Eskaintza: Rocópolis aisialdiko eta eskaladako zentroa

NUPeko A3Uko kideek ROCÓPOLIS Aisialdiko eta Eskaladako Zentroaz gozatzeko aukera dute; Penintsulako rokodromorik handiena eta Europako osatuenetakoa, beste inon ez dauden instalazioak baititu. Rokodromo honek estatuko zenbait federazioren, selekzioren eta eskalada talderen konfiantza du, hemengo instalazioetara etortzen baitira kontzentrazioak egitera eta/edo entrenatzera.
Rocópolis-en eskaintza berezia A3Uko kideentzat:
- %70eko deskontua matrikulan, bonudun modalitate guztietarako.
- %15eko deskontua haurren eta helduen sarreretan, alokairuko materialetan eta rokodromoko eskaladako hastapenetako I. mailako ikastaroetan.
- Deskontu bereziak urtebetetze ospakizunetarako (bereziki kideen seme-alabei zuzenduta dago, baino helduei ere aplikatzen ahal zaie); prezio horretan sartzen da 2 orduko eskalada saioa ere. Doakoa da urteak betetzen dituenarentzat, gehienez pertsonako 10 €-ko deskontua eginen da, eta ospakizun bakoitzeko 2 pertsonaren urtebetetzea ospatuko da gehienez ere.
- NUP Alumniren kide direnen senide zuzenek ere aprobetxatzen ahal dituzte deskontuak (bikotekidea eta seme-alabak), betiere familia-lotura hori dokumentu bidez egiaztatuta.
- % 5eko deskontua Rocópoliseko Hiri Udalekuetan (eskaintza hau ezin zaie gehitu beste promozio batzuei, ez jangela zerbitzuari, ezta ordutegia luzatzeko aukerari ere).
HARREMANETARAKO:
Cañada Real 20, Bajo
Sarrió Industrialdea
31195 - BERRIOPLANO
Tel. 948 302 437
info@rocopolis.com
Sartu web orrira, eta han aurkituko duzu instalazio eta jarduera bikainei buruzko informazio guztia: www.rocopolis.com
Volver