Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Komunikazio inklusiboa

Berdintasunaren arloko arauek eta unibertsitateen eremuan erreferentziazkoak diren erakundeen orientabideek unibertsitatean hizkera inklusiboagoa eta ez-sexista erabiltzeko bidean pixkanaka aurrerapausoak ematera animatzen gaituzte.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Emakume eta Gizonen arteko II. Berdintasun Planak 86 ekintza eta 15 helburu estrategiko ditu, 4 eremutan banatuak: irakaskuntza, ikerketa, proiekzioa eta gizartearekiko harremana, eta gobernantza eta pertsonak. 12.7 ekintzaren helburua NUPeko barne- eta kanpo-komunikazioetan hizkuntza inklusiboa erabiltzea erraztuko duten tresnak garatzea da. Hori gogoan, gure unibertsitatearen beharretara berariaz egokitutako gida bat egin dugu.

Gida: "Comunicación inclusiva: recomendaciones para el uso del lenguage no sexista en la UPNA"

Izenik ez duena ez da existitzen

Hizkuntzaren bidez adierazten ditugu gure pentsamenduak, sentimenduak edo emozioak, mundua ulertzeko gure modua. Gizarte baten kultura islatzeko modua da, eta aldakorra da horrenbestez. Aldaketa sozialak gertatzen badira, espero izatekoa da aldaketak ekartzea hizkeran.

Oraingo gizarteak eskatzen dizkigun aldaketa horietara egokitu nahi badugu gure hizkera, ezin ahaztuko dugu hizkuntzaren erabilera ez sexista, eta ahalegina egin behar dugu gizonak eta emakumeak berdintasunez egon daitezen ordezkatuak hizkuntza horretan.

Espainiar hizkuntzak baliabide aski dauzka, bere funtzionamenduan agintzen duten arauetatik alde egin gabe, ez bakarrik berdintasun hori islatzeko, baita mesedetzeko ere.

3/2007 Lege Organikoaren (Berdintasunerako legearen) 14.11 artikulua: (botere publikoen jarduerarako irizpide orokorren artean): Hizkera ez sexista ezartzea arlo administratiboan eta hizkera hori sustatzea harreman sozial, kultural eta artistiko guztietan.

Hizkuntza inklusiboa

Sexismoa eta androzentrismoa testu administratiboetan

Hizkera juridiko ez-sexista

Komunikazio inklusiboa: ikuspegi bat unibertsitateko komunitatearentzat

 

Zenbait gida

Hizkera sexistaren zuzentzaile digitalak

THEMIS emakume legelarien elkartea