• ES
  • EU
  • EN


EUE (Europako Unibertsitate Eremua)


Glosarioa

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

A

Kreditu metaketa ("Credit accumulation"). Kreditu metaketako sisteman, kreditu kopuru jakin bat metatzen da Ikaskuntzaren emaitzen arabera, alegia, kreditu horiek eskuratu behar dira, programa baten eskakizunak bete, eta seihilekoa, ikasturtea edo ikasketa programa osoa arrakastaz burutzeko. Kredituak eman eta metatu ahal izateko, programaren ikas helburuak ebaluazioaren bidez frogatu behar dira.

B

Beka ("Grant" edo "Scholarship" edo "Fellowship"). Ikasle batzuei edo denei egiten zaizkien ordainketak dira, matrikula edo/eta mantentze-gastuak estaltzeko. Nazioko edo eskualdeko gobernuek, karitate fundazioek edo enpresa pribatuek egindako ordainketak izan daitezke.

C

Kalifikazioa ("Grade"). Azken ebaluazioa, ikasketa programa osoa gainditzearen ondoriozkoa.

Ikaslearen lan-karga ("Student’s Workload"). Ikasketaren emaitzak erdiesteko behar diren ikas jarduera guztiak (esaterako, eskola presentzialak, praktika-lana, informazioa bilatzea, bakarka ikastea, eta abar)

Zikloa ("Cycle"). Titulu akademikoa eskuratzeko ikasketa urteak. Helburuetako bat, Bolognako deklarazioak ere jasotzen duena, da "bi ziklo nagusitan oinarritutako sistema ezartzea, alegia, gradua (lehen zikloa), eta graduondokoa (bigarrena)". Doktoretza ikasketak oro har hirugarren ziklotzat hartzen dira.

Ikastaldea. Ikasketa programa jakin batean eta ikasturte berean matrikula egin duten ikasleak.

Eskola presentziala ("Lecture"). Irakasleak edukiak aurkezpenaren edo azalpenaren bidez adieraztea ( beharbada frogak ere emanez).

Gaitasunak (irakaskuntzakoak edo lanbidekoak). Tuning proiektuan, gaitasunak ezaugarrien konbinazio dinamikoak dira “jakintzari eta bere aplikazioari dagozkio, bai eta jarrerei eta erantzukizunei ere”, deskribatzeko zein izan diren programa jakin baten ikaskuntzaren emaitzak, edo nola izango diren gai ikasleak moldatzeko, hezkuntza prozesua amaiturik. Bereziki, proiektu horren helburu dira arloetako gaitasun berariazkoak (berariazkoak ikerketa arlo bakoitzerako) eta gaitasun orokorrak (komunak edozein ikasmailatarako).

Konbergentzia. Helburu komun bat iristeko politika egokiak borondatez onartzea. Bolognako prozesuaren helburuetako bat da nazioetako hezkuntza sistemen arkitekturan konbergentzia izatea.

Kreditua. Ikaslearen lana neurtzeko "txanpona" da, ikasketaren emaitzak iristeko behar den denbora nozionalean emanda.

Ebaluazio irizpideak ("Assessment criteria"). Ikasketaren emaitza erdietsi dela frogatzeko, ikasleak egin behar duena azaltzen duena.

Ikastaro trinkoa ("Intensive course"). Batetik laura aste bitartekoa den arduraldi osoko ikastaroa, gai jakin bati buruzkoa. Jatorrizkoa ez den erakunderen batean edo udako eskolaren batean ere egin ahal izango da.

Hautazko ikastaroa ("Elective course"). Ezarritako zerrenda batetik aukeratzen den ikastaroa.

Aukerako ikastaroa (Hautaketa librekoa) ("Optional Course"). Ikasturtearen unitatea edo modulua, ikasketa programa baten zatia den aldetik egin daitekeena, baina ikasle guztientzako halabeharrezkoa ez dena.

D

Zuzendaria / Gainbegiralea ("Supervisor"). Unibertsitateko irakasle taldeko kidea, Doktoretza ikaslearen aurrerapena kontrolatzen duena, aholku-emaile eta gidaria. Tesia ebaluatzen dutenen artean ere egon daiteke. Ikaslea zein ikerketa-taldetan dabilen lanean, ikerketa-talde horretako kidea izango da gehienetan.

Doktoretza edo Doktore Titulua ("Doctorate" edo "Doctoral Degree"). Nazioartean ere goi maila duen titulazioa, tituludunari irakaslana edo ikerketa-lana egiteko bidea ematen diona. Lortzeko, beharrezkoa da jatorrizko ikerketa-lan bat egitea, eta lan hori tesi batean aurkeztea. Hirugarren zikloko ikasketak bukatu ondoren lortzen den titulua da, eta horrela aipatzen da.

E

ECTS (Kreditu Transferentziarako Europako Sistema). Kredituen transferentziaren bidez, hezkuntza sistemen gardentasuna eta Europan zehar ikasleek duten mugikortasuna hobetzeko sistema. Bere funtsa da denek onartzen dutela 60 kreditu balio duela ikasleak ikasturean egiten duen lanak. 60 kreditu horiek ikasturtearen unitateei esleitzen zaizkie, hori zehaztearren zein den ikaslearen lanaren proportzioa unitate horien ikaskuntza emaitzak erdiesteko. Kredituen transferentzia bermatuta dago akordio esplizituak egiten baitira jatorrizko erakundearen, erakunde hartzailearen eta mugikortasun programako ikaslearen artean.

Goi Mailako Hezkuntza. Bigarren hezkuntzako ikastetxe kualifikatu batek emandako ziurtagiria duten ikasleentzako ikaskuntza programak, ikasle horiek gutxienez ere hamabi eskola urte egin badituzte, edo beste lanbide kualifikazio nabarmen batzuk baldin badauzkate. Goi mailako hezkuntzako erakunde horiek unibertsitateak izan daitezke, edo goi mailako lanbide ikasketetako ikastetxeak edota goi mailako hezkuntzako erakundeak.

IKT irakaskuntza (Informazio eta Komunikazio Teknika). Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliz egindako irakaskuntza / ikasketa / ikaskuntza. Normalean irakaskuntza birtualeko inguruetan garatzen da.

Doktoretzako ikaslea ("Doctoral Student" edo "Research Student"). Ikus ikerketako ikaslea.

Ikerketako ikaslea edo Doktoretzako ikaslea. Funtsean ikerkuntzan oinarritzen den titulua bereganatzeko, prestakuntza-aldi bat egiten duen ikaslea.

Doktoretza ikasketak edo Doktoretza programa. Doktoretza edo doktore titulua eskuratzeko ikasketak.

Gradu ikasketak ("Undergraduate Studies"). Gradu titulua edo lehenengo ziklokoa eskuratzeko ikastaroak.

Graduondoko ikasketak ("Graduate" edo "Post-graduate Studies"). Gradu titulua (lehenengo ziklokoa) eskuratu ondoren egindako ikasketak, Graduondoko titulua (bigarren ziklokoa) eskuratzeko.

Ebaluazioa ("Assessment"). Proba idatziak, ahozkoak eta praktikoak, baita proiektu eta lanak ere, unitatean edo ikasturtearen moduluan ikasleak egindako aurrerapena ebaluatzeko erabiliak. Ikasleek berek erabil ditzakete beren aurrerapena ebaluatzeko (prestakuntzazko ebaluazioa) edo, bestela, unibertsitateak berak, epaitzeko arrakastaz amaitu ote duten ikasturtearen unitatea edo modulua, unitate edo modulu horren ikasketaren emaitzei begira (ebaluazio metakorra edo jarraia). Irakaskuntza erregularraren aldian egindako probak, azkeneko edo urteko ebaluazioaren zatia diren aldetik.

Azterketa. Oro har, proba formala, ahozkoa edo idatzia, ikasturtearen unitatea bukatzean edo beranduago egiten dena. Ebaluatzeko beste metodo batzuk ere erabiltzen dira. Ikasturtearen unitateetan egindako probak ebaluaziojarraiaren alderditzat hartzen dira.

Azterketa orokorra edo Azken azterketa. Aurreko urteetan erdietsitako ikasketaren emaitza orokorren ebaluazioa.

Aparteko azterketak (Aparteko deialdia). Azterketa gehigarriak, lehenengo deialdian azterketak egin edo gainditu ezin izan dituzten ikasleentzat.

H

Trebetasunak eta gaitasunak (irakaskuntzakoak/lanbidekoak). Ikasketa prozesuaren ondorioz garatzen diren trebetasunak eta gaitasunak orokorrak izan daitezke, edota espezialitate-arlo bati buruzkoak bakarrik.

Ordu presentzialak edo harremanetakoak ("Contact hours"). Zuzenean irakasteko 45--60 minutu bitarteko tartea (irakasleak eta ikasleak edo ikasle taldeak harremanetarako/elkarlanerako dutena).

I

Doktoretza ondoko ikertzailea ("Post-doctoral researcher"). Doktoretzaz berriki kualifikatutako ikertzailea; ziurrenik kontratu laburra egingo zaio lan egiteko.

M

Kredituen erreferentzia esparrua ("Credit framework"). Kalifikazioen, ikasketa programen eta ikasgiroen bitartez erdietsitako ikasketaren emaitzak neurtzeko eta konparatzeko modua ematen duen sistema.

Modulua ("Module"). Ikusi ikasturtearen unitatea.

N

Kreditu maila ("Credit level"). Ikasketaren eskari erlatiboaren eta ikaslearen autonomiaren adierazlea. Ikasketa urtean edo / eta ikasturtearen edukian oinarri daiteke (adibidez, Oinarrizkoa / Aurreratua / Berezitua).

Nota (kalifikazio sistema) ("Mark"). Bakoitzaren ikasturtearen unitatean edo moduluan ebaluazioaren emaitzak deskribatzeko erabiltzen den edozein eskala kuantitatibo edo zenbakizkoa.

P

Posterra. Azalpen batean, lanaren aurkezpen idatzia, pertsona kopuru jakin batek ikusteko eta gainbegiratzeko modukoa.

Ahozko aurkezpena. Ikasle batek irakasleari eta, agian, beste ikasle batzuei, egiten dien ahozko azalpena. Argitaratutako bibliografian bilatuz ikasleak prestatu duen lana izan daiteke, edota ikasleak hartutako proiektu baten laburpena.

Lehenengo titulazioa ("First Degree"). Ikasleak eskuratu duen goi mailako hezkuntzako lehenengo kualifikazioa. Ikasleak eskuratu duen goi mailako hezkuntzako lehenengo kualifikazioa. Lehenengo zikloko ikasketak bukatutakoan ematen da, eta ikasketa horiek, Bolognako Deklarazioaren arabera, hiru ikasturtekoak izango dira, gutxienez ere, edota 180 ECTS kreditukoak.

Ikasketa programa ("Programme of study"). Ikasturtearen unitateen edo moduluen multzoa, titulu berariazko bat emateko baliozkotzat aitortuak. Kreditu kopuru jakin bat eskuratzeko lortu behar den ikasketaren emaitzen multzoa ere har daiteke ikasketa programa definitzeko.

Talde proiektua ("Group project"). Lana bukatu ahal izateko lankidetza behar duen ikasle taldeari ematen zaion ariketa. Horren ebaluazioa banan-banan ere egin daiteke.

Proiektu independentea ("Independent Project"). Ikasle bati edo ikasle talde bati emandako ariketa, egin dezan. Lan hori banan-banan edo taldeka ebaluatuko da.

R

Ikasketaren emaitzak ("Learning outcomes"). Formulazio jakin batzuk dira, eta ikasketa prozesua bukatu ondoren, ikasleak horiek ezagutu, ulertu edo / eta frogatzeko gai izan behar du. Ikasketaren emaitzak: ez dira nahasi behar ikasketaren helburuekin; izan ere, gehiago dute zerikusia ikaslearen lorpenekin irakaslearen asmo orokorrekin baino. Ikasketaren emaitzak antzemateko ebaluazio irizpide egokiak eduki behar dira, horiek erabil baitaitezke aurreikusitako emaitzak lortu ote diren epaitzeko. Ikasketaren emaitzak, ebaluazio irizpideekin batera, zehazten dituzte kreditua eman ahal izateko gutxienezko eskakizunak, eta notek (kalifikazioek), berriz, kreditua eman ahal izateko gutxienezko eskakizunen maila, goitik edo behetik, hartzen dute oinarritzat. Kredituen metaketa eta transferentzia ematen da argi ematen badira ikasketaren emaitzak, zehaztasunez adieraziz zergatik ematen den kreditua.

S

Mintegia ("Seminar"). Eskolatze aldia, ikasleek egiten dituzten ahozko edo idatzizko ekarpenak izaten dituena.

Tituluaren Europako gehigarria ("Diploma Supplement"). Diplomaren gehigarria jatorrizko tituluaren eranskina da, tituludunak arrakastaz egin eta osatu dituen ikasketen izaera, maila, testuingurua, edukia eta statusa azaltzeko prestatua. Europako Batzordeak, Europako Kontseiluak eta UNESCO / CEPES erakundeek garatutako ereduan oinarritzen da. Mesede egiten die nazioarteko gardentasunari eta kualifikazioen irakaskuntza/lanbide balioaren aitorpenari.

T

Lantegia/Talde-lana ("Workshop"). Sesión supervisada donde los estudiantes trabajan en tareas individuales y reciben asistencia y guía cuando es necesaria.

Tasak (matrikularenak / tutoretzarenak) ("Tution Fees" edo "Tutorial Fee"). Ikasleak irakaskuntzagatik/gainbegiratze-lanengatik ordaindu beharreko kostuak.

Tesia. Doktoretza ikasketen aldian aurkeztutako lan idatzia, ikerketa-lan aske batean oinarritua, eta eska daitekeena Graduondoko titulua edo Doktore titulua emateko.

Ikasteko denbora nozionala ("Notional learning time"). Aurreikusitako ikasketaren emaitzak eta esleitutako kredituak erdiesteko ikasleak batez beste behar duen ordu kopurua.

Kreditu mota ("Credit type"). Ikasturtearen unitateen statusaren adierazlea ikasketa programan. Honela deskriba daitezke: Oinarrizkoak —enborrekoak (ikasketa unitate nagusia) —, Lotutakoak —nahitaezkoak (laguntzazko unitatea)— eta Xeheak—aukerakoak eta hautaketa librekoak (ikasturtearen aukerako unitateak)—.

Titulua. Goi mailako hezkuntza erakunde batek ematen duen kualifikazioa, bakoitzari dagokion ikasketa programa arrakastaz bukatu ondoren. Kredituak metatzeko sisteman, programa hori osatzen da ikasketaren emaitzak iritsi ondoren ematen den kreditu kopuru jakin bat egiten denean.

Graduondoko edo Bigarren Zikloko titulua ("Second Degree"). Ikasleak Gradu tituluaren ondoren (goi mailako hezkuntzaren lehenengo tituluaren ondoren) erdiesten duen Goi Mailako Bigarren Hezkuntza kualifikazioa. Bigarren zikloko ikasketak bukatu ondoren ematen da, eta ikerketa-lana ere har dezake.

Ikasturteko lana ("Coursework"). Ematen diren ikasturteko unitateak, tutoretzak eta abarrak, gero lan aske bat prestatzeko.

Tuning. Garapen eta sinkronia akordioa, soinu bakarrak konbinatuz egina melodia komun bat edo soinu multzo bat osatzeko. Tuning proiektuaren kasuan, Europako goi mailako hezkuntzako egiturei dagokie, eta aitortzen du tradizio ezberdinak izatearena faktore mesedegarria dela goi mailako hezkuntzako alor komuna sortzeko.

Tutoretza ("Tutorial"). Eskolatze aldia, tutore batek egina, eskoletan aurkeztutako materialak eta gaiak berrikusteko xedez.

U

Ikasturteko unitatea edo modulua. Ikaskuntza unitate askea, formalki egituratua, ikaskuntzako emaitza eta ebaluazio irizpide esplizitu eta koherenteak dituena.


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua