• ES
  • EU
  • EN


Irakaskuntza Informazioa


Tutoretza plana: Laguntzea, gidatzea, orientatzea, eramatea, babestea, jarraipena egitea, erraztea¿

Zer da tutoretza?

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaintzen dizun zerbitzu bat da, ikaslearen eskubide bat, ez betebehar bat. Irakasle bat jarriko dizute zure unibertsitateko aldian laguntzeko. Bere xedea da unibertsitateak ezartzen dizkizun helburu akademiko, pertsonal eta profesionalak arrakastaz erdiesteko beharrezkoak dituzun tresnak eta laguntza ematea.

Tutoretza trinkoagoa izango da lehenengo ikasmailan. Azkeneko ikasmailan, aldiz, graduko amaierako lanerako orientabidean jarriko du arreta nagusia, ikerkuntzan hasteko edo laneratzeko. Masterreko ikasketetan, tutoretzaren xedea izango da zuri orientazioa ematea garapen profesionalean edo ikerketakoan.

Aldian-aldian elkarrizketa pertsonalak izango dituzu zure tutorearekin. Elkarrizketa horiek ez dira nahitaezkoak. Elkarrizketak izateko eskubidea duzu, ez dira betebehar bat. Zuk nahi izanez gero egingo dira, bai zure ekimenez, bai zure tutorearen ekimenez.

Tutoretzaren helburua da…

  • Unibertsitateko girora egokitzen lagunduko dizu: Informazioa eskaintzen dizu NUPen dituzun zerbitzu, laguntza eta baliabideei buruz.
  • Zure ikasketa plana egiten eta zure karrera akademikoa kudeatzen laguntzen dizu.
  • Ikasketan aholkuak ematen dizkizu. Ikaskuntza-estrategiak, ikasteko teknika irakasten dizkizu eta laguntza berezia eskaintzen dizu azterketa eta ebaluazio garaian.
  • Zure prestakuntza hobetzeko baliagarriak izan daitezkeen curriculumetik kanpoko edo unibertsitate zabalpeneko jarduerak aukeratzen laguntzen dizu.
  • Informazioa ematen dizu mugikortasun programei buruz eta unibertsitatean bertan edo kanpoko enpresetan eta erakundeetan praktikak egiteko dauden aukerei buruz.
  • Zure denbora kudeatzen, plangintza egiten eta zure kezka profesionalak aurkitzen laguntzen dizu.
  • Hainbat arazo akademiko konpontzen laguntzen dizu. Ikasketetan erabaki egokiak hartzen laguntzen du, eta ez hartzen presazko erabakiak edo unean unekoak gutxi pentsatutako irizpideen arabera.

Eta nola laguntzen dizute tutoretzek?

Zure tutoreak ongi ezagutzen du nola funtzionatzen duten unibertsitateak eta egiten ari zaren ikasketek.
Zure gaitasunak, interesak, motibazioak, balioak eta trebetasunak ezagutzen laguntzen dizu.

Eta nola jar zaitezke harremanetan zure tutorearekin?

 Ikasturte hasieran jakingo duzu nor den zure tutorea,eta hark zerbitzua aurkeztu eta tutoretzen funtzionamendu dinamika erakutsiko dizkizu.

Oraindik ezagutzen ez baduzu, Atariko Ikasle atelean aurki dezakezu zure tutorearen izena.


Tutoretza ez da

  • Ez da irakasgaietako arreta-orduak edo irakaskuntza tutoretza bezalakoa. Bi gauza desberdin dira. Bakoitzak bere jardun-eremua dauka.
  • Tutoretza ez da zu kontrolatzeko. Zure tutorea ez dago egiten duzunari edo egiten ez duzunari begira egoteko.
  • Ez da zure tutorearen egitekoa irakasleen aurrean zure jokabidea zuritzea, klasera ez joateagatik edo karreran ez inplikatzeagatik.
  • Tutoreak ez du zure ordez erabakitzen.