• ES
  • EU
  • EN


Aurreinskripzioa


Nola eskatu behar den ikaspostua Unibertsitatean

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren edozein gradutan sartzea eskatzeko, beharrezkoa da aurreinskripzioa egitea, horrela hautaketa-prozesuan parte hartzeko. Eman behar diren urratsak ondoko hauek dira:

1. Aurreinskripziorako egutegia begiratu

LEHEN ALDIA (OHIKOA) 2017ko EKAINAREN 16TIK 23RA ARTE (lehen eguneko 9:00etatik azken eguneko 14:00etara)
Bideojokoen titulu berekiaren aurreinskripzioa epe berean egiten da esteka hau erabiliz esteka
BIGARREN ALDIA (OHIZ KANPOKOA) 2017ko UZTAILAREN 18 ETA 19AN (lehen eguneko 9:00etatik azken eguneko 14:00etara)
Ohiko epeko eskaerak tramitatu ondoren bete gabe gelditu diren ikaspostuentzat, hau da, gradu hauetan:
Ohiko epeko eskaerak tramitatu ondoren bete gabe gelditu diren ikaspostuentzat, hau da, gradu hauetan:
   Ekonomia(1), Industria Teknologietako Ingeniaritza(1), Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza, Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza (Nazioarteko programa), Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa, Ingeniaritza Mekanikoa, Ingeniaritza Diseinu Mekanikoan (Tuterako campusa), Soziologia Aplikatua(1), Zuzenbidea(1), Lan Harremanetan eta Giza Baliabideak(1), Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza, Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza (Nazioarteko programa) eta Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntza
Izenean (1) daukaten titulazioek itxaron zerrenda daukate. Hortaz, ikasposturen bat bete gabe geldituko balitz, ohiko aurreinskripzioko eskaerek edukiko dute lehentasuna.
Honako hauek ere epe horretan egin beharko dute aurreinskripzioa:
   - UHUNen egiaztagiria edo homologazio egiaztagiria daukaten eta BEUS sartzeko proba egin ez duten Batxilergoko ikasleak.
   - Batxilergoko ikasketak aurreko hezkuntza-sistemaren arabera hasi zituzten eta ECD/1941/2016 aginduaren xedapen iragankor bakarrari heltzen dioten ikasleak*

ITXARON ZERRENDARIK EZ DAUKATEN
EDO BETE DIREN TITULAZIOETARAKO

ABUZTUAREN 4tik IRAILAREN 19ra edo postuak bete arte

Bete ez diren titulazioak irailaren 14a

Eskaerak aurkezpen ordenaren arabera onetsiko dira, bete gabeko ikaspostu guztiak bete arte.
Horiek eskabide orokor baten bidez aurkeztu beharko dira, abuzturaren 4etatik aurrera, dagokien dokumentazioarekin batera, Unibertsitateko Erregistro Orokorrean (Administrazio eta Kudeaketa eraikina; astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era). 

Onartutako ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute, matrikula egiteko data eta jarraibideak adieraziz.

* 1 LOMCE Batxilergoan aurreko Batxilergoan gainditu gabeko irakasgaiekin hasi diren, aurten Batxilergoa gainditzen duten eta BEUS gainditu ez duten ikasleak.
  2. LOE Batxilergoa 2015/2016 ikasturtean amaitu eta Unibertsitatean Sartzeko Proba gainditu ez zutenak.
  

2. Aurreinskripzioa egin

       >>AURREINSKRIPZIOA

Batxilergoa, prestakuntza zikloa eta unibertsitateko titulazioa duten ikasleek interneten bidez egin beharko dute aurreinskripzioa, egin nahi duten gradua edo graduak jarrita, gehienez ere 6, lehentasun hurrenkeraren arabera, lehentasun hurrenkera hori erabakigarria baita.

Aurreinskripziorako inprimakian esan beharko dute, gainera, lehenagoko ikasketetako notak, eta zer urtetan amaitu diren: hautaprobetako aldi orokorreko nota eta aldi espezifikoaren irakasgai bakoitzeko nota; edo prestakuntza zikloko batez besteko nota, edo unibertsitate titulukoa, hala dagokionean. Komenigarria da sakelako telefono zenbakia eta posta elektronikoko helbidea ipintzea. Gainera, zenbait kasutan, aldez aurretik erregistratu behar da.

Interneten aurreinskripzioa egin eta gero, e-mail bat jasoko duzue aurreinskripzioaren frogagiriarekin, eta bertan esaten da zein dokumentu aurkeztu behar diren.

 

3. Aurkeztu dokumentazioa

       >>DOKUMENTAZIOA

Batxilergoko ikaslea bazara eta hautaprobak Nafarroan gainditzen badituzu, ez duzu dokumentaziorik aurkeztu behar, ez bada Nazioarteko Programa batean sartu nahi duzula, edo erreserba kupo batetik sartzen zarela. NUPen 25, 40 edo 45 urtetik gorakoentzako probak gainditzen dituztenek ez dute dokumenturik aurkeztu behar. Gainerako kasuetan, dokumentazioa dagokion epean aurkeztu edo bidali behar duzu.

Dokumentazioa aurkezteko edo bidaltzeko epea:

  • Ohiko aurreinskripzioan aurkezteko epea: ekainaren 16tik 23ra (Postaren bidezko bidalketa egun osoan egiteko aukera dago 23an)
  • Ohiz kanpoko aurreinskripzioan aurkezteko epea: uztailaren 18 eta 19an (Postaren bidezko bidalketa egun osoan egiteko aukera dago 19an)

Non:

    - Sarbide Bulegoan (Administrazio eraikina), astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era
    - edo posta zertifikatuaren bidez, helbide honetara: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Aurreinskripzioa - 204 postakutxa - 31080 Iruñea

Zure eskaera tramitatzeko sarbide bat baino gehiago erabili nahi baduzu, aurreinskripzio inprimaki bakar bat bete eta erantsi dagozkion ziurtagiriak.

     

4. Onartuen zerrendak begiratu

       >>ONARTUEN ZERRENDAK

Ikasle bakoitzak interneten begiratzen ahal du bere egoera zein den, eta gainera mezu bat jasoko du sakelakoan, onartuta dagoen edo bestela itxaron-zerrendan non dagoen ikusteko.

Onartuen zerrenda osoak eta itxaron-zerrendak Iruñeko campuseko Ikasgelategian argitaratuko dira.

Egutegia:

         - 1. Onartuen zerrenda: uztailaren 5ean, 12:00etan
         - 2. Onartuen zerrenda: uztailaren 21ean, 12:00etatik aurrera
         - 3. Onartuen zerrenda: uztailaren 28an, 12:00etatik aurrera*

*uztailaren 28an:   - ohiz kanpoko epean aurreinskripzioa egin dutenen onartutakoen lehen zerrenda.
                               - unibertsitateko titulazioaren bidezko onartutakoen lehen zerrenda.

OHAR GARRANTZITSUA: Uztailaren 28ko zerrenda argitaratu eta gero, hilaren 5eko eta 21eko zerrendan itxarote zerrendan dauden eta 28koan onartu ez dituzten ikasleek, itxarote zerrendan agertu nahi badute, ESPRESUKI ADIERAZI beharko dute. Argibide gehiago

5. Egin on-line matrikula

       >>MATRIKULA

Ikaslea data jakin batean onartua izan bada, eskubidea izango du ezartzen den matrikula-epean bakarrik egiteko matrikula. Bestela, ikaspostua gordetzeko eskubidea galtzen da.

     

Beste sarbide batzuk

1. Aldi baterako utzitako ikasketak berriz hasteko eskaera: Graduko ikasleek ikasturte edo seihilekoren batean ez matrikulatzeko aukera dute, edo 1. eta 2. zikloetakoek urteren batean ez matrikulatzeko aukera dute, unibertsitateari jakinarazi beharrik gabe. Ikasketak berriz hastea erabakitzen dutenean, ikasketak berriz hasteko eskatu beharko dute Erregistroan eskabideri orokor bat aurkeztuta. Prozedura.

       Epea: 2017ko abuztuaren 21era arte

2. Ikasketak aldi berean egitea. Ikasketak aldi berean egiteko, on-line aurreinskripzioa egiteko inprimakian aipatu beharko duzu.

 

Argibide gehiago

      Maiz egiten diren galderak