Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Posta kontuak

Partes de este texto:

Argibide orokorrak

KONTUAK

Normalean, helbide elektroniko batek postontzi bat du loturik, eta hartan biltegiratzen dira helbide horretara bidalitako mezuak. Mota horretako helbideei posta elektronikoko kontuak esaten zaie.

ALIASak

Aliasak postontzirik loturik ez duten helbide elektronikoak dira; beste kontu baten postontzia erabiltzen dute. Hartara, alias batera bidalitako mezu batek beste kontu baten postontzian amaitzen du. Kontu bat baino gehiago lotzen ahal dira alias batekin; hala, mezu bat postontzi batean baino gehiagotan kopiatuko litzateke. Aliasak eskatzeko modua Unibertsitatearen postaren araudian dago jasota.

POSTONTZIAREN TAMAINA

Posta-kontu bakoitzak postontzi bat du loturik zerbitzarian. Han biltegiratzen dira erabiltzailearen mezuak.
Postan sartzeko web interfazearen ezkerreko zutabearen goialdean, zer ehuneko dagoen erabilia adierazten da. Postontziak bere edukieraren % 75 gainditzen duenean, mezu automatiko bat bidaltzen zaio erabiltzaileari hori jakinarazteko.
Komeni da gehieneko edukierara iritsi baino lehen mezuak PCra deskargatzea edota ezabatzea; bestela, ez duzu mezurik jasoko postontzia hustu arte. Postontzia erabat beteta badago, ez duzu aukerarik izanen mezuak ezabatzeko ere; izan ere, mezu bat ezabatzen denean, zakarrontzira joaten da, eta, kontua beteta badago, ezinezkoa izanen da mezua mugitzea.

MEZUAREN TAMAINA

Mezu baten gehieneko tamaina 15 mega da; tamaina hori kalkulatzeko goiburuak, mezuaren gorputza, dokumentu erantsiak eta beste zeinahi informazio gehigarri hartzen dira kontuan.
unavarra.es postako erabiltzaileek 500 MB arteko mezuak bidaltzen ahal dituzte kontsigna birtualaren bitartez

PASAHITZAK

Inoiz ez esan edo bidali inori zure pasahitzak!

Posta zerbitzua erabiltzeko, erabiltzaileek pasahitza sartu behar dute beraiek direla egiaztatzeko. Hori hala izanik ere, sistema honek ematen duen segurtasuna arriskuan jarriko litzateke erabiltzaile batek beste pertsona bati emanen balio bere pasahitza.

Arrisku handiena da erabiltzaile batek sinesgarritasuna ematea asmo txarreko zenbait pertsonak Informatika Zerbitzuko langileak balira bezala bidalitako mezu elektronikoei (neurri txikiagoan, baita telefono deiei ere). Gogoan izan ez diozula inori eman edo esan behar zure postako pasahitza. Ematen baduzu, hirugarren pertsonek zure kontuarekin egiten duten erabileraren erantzule izanen zara. Arau horrek ez du salbuespenik. Unibertsitateko langileek badituzte baliabide seguruagoak beren postaren inguruko egiaztapenak egiteko, halakorik behar izanez gero.

Gako hitzak aldatzea

Postara sartzeko erabiltzen diren pasahitzak Unibertsitateko gainerako zerbitzuetara sartzeko erabiltzen diren berak dira, salbuespenak salbuespen (ikusi beherago).
Pasahitzak aldatzeko, Atarian sartu behar duzu. Zure erabiltzaile izenak ez badu balio Atarian sartzeko, hemen aldatu behar dituzu gako hitzak: Web bidezko posta
Horra iritsitakoan:

  • Sartu zure oraingo pasahitzarekin
  • Hautatu “Aukerak” (giltzen ikonoa)
  • Gero, hautatu “Aldatu pasahitza” aukera

 

  • Antibirusa

SPAM iragazkiak

Fitxategi erantsien berrogeialdia