• ES
  • EU
  • EN


Hizkuntza gaitasuna


Hizkuntza gaitasuna

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gradu titulua lortzeko, ikasleak Europako Kontseiluaren Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komunaren B1 mailaren baliokidea den hizkuntza gaitasuna frogatu beharko du ingelesez, frantsesez, alemanez edo italieraz. Eskatutako maila handiagoa izango da titulazioaren oroitidazkian hala jartzen badu.
Gradu titulua eskatu baino lehen egiaztatu behar da hizkuntza gaitasuna. Hizkuntza gaitasuna frogatzeko bitartekoak:

A.- Titulu edo egiaztapen ofiziala E.- Hizkuntza-gaitasunaren xedea duen irakasgaia
B.- Hizkuntza gaitasunaren azterketa: F.- Atzerriko hizkuntza gradu amaierako lanean
C.- 18 ECTS mugikortasun programa bat G.- B1 maila baino goragoko ikastaroa Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian 
D.- 18 ECTS alemanez, frantsesez, ingelesez edo italieraz Araudia
 

A.- Titulu edo egiaztapen ofiziala

Gaitasuna eskuratzeko aukera izango da ondoko maila-tauletan (2015eko martxoaren 27an eguneratuak) azaltzen diren hizkuntzen ziurtagiri ofizial edo titulu baten jabe izanda:

- ALEMANA
- INGELESA
- FRANTSESA
- ITALIERA

Ikasleek aurkezten dituzten tituluak baldin badira taula erantsian azaltzen ez diren tituluak, edo beste hizkuntza ofizial batzuei buruzko ziurtagiriak, gai hauetan eskumena duen Errektoreordetzak aztertuko du ziurtatzen den prestakuntzaren baliokidetza kasu bakoitzean eskatzen diren mailetatik zeinekin datorren bat.

TRAMITEA NOLA EGIN

 

B.- Azterketa ingelesezko maila egiaztatzeko

NUPen ingeles hizkuntzako egiaztapenaren azterketa bat gainditzea. Unibertsitateak ikasturte bakoitzean berariazko proba batzuk antolatuko ditu, Unibertsitateko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiarekin lankidetzan.
Kurtso bakoitzean bi deialdi egonen dira, bata udazkenean eta bestea udaberrian.

Probari buruzko argibide gehiago

Norentzat: Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko ikasleentzat.
Matrikula (Matrikula egiteko gida): 2017ko azaroaren 13tik 17ra bitarte / 2018ko apirilaren 16tik 20ra bitarte.
Prezioa: 35,81 €  (17,90 € Familia Ugari Orokorra, 0€ Familia Ugari Berezia eta Ezgaitasuna). Online ordainketa edo presentziala banku-erakunde batean, banku-ordainagiriarekin (ordainketa-gutuna).

INSKRIPZIOA

 
Azterketa eguna: 2017ko azaroaren 24an / 2018ko apirilaren 27an
Tokia: Ikasgelategia
Notak: NireIkasgelategian
 

C.- 18 ECTS MUGIKORTASUN programa bat

Gaindituta edukitzea 18 ECTS mugikortasun programa batean, ikasketa-konpromisoaren barnean daudenak, alemanez, ingelesez, frantsesez edo italieraz. Mugikortasun programa beste hizkuntza batean egiten bada, gaian eskumena duen Errektoreordetzak emango du dagokion ebazpena.

Hizkuntza gaitasuna Ikasketen Aitorpenean agertuko da, eta bertan, ikasleari esleitutako mugikortasun postuari dagokion EKHE maila adierazi beharko da.

 

D.- 18 ECTS alemanez, ingelesez, frantsesez edo italieraz

Gaindituta edukitzea 18 ECTS ikasketen planean alemanez, ingelesez, frantsesez edo italieraz.

 

E.- Hizkuntza-gaitasunaren xedea duen irakasgaia

Egiaztapen-txostenean definitutako titulazioaren ikasketa-planeko atzerriko hizkuntzako irakasgaia gainditzea, B1 edo gehiagoko hizkuntza-gaitasuna lortzeko helburuarekin.

     - Gaitasuna lortzeko irakasgaien zerrenda (Zuzenbidean, Irakasletzan, Lan Harremanetan eta Gizarte Lanean)

 

F.- Atzerriko hizkuntza gradu amaierako lanean 

Lau hizkuntzetako bat erabiltzea Gradu Amaierako Lanaren txostenean eta defentsan bi baldintza hauek betetzen direnean:

  1. Gradu Amaierako Lanaren txostenean laburpen bat sartzen denean eta kapitulu garrantzitsuenetako bat lau hizkuntzetako batean garatzen denean.
  2. Gradu Amaierako Lanaren defentsaren % 50 lau hizkuntzetako batean garatzen denean.

Hala ere, artikulu honetan adierazitako bitartekoen erabilera, hizkuntza horretan gaitasuna daukan epaimahai bat edukitzeak baldintzatuko du.

 

G.- B1 maila baino goragoko ikastaroa hizkuntzen goi mailako ikastegian

Hizkuntza gaitasuna eskatzen den unean Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegiak eskaintzen duen B1 baino maila handiagoko ikastaro bat egiten egotea.

HGMIko barne prozedura

Gradu Bulegoan eskatu behar da.

Araudia