• ES
  • EU
  • EN


Fundazioa


Jaime Brunet Fundazioa eta Saria

Jaime Brunet Fundazioa Kultura Fundazio pribatua da, gizarte interesa eta izaera iraunkorra dituena. Nafarroako Foru Berriaren 44 Legearekin bat etorriz eratu zen. Bere helburuak dira giza duintasuna, oinarrizko askatasunak eta giza eskubideak errespeta daitezen sustatzea eta, era berean, gizagabeko egoerak edo tratu iraingarriak ezabatzea. Fundazioak helburu horietara bideraturiko jarduerak eta balio horien errespetuarekin loturiko azterketak sustatzen ditu.

Fundazioak, besteak beste, Jaime Brunet Romero sarirako deialdia egiten du ondoko hauek saritzeko: lan zientifiko bat; lan literario zein ikus-entzunezko bat; edo giza eskubideen sustapenean nabarmendu den pertsona zein erakunde baten ibilbidea.

Giza eskubideen defentsa aztertzea helburutzat duten mintegiak eta hitzaldiak ere egiten dira. Fundazioaren egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoretza eraikinean dago.

Patronatuko burua Alfonso Carlosena errektorea da, eta buruordea Joaquín Ignacio Mencos Doussinague, Marqués de la Real Defensa titulua duena.

 Jaime Brunet jaunaren profila

Jaime Brunet Romero Baionan (Frantzia) jaio zen 1926ko uztailaren 20an, eta 1992ko urtarrilaren 4an zendu zen Donostian (Gipuzkoa). XVIII. mendean Gipuzkoara etorritako kataluniar ekintzaileen familia batean jaio zen (han garatu zuten industria jarduera garrantzitsua), eta ideia liberaletan eta bere garaiarekiko ikusmolde kritikoan hezi zuten. Aitak bideratu zuen Zuzenbide ikasketetara. Jaime Brunet Goitia, bere aita, alderdi errepublikanoaren burua eta Udaleko alkateordea izan zen Donostian, non bere aitona eta birraitona alkate izanak baitziren lehenago. Valladolideko unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta han irakasle laguntzailearen lana egin zuen aldi batez.

Irakurle porrokatua zen, eta hizkuntzak ikasteko grina zuen. Azken zaletasun horri esker, erraz moldatu zen egin zituen makina bat bidaiatan. Izan ere, bere garaiko zailtasunak izan arren, hogeita hamarretik gora herrialdetan ibili zen. Aitortzen zuenez, bidaia horietan konturatu zen eta ulertu zuen orain bezala zenbat diskriminazio eta bortizkeria dagoen, zenbat gehiegikeria egiten dituzten boteretsuek behartsuen aurka, eta zer-nolako erraztasunarekin urratzen diren egunero gizakiaren oinarrizko eskubideak. Bizitzako azken urteetan giza eskubideen egoera eta herritarraren askatasunaren defentsa bihurtu ziren bere kezka nagusi, bai eta administrazio publikoaren gehiegikerien aurrean ere.

Ondorengo zuzenik izan ez zuenez, eta bidegabekerien aurka oldarrarazten zuten sentimenduek bultzatuta, erabaki zuen bere ondarea oinordetzan uztea, bere izena izango zuen fundazio bat sortu ahal izateko bera hil eta gero. Fundazio horren helburua da giza eskubideak hedatzea, eta beren alde egindako lanarengatik aitorpen hau jasotzeko merezimenduak zituztenak saritzea. Hala bada, Jaime Brunet Romero Fundazioa sortu zen, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ezarri zioten egoitza, testamentuaren bidez jasotako borondateari jarraituz.

Fundazioaren Patronatua

Ohorezko Lehendakaritza: Gorte Nagusien Lehendakaritza

Ohorezko Lehendakariordetza: Nafarroako Parlamentuaren Lehendakaritza

Burua: Alfonso Carlosena

Buruordea: Joaquín Mencos Doussinague

Idazkaria: Francisco Javier Blázquez Ruiz

Kideak:

  • Antonio Gorri Goñi
  • Francisco Javier Blázquez Ruiz
  • José Luis Iriarte Ángel
  • Juan Carlos Sáenz García de Albizu
  • José María Rifá Soler
  • Alejandro Torres Gutiérrez
  • Carlos Tamburri Moso
  • Luis Guillermo Perinat Elío
  • Javier Sáinz de los Terreros Goñi

Aholku-emailea: Fátima Baigorri Romero

 


INSTALAZIOAK
Acceso a Instalaciones

IRAKASKUNTZA EGUTEGIA
Acceso a la información sobre el calendario académico

Egoitza eletronikoa
Acceso a la Sede Electrónica

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Pamplona-Iruña
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako campusa
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. 948 417800
Fax. 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua