• ES
  • EU
  • EN

Unibertsitate Lankidetzako Mugikortasuna

Prestakuntza Solidarioko programa 2020/21

OHIKO DEIALDIA

1. ESKAERA EGIN AURRETIK,
INFORMA ZAITEZ

Informazio bilera
Helburua
Norentzat eta betebeharreko baldintzak
Xede-lekuak
Kredituak aitortzeko irizpideak
Laguntza ekonomikoak eta asegurua
Hautatzeko irizpideak
Oinarriak

2. ESKAERA

Eskaera eta dokumentazioa: 2020ko irailaren 17tik 30era lehenengo eguneko 9:00etatik azken eguneko 14:30etara

3. ONARTUEN ZERRENDAK

Hautaketa prozesua: 2020ko urriaren 5etik 23ra
Onartzea edo uko egitea: 2020ko urriaren 30a arte

4. HAUTATUA IZAN NAIZ,
eta orain zer?

Ikasle onuradunaren betebeharrak

Informazio bilera

Irailaren 22an 14:00etik 14:50era, ikasgelategiko 012 gelan.

Bileran izena ematea


 

 Xedea

Deialdi honen xedea 2020-2021 ikasturtean Prestakuntza Solidarioko Programan parte hartuko duten NUPeko ikasleak hautatzea da. Programaren edukia honako hau da:

  1. Nahitaezko prestakuntza, mugikortasuna baino lehen: 
    Ikastaro bat egin behar da, “Nazioarteko Lankidetza eta Garapena” izenekoa, Unibertsitate-Gizarte Fundazioak 2020ko irailaren 26tik azaroaren 21era emanen duena eta 3 ECTS lortzeko balioko duena. Deialdi honetan parte hartzen dutenek doan eginen dute ikastaroa, eta derrigorrean orduen % 80 egin beharko dituzte gutxienez. Inskripzioa esteka honetan egin behar da: Inskripzioa 
  2. Mugikortasuna
    Garapenerako lankidetzari buruzko praktikak edo ikasketen amaierako lana NUPetik kanpo eginen dituzte parte-hartzaileek, I. eranskinean eskainitako postuetako batean (titulazioaren araberako postuen eskaintza). Praktikak eta/edo IALa NUPen eta destinoko herrialdeko goi mailako irakaskuntza-erakunde baten koordinazio eta tutoretzapean eginen dira, II. eranskinean ezarritakoaren arabera.
    Egonaldiak 3 eta 6 hilabete bitarte iraunen du eta 2021ean eginen da, destinoko unibertsitate eta erakundeekin adostutakoari jarraikiz.

Partaideak eta bete beharreko baldintzak

NUPeko graduko ikasketa ofizialetan arduraldi osoan matrikulatutako ikasleak. Nolanahi ere, Nazioartekotzeko Batzordeak zilegi izanen du arduraldi partzialean matrikulatutako ikasleen egoerak banaka baloratzea.

Eskaera aurkezteko unean, ikasketetan jarraitzeko baldintzak bete behar ditu ikasleak. Baldintza horrez gainera, bere titulazioaren lehen ikasmailako 60 ECTSak gaindituak izan behar ditu. Nazioarteko mugikortasunerako eskaintza hirugarren ikasmailan eginez gero, nahikoa izanen da lehen ikasmailako 48 ECTS gaindituak izatea eskaera aurkezteko unean.

Graduko eskatzaileek honako hauek izan behar dituzte gaindituak:

- NIBGMETeko, TIIGMETeko eta Osasun Zientzien Fakultateko ikasleak badira, 2019-2020 ikasturtean matrikulatuta zeuzkaten kredituen % 60.
- Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko, Zientzia Juridikoen Fakultateko eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko ikasleak badira, 2019-2020 ikasturtean matrikulatuta zeuzkaten kredituen % 80.

Ez dira kontuan hartuko graduko titulazioetan ikasleei aitortu zaizkien kredituak eta baliokidetu edo egokitu zaizkienak.

Ez dira irizpide horiek aplikatuko EAZko eta EAZko + Ekonomiako nazioarteko programetan, ikasketetan jarraitzeko arau espezifikoak baitituzte.

 Xede-lekuak

Ikaspostuen eskaintza

 

 Aitortzeko irizpideak

Mugikortasun honetan, aitortza akademikoak fakultate edo unibertsitate eskola bakoitzak titulazio bakoitzarentzat espezifikoki ezartzen duenaren araberakoa izango da. Ikus: II Eranskina

 

Dirulaguntzak eta aseguruak

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak finantzatu du beste batzuekin batera.

800,00 € emanen dira gehienez bidaiaren gastuetarako, eta hilean 250,00€ gehienez etxebizitza eta mantenua ordaintzeko, destinoaren arabera. 

NUPek heriotzako, baliaezintasun iraunkorreko, gaixotasuneko, istripuetako eta kontingentzia arrunteko aseguru bat sinatuko du hautatutako ikasle guztientzat.

 

 Hautatzeko irizpideak

A) Errendimendu akademikoa 2020ko uztailaren 31n (gehienez 10 puntu)

Errendimendu akademikoa ondorengo formula honen arabera neurtuko da:

Ondoko hauek ez dira kontuan hartuko:

  • Ez Aurkeztua kalifikazioak
  • Gai/Ez Gai kalifikazioak

B) Elkarrizketa pertsonala (gehienez 10 puntu)

Elkarrizketan motibazioa, gaitasunak eta jarrerak hartuko dira aintzat, beti ere beka zer esperientziatarako eskatzen den, horrekin lotuta; halaber balioetsiko dira hautaketa prozesua gaindituz gero joango den herrialde edo eskualdeari buruzko ezagutza, baita titulazioaren arabera eskaintzen den proiektu zehatzekin lotutako beste edozein. Elkarrizketaren balioespenak baldintzatuko ikasleen behin betiko aukeraketa, eta puntu bat gainditzen ez dutenen eskaerak baztertuko dira.

Oinarriak

 On-line eskaera

2020ko irailaren 17tik 30era  14:30era arte

 

ESKAERA

 

 

Pasahitza berreskuratzea

Dokumentazioa aurkeztea NUPek Iruñeko Campusean eta Tuterako Campusean dituen erregistroetako batean epe berdinean

  • Curriculum Vitae, eredu normalizatua inprimakiaren arabera
  • Prestakuntzaren eta/edo esperientziaren frogagirien kopia

 Hautaketa prozesua

 Aukeratuen zerrenda

 

 Onarpena edo uko egitea

Epea: 2020ko urriaren 30a baino lehen

Uko egiten dutenek uzten dituzten toki hutsak itxaron zerrendako ikasleek beteko dituzte, puntuazio hurrenkeraren arabera, baldin eta onartzen badute mugikortasunean parte hartzea Kanpo Harremanetarako Atalak ezartzen duen epean, zeina, edozein kasutan, helmugako praktika programa zehatzak edo IALek zehazten dutena baino lehenagokoa.

Uko egiten dutela epez kanpo jakinarazten duten ikasleak, edo nazioarteko egonaldiak egiten ez dituzten ikasleak, baztertuta geratuko dira NUPen nazioarteko mugikortasuneko eta prestakuntza solidarioko hurrengo deialdietan, ez bada ukoa indar handiko kasu batengatik izan dela.

 

 Betebeharrak

ABIATU BAINO LEHENAGO:

  • Bisak eta txertoak: bisa eta atzerriko egonaldirako beharrezkoa den dokumentazio guztia lortzea eta ordaintzea, beharrezkoa bada, eta herrialde hartzaileak eskatutako txarto guztiak jartzea, beharrezkoa den kasuetan.
  • Kanpo Harremanetarako Atalak aukeratutako ikasleentzako antolatzen dituen bilera informatiboetara joatea.
  • Emandako ikaspostua onartzeko edo ikaspostuari uko egiteko dokumentazioa epearen barruan eta behar den bezala betetzea.
  • Dagokion ikasketen konpromisoa betetzea mugikortasuneko arduradunaren sinadurarekin eta titulazioko koordinatzailearen oniritziarekin. 
  • NUPen dagokion ikasketen matrikula eginda edukitzea eta Unibertsitate honetan dagozkion prezio publikoak ordaintzea, beharrezkoa bada. Ikasleek ez dituzte tasa akademikoak ordaindu behar unibertsitate hartzailean.

UNIBERTSITATE ETA/EDO PROIEKTU HARTZAILERA IRISTEAN

  • NUPi jakinaraztea unibertsitate eta/edo proiektu hartzailera iritsi direla, egonaldiaren lehen astean.

ITZULERAN

  • NUPeko Kanpo Harremanetarako Atalean Egonaldiaren egiaztagiria eta esperientziari buruzko hainbat alderdi jasoko dituen txosten bat aurkeztea, mugikortasuna bukatu eta gero, eta, edozein kasutan, mugikortasuna bukatu denetik hilabete igaro baino lehen, Kanpo Harremanetarako Atalak emandako ereduaren arabera.
  • Titulazio bakoitzak ikasketen konpromisoan jasotako kredituak behin betiko baliozkotzeko eskatzen duten beste edozein dokumentazio aurkeztea.
  • Ikasketen amaierako lanak egiteko egonaldiei dagokienez, gehienez ere bederatzi hilabeteko epea izango dute itzultzen direnetik, dokumentazioa aurkezteko.

 

Argibide gehiago:

948 16 9643 / 9654. cooperacion.desarrollo@unavarra.es