Pedro Burillok dituen alderdi anitzen artean, ikertzailearena da zalantzarik gabe aipagarrienetako bat, bere doktoretzako ikasleek egiaztatzeko zortea izan genuenez. Bokaziozko zientzialariaren jakin-min aseezina du Pedro Burillok, eta Logika Lausoaren aitzindari eta pertsona ospetsuenetako bat izan zen Espainian eta Europan.  Horren erakusgarri da ikerketa aldizkarietan idatzi dituen 38tik gora artikuluetako batzuk oraindik ere eredu direla ikertzaileentzat. Esaterako: Automorphisms, negations and implication operators (2003), non logika lausoaren funtsezko kontzeptuetako bi (ukapen lausoak eta inplikazio funtzioak)  elkarrekin lotzen baitira automorfismo kontzeptuaren bidez azterketa sakon batean. Aipatzekoak dira, halaber, oro har erlazio lausoei eta bereziki Atanassoven multzo intuizionistei buruz egin dituen lanak. Kontzeptu horiek garrantzi handia dute egun pentsamendua eta gizakien erabakimena  moldatzeko, alde onak eta txarrak aztertu behar direnean, baina gaiari buruz 1994tik 2001era bitartean argitaratutako artikuluetan dago egungo ikertzaile askok egindako garapenen euskarri teorikoa. Eta, horien artean, aipamen berezia egin behar zaio lan honi: Vague sets are intuitionistic fuzzy sets (1996), Nafarroako Unibertsitate Publikoan argitaratu diren lan guztien artean aipamen gehien egin zaizkion lana da.

Jakina, horrek ez du esan nahi beste hainbat esparrutan, hala nola morfologia matematiko lausoa, ordenen teoria eta analisi funtzionala, egindako ekarpenek garrantzi gutxiago dutenik. Ekarpen horiek guztiak are baliotsuagoak dira kontuan hartzen badugu Pedro Burillok azalpenak emateko duen gaitasun handia. Argi eta garbi frogatu du gaitasun hori biltzar eta konferentzietan egindako hitzaldi ugaritan (Logika Lausoari buruzko Espainiako Biltzarra, ESTYLF, barne, zeinaren bultzagileetako bat izan baitzen eta bera egile edo egilekide izan duten zazpi liburuak). Laburbilduz, bere kideek balioa aitortzen dioten lehen mailako ikertzaile baten ekarpenak.