Hasiera > Gizarte jarduera > Ruiseñor - Urretxindorra Proiektua
Mentoretza sozialeko proiektu honen bidez, unibertsitateko ikasleek lagun egiten diete lehen hezkuntzako ikasleei ikasturtean zehar. Mentorea izateak esan nahi du unibertsitateko ikasleek laguntzan oinarritutako harreman positibo bat izan behar dutela adingabeekin, hauen garapen pertsonal eta soziala ahalbidetzeko. Aldi berean, unibertsitateko ikasleentzat aukera ezin hobea da, adingabeentzat erreferentzia izango den helduaren eredu positibo bat garatzeko.
Horrez gainera, proiektuak ekarpena egin nahi dio gizarte-eta kultura-elkarrizketari, topaguneak partekatu ohi ez dituzten errealitate sozial desberdinetako pertsonak eta taldeak harremanetan jarriz.
Izen ematea irekita dago irailaren 28ra arte
http://nightingalementoring.org/