• ES
  • EU
  • EN

Nazioarteko ikasleak

Partes de este texto:

Truke programako ikasle izateko eskaera

Zure unibertsitateak truke programa baterako hautatu bazaitu, ondoren NUPeko Nazioartekotzeko eta Lankidetzako Atalari jakinarazi behar dio izendapena (incoming@unavarra.es). Aldez aurretik beren unibertsitateak izendatutako ikasleen eskaerak baizik ez dira onartuko. Izendatutako ikasleek NUPen mezu elektroniko bat jasoko dute eskaera on-line egiteko jarraibideekin, eta mezu hori jaso arte ezin izanen dute eskaera hasi.

2023-24 ikasturtea eta on-line eskaera egiteko urratsak
Udazkeneko seihilekorako eta ikasturte osorako: 2023ko maiatzaren 1etik 31ra (ekainaren 15era luzatu da)

Udaberriko seihilekorako: 2023ko irailaren 18tik urriaren 31ra.  
1.- ERREGISTROA  Erregistroa

Zure pasahitza lortzeko: mezu elektroniko bat jasoko duzu eskaera egiteko estekarekin eta pasahitzarekin.

2.- SOLICITUD

Eskaera

Erregistroa egitean erabilitako pasaportearen edo nortasun agiriaren zenbakia izanen da erabiltzaile zenbakia.

  • “Truke programa” eremuan, hautatu hauetako bat: Erasmus (Europa), Palafox (Latinoamerika), Martín de Rada (Asia), Aldebiko Hitzarmena (gainerakoak) edo ISEP.
  • Datu pertsonaletan, erregistroa egitean adierazitakoak azalduko dira. Bete hutsik daudenak eta, akatsik egonez gero, zuzendu.

Dokumentazioa:
1.- Txartel neurriko argazkia, 72 kb-koa gehienez (argazkia eransteko jarraibideak)

2.- Pasaportearen edo nortasun agiri nazionalaren kopia eskaneatua.

3.- Estaldurari dagokionez Espainia barne hartzen duen osasun aseguruaren kopia (Europar Batasuneko ikasleen kasuan, Europako Osasun Txartelarena).

4.- Hizkuntz ziurtagiriaren kopia: ingelesa ama-hizkuntza izan gabe irakasgaia ingelesez egin nahi duenak honako mailaren bat egiaztatu behar du: B2 (Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua), First (Cambridge Language Assesment) edo TOEFL (iBT 87-109, cBT 227-269, pBT ≥ 567).

5.- Erantsi dokumentu hau, beteta OSASUN ASEGURUAREN KONPROMISOA.pdf

Onarpen-gutuna EZ DA BIDALIKO dokumentu horiek jaso arte

6.- Behin-behineko ikasketa-programa (2023-2024 ikasturteko irakasgaiekin osatu behar duzu).
Behin-behineko ikasketa-programa plataformara igo behar da eskaerak aurkezteko epean.

Ez bada posible koordinatzaileen sinadurak lortzea, salbuespen modura ekainaren 30era arte entregatzen ahalko da, helbide elektroniko honetara bidaliz: incoming@unavarra.es


Erasmus ikasleei dagokienez, NUPek ez du momentuz ikasketa-konpromisoa sinatzeko EWP sistemarik, eta, beraz, eskuz sinatu beharko dira.

 

Zalantza eta kontsultetarako: incoming@unavarra.es