• ES
  • EU
  • EN


Ikasketak

Hasiera/ Ikasketak/ Iragarki Ohola

Iragarki Ohola


2014ko urriaren 27a

Hizkuntza gaitasuna frogatzeko azterketan izena emateko epea azaroaren 10etik 14ra da

Udazkenako deialdia

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gradu titulua lortzeko, B1 mailaren baliokidea den hizkuntza gaitasuna frogatu beharko da ingelesez, frantsesez, alemanez edo italieraz. Maila hori frogatzeko moduetako bat hizkuntza azterketa bat gainditzea da; proba horiek urtero antolatzen dira Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiarekin lankidetzan:


Norentzat: Graduko matrikulatutako ikasleei zuzendutako azterketa.
Online inskripzioa: 2014ko azaroaren 10etik 14ra.
Prezioa: 35 € (17,5 € familia ugari orokorra, 0 € familia ugari berezia eta desgaitasuna).
Azterketa eguna: ostirala, 2014ko azaroaren 28an
 

Proba hauek soilik izango dira baliozkoak gure unibertsitatean gradua erdiesteko behar den maila frogatzeko; inolaz ere ez dira izango dagokion atzerriko hizkuntza B1 mailan menderatzen delako egiaztagiri ofiziala.
 

INFO+ probari buruz