• ES
  • EU
  • EN

Beka guztiak

2023(e)ko martxoaren 16a

Nazioarteko mugikortasunerako laguntza osagarriak (Nafarroako Gobernua)

Epea: 2023ko martxoaren 17tik apirilaren 17ra.

XEDEA

Nafarroako Gobernuaren ekarpena Nafarroako unibertsitateetako ikasleen nazioarteko proiekzioa sustatzeko.

HARTZAILEAK

Nafarroako unibertsitate ikasleentzat edo Nafarroan erroldatutakoentzat, Espainiako unibertsitateetan matrikula badute eta 2022-2023 ikasturtean nazioarteko mugikortasun programaren batean parte hartzen badute.

Izangaien lehentasun-ordena espediente akademikoaren batez besteko notaren arabera ezarriko da.

Laguntzak emateko hurrenkeran, bekadun izateari emanen zaio lehentasuna.

OINARRIZKO BETEBEHARRAK

a) Gradu edo master ofizialeko ikasketetan matrikulatua egotea Espainiako unibertsitate batean.

b) Unibertsitateek sustatutako nazioarteko mugikortasun-programa batean parte hartzea.

c) Nafarroakoa izatea edo aurreko bi urteetan gutxienez Nafarroan erroldatua egotea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.

d) Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko eskatzen diren baldintza orokorrak betetzea.

ESKAERAK

Eskabidea modu telematikoan aurkeztu beharko da nahitaez, tramitazio elektronikoan eskuragarri dagoen web-inprimakiaren bidez.

Beharrezko dokumentazioa:

  • Diru-sarrera eginen den kontuaren IBAN zenbakia eta titularraren edo titularren izena agertzen diren agiria. Laguntzaren onuraduna titularretako bat izan behar da.
  • Graduko ikasleentzat: 2021-2022 ikasturtean lortutako kalifikazioak egiaztatzen dituen agiria, datu hauek dituena: izena, NANa, egindako irakasgai guztiak, horietako bakoitzaren kreditu kopurua eta ikasturte horretan egindako deialdietan lortutako kalifikazioa. Zerbitzu-Ataritik deskargatzen den dokumentuak balio du.
  • Masterreko ikasleentzat: bai masterrerako sarbidea ematen duen titulazioan lortutako batez besteko nota eta bai titulazio horretako irakasgai guztietan lortutako kalifikazioak jasotzen dituen dokumentua (Zerbitzu-Ataritik deskargatzen den dokumentuak balio du).
  • Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, bi aldeetatik, baldin eta ikasleek Administrazioari baimenik ematen ez badiote Datuak Egiaztatzeko eta Kontsultatzeko Sisteman kontsulta telematikoa egiteko.
  • Nafarroan jaio ez diren eskatzaileek errolda-agiri bat aurkeztu beharko dute azken bi urteetan Nafarroan bizi izan direla egiaztatzeko, baldin eta Administrazioari baimenik ematen ez badiote Datuak Egiaztatzeko eta Kontsultatzeko Sisteman kontsulta telematikoa egiteko.
  • Nafarroatik kanpoko unibertsitateetan matrikulatutako eskatzaileek parte hartzen duten mugikortasun-programako datuak egiaztatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
  • “Egonaldiaren amaiera” agiria, destinoko unibertsitateak behar bezala beterik. Eskaera aurkeztean ikasleak egonaldia bukatu badu, agiri hori erantsi beharko dio eskabideari; bestela, egonaldia amaitzean aurkeztuko du.

ZENBATEKOA

Laguntza hau Europar Batasunetik eta unibertsitateetatik datorren zuzkidura ekonomikoaren osagarria da. Laguntzak 100 eurokoak dira egonaldiko hilabete bakoitzeko, eta mugikortasun-egonaldia amaitzean ordaintzen dira. Eskaera aurkezterakoan egonaldia ordurako amaituta badago, “Egonaldiaren Amaierako Ziurtagirian” (EAZ) justifikatutako aldiari dagokion zenbatekoa onartu eta ordainduko da

INFORMAZIO GEHIAGO

Deialdiari buruzko informazio gehiago, hemen: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nazioarteko-mugikortasuneko-unibertsitate-programetarako-laguntza-osagarria