• ES
  • EU
  • EN


Ikasle berrien matrikula


Zenbatekoa eta salbuespenak

Prezioak

Kontsultatu 2017/18 ikasturteko prezioak eta salbuespenak (salbuespenak familia ugaria izateagatik, desgaitasuna...)

Nola eta noiz egiten da ordainketa?

Matrikula-aplikazioko ordainketa-gutunaren bidez (banku-ordainagiria), ikasleak matrikula-prozesua amaitzean inprimatu behar duena (ikus matrikukazio-gida).

      - Online
      - Presentziala banku-erakunde batean

Epea: 10 lanegun. Frogagiria ez da unibertsitatean aurkeztu behar.

Matrikula baliogabetzea.

Ordainketa bakarra edo zatikatua

Matrikula egitean ordaintzeko modalitatea hautatu beharko duzu, ordainketa bakarrean edo zatikatuan.

  • Ordainketa bakarra. Matrikularako ohiz kanpoko aldietan, matrikula zabalpena egiten denean, edo bekak indargabetzeagatik eratorritako kalkulu berrietan, ordainketa bakar bat egin behar da dagokion zenbatekoa ordaintzeko, adierazten den epean.
  • Ordainketa zatikatu. Epe bakoitzean ikasleak jasoko du bere posta elektronikoan ordainagiria edo abonu-agiria. Ordainketa zatikatua ez da ezarriko 350 €-tik beherako kopuruetan.
Ordainketa zatikatua 1.epea Kopuru osoaren % 40: irakaskuntza eta administrazio tasak. Matrikula egin eta hurrengo 15 egunetan
2.epea Zenbatekoaren % 20. 2017ko urriaren 16tik azaroaren 6ra arte
3.epea Zenbatekoaren % 20. 2018ko urtarrilaren 15etik otsailaren 5era arte
4.epea Zenbatekoaren % 20. 2018ko apirilaren 9tik 30era arte

 

BEKADUN MATRIKULA

Betiere, betekizun akademikoak betetzen badituzu, eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak (edo Eusko Jaurlaritzak, Euskal Erkidego Autonomoan bizi bazara) ezartzen dituen epeetan eskatzen baduzu beka. Soilik ordaindu behar da administrazio-tasen eta eskola-aseguruaren zenbatekoa, Ministerioak beka ebatzi arte.

Gogoan izan beka geroago ematea ere baldintzatua dagoela deialdian ezartzen diren eskakizun ekonomikoak betetzearekin.