• ES
  • EU
  • EN

NUPeko ikasleak

Zer da SICUE programa?

SICUE unibertsitateko ikasleen Espainiako mugikortasunerako programa bat da, Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak (CRUE) sustatua, Espainiako beste unibertsitate batean ikasketa-egonaldi bat egiteko aukera ematen duena, ikasketek jatorrizko unibertsitatean izanen luketen aitorpen akademiko eta aprobetxamendu bera izanen dutela bermatuta.

SICUE hitzarmenen zerrenda 2024-25

NUPeko datuak

SICUE koordinatzaileak

SICUEko kide diren unibertsitateei buruzko informazioa

Partes de este texto:

Xedeak 2023-24 ikasturtea

SICUE nazioko mugikortasunerako deialdia

1º ESKAERA EGIN AURRETIK,
INFORMA ZAITEZ

Zer da SICUE programa?
Xedea
Ikaspostu-eskaintza.
Irakaskuntza betekizunak
SICUE koordinatzaileak 
Deialdiaren oinarriak
Maiz egiten diren galderak

2º ESKAERA

Eskaera2023ko otsailaren 13tik 27ra

3º ONARTUEN ZERRENDAK

Onarturen zerrendak 

4º HAUTATUA IZAN NAIZ,
eta orain zer?

Informazio bilera
Ikasketa konpromisoa
Mugikortasuneko ikasleentzako gida

Deialdiaren xedeaz

Ikasleen hautaketa. Espainiako unibertsitateetako ikasleen truke-programa, ikasleei aukera ematen diena beren ikasketen parte bat beste unibertsitate batean egiteko, aitorpen akademikoa eta aprobetxamendua izanen dituzten eta haien curriculum profilerako egokia izanen den bermearekin.

Eskuragarri dauden ikaspostuen % 5 erreserbatuko da % 33ko edo maila altuagoko desgaitasuna duten ikasleentzat. Ikaspostu horiek betetzen ez badira, aukera izanen da ikaspostu horiek desgaitasun ziurtagiririk ez duten ikasleei esleitzeko, ezarritako balorazioaren arabera.

Gaur egun ez da dirulaguntzarik ematen programa honetarako.

HAUTAKETA EGITEKO BALDINTZAK ETA IRIZPIDEAK 

Deialdiaren oinarri orokorrak betetzeaz gain, 2022ko uztailaren 31rako baldintza hauek bete beharko dituzu.

Hauek gaindituak izatea:

- NIBGMETeko, TIIGMETeko eta Osasun Zientzien Fakultateko ikaslea bazara, 2021-2022 ikasturtean matrikulatuta zeunden kredituen % 60.

- Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko, Zientzia Juridikoen Fakultateko eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko ikaslea bazara, 2021-2022 ikasturtean matrikulatuta zeunden kredituen % 80.

Mugikortasuneko programa batean aurretik parte hartu ez izana, edo, salbuespen gisa, mugikortasunerako eskatu nahi duzun titulazioan behin bakarrik parte hartu izana gehienez.

Ez egotea hautatua 2023-24 ikasturtean mugikortasun programaren batean parte hartzeko, nahiz eta oraindik egonaldirik ez izan egina.

Ezin izanen dute parte hartu aurreko urteetan epez kanpo uko egin zuten ikasleek.

Hautaketa egiteko irizpideak

Hautaketa espediente akademikoaren arabera eginen da, SICUE deialdian adierazitako batez besteko nota kontuan hartuta, eta ikasle bakoitzari ikaspostu bat esleituko zaio eskabidean adierazitako lehentasun ordenaren arabera.

Horretaz gainera, 2022ko uztailaren 31rako honako hauek gaindituak izan behar dira:

  • 48 ECTS 5. edo 6. seihilekoko mugikortasuneko ikaspostuetarako sarbidea izateko.
  • 102 ECTS 7. edo 8. seihilekoko mugikortasuneko ikaspostuetarako sarbidea izateko.
  • 162 ECTS 9. edo 10. seihilekoko mugikortasuneko ikaspostuetarako sarbidea izateko.

Ikaspostuak esleitzerakoan, mugikortasuneko ezein programatan parte hartu ez duten ikasleek izanen dute lehentasuna.

Ikaspostu-eskaintza

2023/24 deialdiko plazak. 

ETSIIIT
FCCEE

 

FCCHSE

 

FCCJ

 

ETSIAB

 

FCCS

 

Deialdiaren oinarriak

ESKAERA

Eskaera egiteko epea:  martxoaren 1era arte

ESKAERA
 

Eskaera elektronikoa egiteko arazoak direla-eta, egoitza elektronikoan instantzia bat aurkeztuz egiten ahal duzu deialdirako eskaera, eta erantsi I. eranskina, behar bezala beteta.

Ezin izanen da hautatutako egonaldiaren luzera aldatu behin eskaera egiteko epea amaituta.

Nola tramitatu
 

ONARTUEN ZERRENDAK

ONARTZEA EDO UKO EGITEA

Epea: martxoaren 29tik apirilaren 5era

Itxaron zerrendan daudenei ikaspostuak esleitzea. Epea: 2023ko apirilaren 18tik 21era

Ikasleak esteka honetan onartu behar du ikaspostua:

ONARTZEA EDO UKO EGITEA


BILERAK ETA IKASKETA-KONPROMISOA

Informazio bilerak 

Ikasleek ikasketa-konpromiso bat bete behar dute, koordinatzailearen eta destinoko unibertsitatearen aholkularitza eta oniritziarekin eta mugikortasun araudiarekin bat etorriz. Bertan sartzen da zer irakasgaitan dauden NUPen matrikulatuta eta zein eginen dituzten destinoko unibertsitatean, akademikoki aitortuak izan daitezen.

IKASKETA-KONPROMISOA

Betetzeko epea: 2023ko maiatzaren 6tik 28ra

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK

MUGIKORTASUNEKO IKASLEENTZAKO GIDA