsitatean, fase espezifikoaren iraungitze-data aintzat hartuta (2017/2018 ikasturtean sartzeko, balio du USP probako fase espezifikoa gainditu izanak, baldin eta 2016an gainditu bazen. Dagoeneko ez du balio aurreko urteetan gainditu izanak.).

Nota hobetzea. Unibertsitatean sartzeko zure nota hobetu nahi baduzu, BEUS probara berriz ere aurkezteko aukera duzu: nahitaezko fase osora (modalitateko enborreko irakasgai orokor bat eta irakasgai izan ez duzun atzerriko hizkuntza bat dituzu aukeratzeko), borondatezko faseko edozein irakasgaitara edo bi faseetara. Azkeneko deialdian izandako kalifikazioa hartuko da kontuan, baldin eta aurrekoan izandakoa baino handiagoa bada.

Proba egin gabe unibertsitatean sartzea: 2017/2018 ikasturterako, ikasle hauek dute unibertsitatean BEUS proba egin gabe sartzeko aukera: 1.- Aurreko Batxilergoko irakasgai batzuk gainditu gabe LOMCE Batxilergoan hasten diren eta aurten Batxilergoa gainditzen duten ikasleak. 2.- LOE Batxilergoa 2015/2016 ikasturtean bukatu zuten eta Unibertsitatean Sartzeko Proba (USP) gainditu ez zuten ikasleak. Ikasle horien unibertsitatean sartzeko nota Batxilergoko batez besteko nota izango da. Azken zerrendak argitaratu ondoren ikasposturen bat bete gabe duten titulazioetan sartzeko aukera izango dute soilik.

Atalase-notak. Gradu batean onartua izateko, ikaspostuen eskaintza eta eskaera ikusi beharko da. NUPeko lehangoko deialdietan onartu den azken ikaslearen nota begiratzen ahal duzu, hemen: atalase-notak. Ikusten ahal duzunez, titulazio askotan ez zen gelditu ikasposturik ohiz kanpoko deialdirako.

Ikaspostuak. Kupo orokorrean titulazio bakoitzaren ikaspostuak daude, gainerako kupo minoritarioei gordezten zaizkienak kenduta.

Goi mailako kirolaria bazara (B.O.En urtero argitaratzen den Kirol Kontseilu Nagusiaren zerrendan sartua) edo Errendimendu altuko kirolaria bazara, komeni zaizu jakitea ikaspostuen % 3 gordetzen dela, eta % 5 Fisioterapiaren kasuan, ezinbesteko baldintza da betekizun hori betetzea unibertsitatean onartua zaren egunean. Nafarroako goi mailako edo errendimendu handiko kirolariei dagokionez, ikusi Kirolariak Nafarroan esteka. Goi mailako kirolariek lehentasuna dute errendimendu handiko kirolarien aurretik.

% 33ko desgaitasuna edo desgaitasun handiagoa dutenentzat ere ikaspostuen % 3 gordetzen da.

Ateak Zabaltzeko Eguna. Unibertsitateak ateak zabaltzeko egun presentzialak antolatu ditu bi campusetan bere Graduak, irakaskuntza eskaintza, unibertsitateko zerbitzuak eta instalazioak aurkezteko.

Aurreinskripzioa. NUP-eko gradu batean ikaspostua eskatzeko, on-line aurreinskripzioa egin behar duzu ekainean (ohiko deialdia) edo uztailean (ohiz kanpoko deialdia), ikaspostu libreak geratzen badira.

NUPeko ikaspostuen esleipena bi alditan egiten da, ekainean (ohiko deialdia), edo uztailean (ohiz kanpoko deialdia) ikasposturik gelditzen bada, eta aldi bakoitzean eskaerak ordenatzen dira sarbide-nota kontuan hartuz, bakar-bakarrik.

LANBIDE HEZIKETA (GOI MAILAKO GRADUA)

Zuzeneko sarbidea. Goi mailako teknikariaren tituluak (Lanbide Heziketako Goi Mailako Teknikaria, Irakaskuntza Artistikoak edo Goi Mailako Kirol Teknikaria) bidea ematen du unibertsitatean ikaspostu bat eskatzeko zuzenean, goi mailako prestakuntza zikloaren batez besteko notarekin. Titulazio guztietara sartzen ahal dira edozein prestakuntza ziklotatik, eta inork ez du lehentasunik prestakuntza-ziklo jakin batzuk egin dituelako.

Nota hobetzea. Unibertsitatean sartzeko zure nota hobetu nahi baduzu, Batxilergoaren Ebaluazioa Unibertsitatean Sartzeko (BEUS) probako 3 irakasgairen (modalitateko enborreko irakasgai orokorrak eta enborreko aukerako irakasgaiak) azterketak egiteko aukera izango duzu, eta gradu bakoitzean onartua izateko nota onena ematen duten bi ariketak hartuko dira kontuan. Zure batez besteko nota gehienez ere 4 puntu igotzeko aukera duzu.

Azterketa horiek egiteko, prestakuntza-zikloa egin zenuen ikastetxean matrikulatu behar duzu. Ekainean egingo dira azterketak, bai ohiko deialdian, baita ohiz kanpoko deialdian ere. Kalifikazioek azterketa egin eta hurrengo bi ikasturteetan balio dute. 2017/2018 ikasturtean sartzeko, lehengo selektibitatearen fase espezifikoko notek balio dute, baldin eta azterketak 2016an gainditu bazenituen (aurreko urteetakoak iraungita daude).

Unibertsitatean onartua izateko zure nota (gehienez, 14 puntukoa) formula honekin kalkula dezakezu:

Onartua izateko nota = Prestakuntza Zikloko batez besteko nota + a*M1 + b*M2
M.1 eta M.2 = fase espezifikoan gainditutako ariketetan, bitan gehienez ere, onartze nota hoberena ematen duten kalifikazioak.
a, b = haztapen-parametroak dira, eta 0,1eko edo 0,2ko balioa izango dute.

Fase espezifikoaren irakasgaietan aplikatzen diren haztatze parametroak (a eta b), 0,1 eta 0,2 artean daude, egin nahi diren unibertsitateko ikasketekin irakasgaiek daukaten egokitasunaren arabera. Honek esan nahi du 0,2 haztatzea daukaten bi irakasgaitan "10" bat ateraz gero, 4 puntu edukiko zenituzkeela. Kontuan hartu parametro hauek aldatzen direla unibertsitate batetik bestera.

Onarpen-nota aukeratutako titulazioaren eta aplikatutako haztatze faktoreen arabera izango da. Honek esan nahi du ikasle batek hainbat onarpen-nota eduki ditzakeela, sartu nahi den titulazioaren arabera.

Atalase-notak. Gradu batean onartua izateko, ikaspostuen eskaintza eta eskaera ikusi beharko da. NUPeko lehangoko deialdietan onartu den azken ikaslearen nota begiratzen ahal duzu, hemen: atalase-notak. Ikusten ahal duzunez, titulazio askotan ez zen gelditu ikasposturik ohiz kanpoko deialdirako.

Ikaspostuak. Kupo orokorrean titulazio bakoitzaren ikaspostuak daude, gainerako kupo minoritarioei gordezten zaizkienak kenduta.

Goi mailako kirolaria bazara (B.O.En urtero argitaratzen den Kirol Kontseilu Nagusiaren zerrendan sartua) edo Errendimendu altuko kirolaria bazara, komeni zaizu jakitea ikaspostuen % 3 gordetzen dela, eta % 5 Fisioterapiaren kasuan, ezinbesteko baldintza da betekizun hori betetzea unibertsitatean onartua zaren egunean. Nafarroako goi mailako edo errendimendu handiko kirolariei dagokionez, ikusi Kirolariak Nafarroan esteka. Goi mailako kirolariek lehentasuna dute errendimendu handiko kirolarien aurretik.

% 33ko desgaitasuna edo desgaitasun handiagoa dutenentzat ere ikaspostuen % 3 gordetzen da.

Ateak Zabaltzeko Eguna. Unibertsitateak ateak zabaltzeko egun presentzialak antolatu ditu bi campusetan bere Graduak, irakaskuntza eskaintza, unibertsitateko zerbitzuak eta instalazioak aurkezteko.

Aurreinskripzioa. NUP-eko gradu batean ikaspostua eskatzeko, on-line aurreinskripzioa egin behar duzu ekainean (ohiko deialdia) edo uztailean (ohiz kanpoko deialdia), ikaspostu libreak geratzen badira.

NUPeko ikaspostuen esleipena bi alditan egiten da, ekainean (ohiko deialdia), edo uztailean (ohiz kanpoko deialdia) ikasposturik gelditzen bada, eta aldi bakoitzean eskaerak ordenatzen dira sarbide-nota kontuan hartuz, bakar-bakarrik.

Kredituak aitortzea. Lanbide heziketako ikasleek aukera dute eskatzeko emandako irakasgai batzuen kredituen aitorpena: kontsultatu hemen zein irakasgairen aitorpena jasotzeko aukera duzun. Kredituen aitorpena matrikula egin ondoren eskatzen da. Hasierako tasa bat ordaintzen duzu eskaeragatik, eta ondoren aitortutako irakasgai bakoitzaren % 25.  
 

UNIBERTSITATEKO TITULUDUNAK

Unibertsitate titulu ofizial baten jabe direnek (gradudunek, masterdunek, Unibersitate diplomadunek, arkitekto teknikoek, ingeniari teknikoek, lizentziadunek, arkitektoek, ingeniariek edo titulu baliokidedunek) ikaspostu bat eskatzeko aukera dute edozein unibertsitate gradutarako.

Atzerriko titulua homologatua edo Hezkuntza Ministerioak baliokidetzat emandakoa daukatenak ere sartzen ahal dira. Sarrera nota homologazioan edo baliokidetzan dagoena izango da, eta ez badago, eskatu beharko zaio Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalari (ANECA). Notarik aurkezten ez bada, nota 5 bat dela joko da. 

NUPeko ikaspostuen esleipena bi alditan egiten da, ekainean (ohiko deialdia), edo uztailean (ohiz kanpoko deialdia) ikasposturik gelditzen bada, eta aldi bakoitzean eskaerak ordenatzen dira gainditutako unibertsitateko titulazioan lortu den batez besteko nota kontuan hartuz.

Ikaspostuak eta atalase-notak. Gradu batean onartua izateko, ikaspostuen eskaintza eta eskaera ikusi beharko da. NUPeko lehangoko deialdietan onartu den azken ikaslearen nota begiratzen ahal duzu, hemen: atalase-notak. Kontuan hartzekoa da bide honetan ikaspostuen % 3 baino ez dagoenez, atalase-nota nabarmen alda daitekeela ikasturte batetik beste batera.

Ikaspostua eskatzea.Unibertsitateko titulua daukaten ikasleek ikaspostua eskatzen ahal dute gradu batean aurreinskripzioa eginez hemen on line aurreinskripzioa, ekainean

Beste bide batzuk. Gainera, aldi berean eskatzen ahal dute unibertsitatera sartzea beste bide batzuetatik: batxilergoa edo prestakuntza zikloak, gainditu dituzten ikasketen arabera. Interneten bidez aurreinskripzio bakarra egin, baina bien dokumentazioa aurkeztuko dute. Unibertsitateak ikaslearen aldekoena dena aplikatuko du.

Ateak Zabaltzeko Eguna. Unibertsitateak ateak zabaltzeko egun presentzialak antolatu ditu bi campusetan bere Graduak, irakaskuntza eskaintza, unibertsitateko zerbitzuak eta instalazioak aurkezteko.

Kredituak aitortzea. Onartua izan eta gero eskatuko da aitorpena gainditu dituzun irakasgaien eta NUPek ematen dituenen edukia alderatzeko, ikusi graduen programak esteka honetan Graduak, irakasgaien zerrendaren atalean

Hasierako tasa bat ordainduko da, eta gero irakasgai bakoitzaren % 25.

 

25 URTETIK GORAKOENTZAKO SARBIDEA

Ikasturte honetan 25 urte badituzu, 25 urte betetzen badituzu edo urte gehiago betetzen badituzu, eta Unibertsitatean beste bide batetik sartzeko behar den titulazioa ez badaukazu, 25 urtez gorakoak unibertsitatean sartzeko probetara aurkezten ahal zara. Alegia, sartzeko hautaprobak, goi mailako prestakuntza ziklo bat edo unibertsitateko titulu bat gaindituta ez badaukazu, EZIN duzu proba hau egin.

Batxilergoa gainditu baduzu, baina hautaprobak ez, azken hau egin dezakezu, edo nahiago baduzu, 25 urtez gorakoentzako proba.

Ez da proba prestatzeko ikastarorik ematen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan proba hau maiatzean izaten da, eta inskripzioak martxoan egiten dira

Azkerketak bi fase ditu, fase orokorra eta fase espezifikoa, azken honetan bi irakasgaien azterketa egingo duzu, eta hautatu beharko duzu sartu nahi duzun titulazioa zer jakintza-arlotakoa den, jakintza-arlo horrekin loturiko aukera.

          >> Xehetasunak ikusgai dauzkazu hemen: 25 urtez gorakoentzako proba NUPen <<

Behin gaindituz gero, sartzeko probak balio mugagabea dauka. Alabaina, ikasleak hurrenez hurreneko deialdietan aurkezten ahalko dira, nota hobetzeko asmoarekin, eta deialdi berrian lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan, betiere aurrekoa baino hobea bada.

Ikaspostuak eta atalase-notak. Gradu batean onartua izateko, ikaspostuen eskaintza eta eskaera ikusi beharko da. NUPeko lehengoko deialdietan onartu den azken ikaslearen nota begiratzen ahal duzu, hemen: atalase-notak. Kontuan hartzekoa da bide honetan ikaspostuen % 3 baino ez dagoenez, atalase-nota nabarmen alda daitekeela ikasturte batetik beste batera.

Ateak Zabaltzeko Eguna. Unibertsitateak ateak zabaltzeko egun presentzialak antolatu ditu bi campusetan bere Graduak, irakaskuntza eskaintza, unibertsitateko zerbitzuak eta instalazioak aurkezteko.

Ikaspostua eskatzea. Hautaprobak gainditu dituzten pertsonek ekainean eskatu behar dute onartuak izateko (ohiko deialdia), edo uztailean (ohiz kanpoko deialdia), ikasposturik geratzen bada. Aurreinskripzioa

NUPen sartzea eskatzeko, proba gainditu behar izan duzu 2005. urtetik aurrera, 2005. urtea barne.

Ikaspostuen esleipena. Lehentasuna daukate proba NUPen gainditu dutenak, eta hauen artean, zer titulaziotara sartu nahi duten, titulazio horiekin loturiko jakintza-arlotako aukeraren parte espezifikoa gainditu dutenak.

ESPERIENTZIA PROFESIONALA DAUKATEN 40 URTETIK GORAKOENTZAKO SARBIDEA

40 urtez gorakoentzako proba egiteko aukera duzu, ondoko 3 betebeharrak betetzen badituzu:

  1. 40 urte edo gehiago izatea
  2. lan-esperientzia eta esperientzia profesionala edukitzea onartzeko eskatzen duzun graduarekin lotua
  3. eta Unibertsitatera beste bide batzuetatik sartzeko gaitzen duen titulazio akademiko bat ere ez edukitzea

Urtero egiten da proba honetarako deialdia, eta bi fasetan egituratuta dago: lehenean curriculum vitae eta ekarritako dokumentazioa balioesten da, eta bigarrena elkarrizketa pertsonal bat egitean datza.

           >> Kontsultatu hemen xehetasunak: Esperientzia profesionala duten 40 urtetik gorakoentzako proba NUPen <<

Sarbidea Unibertsitateak eskaintzen duen irakaskuntza zehatz baten arabera egiten da, eta horretarako interesdunak dagokion eskaera egin behar du.

Ikaspostuak. Kontuan hartu ikaspostuen % 3 bide honetatik sartzen direnentzat gordetzen dela.

Ateak Zabaltzeko Eguna. Unibertsitateak ateak zabaltzeko egun presentzialak antolatu ditu bi campusetan bere Graduak, irakaskuntza eskaintza, unibertsitateko zerbitzuak eta instalazioak aurkezteko.

Aurreinskripzioa. Proba gainditu eta gero, NUP zurekin jarriko da harremanetan, aurreinskripzioa gauzatzeko. Proba hau beste unibertsitate batean gainditu baduzu,  ez da zilegi eskatzea bide honen bidez.

UNIBERTSITATEAN SARTZEKO PROBAK 45 URTEZ GORAKOENTZAT

45 urte edo gehiago baldin badituzu, Unibertsitatera beste bide batetik sartzeko inolako titulazio akademikorik ez, eta lan-esperientzia profesionalik egiaztatu ezin baduzu, gradu ikasketetan sartzen ahalko zara, sarbide proba egokitu baten bidez.

           >> Kontsultatu hemen xehetasunak 45 urtetik gorakoentzako proba NUPen <<

EZ da proba prestatzeko ikastarorik ematen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan NUPeko hautaproba hau maiatzean izaten da, eta inskripzioak martxoan egiten dira. Bi ariketa egin behar dira:
          1. Testu-iruzkina
    eta 2. gaztelania. 
Si obtienes en estos ejercicios una calificación igual o superior a 5, se te convocará a una entrevista personal.

Ikaspostuak esleitzeko irizpideak. Proba honen bidez proba gainditu den unibertsitatean eskatzen ahal da ikaspostua, ez beste batean.

Ikaspostuak. Kontuan hartu ikaspostuen % 3 bide honetatik sartzen direnentzat gordetzen dela.

Ateak Zabaltzeko Eguna. Unibertsitateak ateak zabaltzeko egun presentzialak antolatu ditu bi campusetan bere Graduak, irakaskuntza eskaintza, unibertsitateko zerbitzuak eta instalazioak aurkezteko.

Aurreinskripzioa. Proba gainditu eta gero, NUP zurekin jarriko da harremanetan, aurreinskripzioa gauzatzeko. Proba hau beste unibertsitate batean gainditu baduzu,  ez da zilegi eskatzea bide honen bidez.

 

BESTE UNIBERTSITATE BATETIK NATOR / IKASKETEZ ALDATU NAHI DUT

Espainiako beste unibertsitate batetik datozen eta ikasketak bukatu ez dituzten ikasleek, edo ikasketez aldatu nahi dutenek, ikaspostua eskatu ahal izateko bide honetatik ondoko baldintza bete behar dute:

  1. Xede ikasketetan 30 ECTS aitortuta edukitzea. Gainditu dituzun irakasgaien eta NUPek ematen dituenen edukia alderatzeko, ikusi graduen programak esteka honetan: Graduak, irakasgaien zerrendaren atalean

Bide hau ez da balioduna Nazioarteko Taldeetara sartzeko, ez eta gradu bikoitzetara ere.

Ordena-irizpideak. Eskaerak honako hurrenkera honetan antolatzen dira: lehendabizi, jakintza-arlo bereko jatorrizko ikasketak eta destinoko ikasketak badira (lehentasuna izango dute araututako lanbide berean aritzeko ikasketak egiten dituztenek) eta bigarrena, jatorrizko unibertsitate titulazioaren espedientearen batez besteko kalifikazioa.

Ikaspostuak eta kupoak. Bide honetatik, ikaspostuen % 5 gordetzen da. (ikaspostuak eta kupoak)

Eskera. Epea 2017ko apirilaren 26tik maiatzaren 3ra izango da: Ikaspostua eskatzea

2017ko maiatzaren 23an onartuen zerrenda argitaratuko da.

Aurreko eskakizuna ez baduzu betetzen aipatu epean, baduzu aukera onarpena batxilergoaren edo lanbide-heziketaren bidetik eskatzeko, zein diren zure ikasketak horren arabera, eta aurreinskripzioa ekainean/uztailean egin behar duzu. 

Gobernu Kontseiluaren 2011ko maiatzaren 26ko erabakiaGobernu Kontseiluaren 2015eko martxoaren 27ko erabakiak aldatu zuena.

 

ATZERRIAN UNIBERTSITATE IKASKETAK HASI EDO BUKATU DITUZTEN IKASLEAK

Atzerrian Graduko unibertsitate ikasketak hasi baldin badituzu, edo amaitu baldin badituzu, baina ez baldin baduzu lortu titulua homologatzea Espainian, klik egin hemen