Alfonso Carlosena García

Zaila da tarte txiki batean laburbiltzea Alfonso Carlosenaren ikerketa lan aipagarri eta zabala. Nolanahi ere, bere lanaren bereizgarri nagusietako bi hauek dira: diziplina-askotarikoa izatea eta industriari eta gizarteari transferitzeko duen bokazio nabarmena.

Alfonso Carlosena Zaragozako Unibertsitatean hasi zen ikertzaile-lanetan, tresnerian aplikatu ohi diren sistema elektroniko batzuen (osziladore sinusoidal kanonikoak, hots, osagai pasiboen kopuru txikiena dutenak) azterketan oinarritutako doktoretza tesi batekin. Lanak zenbait esparrutan egindako ekarpenak utzi zituen emaitza gisa, aipagarriena berrelikatutako sistemei buruzkoa. Tesia amaitu ondoren, egonaldi bat egin zuen ETHko  Institute for Signal and Information Processing-en (Zürich), sareen teoriako pertsona historikoetako batekin:  G.S. Moschytz. Espainiara itzuli zenean, eta ildo horri jarraitzen dion bitartean, korronte moduko diseinua izenaz ezagutzen den horretan hasi zen lanean, hots, irudikatutako seinaleak tentsio gisa prozesatu ordez korronte gisa prozesatzen dituzten sistema analogikoak. Beste egonaldi bat egin zuen ETHn, eta gai hori indartzeko balio izan zuen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan hasi izana mugarria izan zen bere ibilbidean, eta gerora ildo luzea urratu duten ikerketa lerro berrien buru izan zen. Aztergai izan zuen, halaber, ikerketa emaitzen inplementazio integrala silizioan. Hala, seinaleen prozesatze analogikoaren esparruan funtsezko bi bide aztertu ziren. Horietako bat da zirkuitu linealizatu autosintonizagarrien erabileran oinarritzen dena audio lerrunean seinaleak prozesatzeko. Beste lerroak kanpotik linealak baina barrutik ez linealak diren sistemak ditu aztergai. Egonaldi bat egin zuen Klipsch School of Engineering-en (New Mexico State University), eta bigarren gai hori indartzeko balio izan zuen. Hirugarren lerro batekin ere jarraitu zuen lanean. Lerro horren xedea zen elementu aktibo unibertsalak izenekoen erabileran oinarritutako sistema linealak diseinatzea, eta lanak emaitza gisa utzi zuen CAD tresna bat, elementu unibertsal horien arabera deskribatutako sistema linealen analisia eta sintesia ahalbidetzen duena.  Lerro horiekin batera, Carlosenak lan handia egin du audio, tresneria,

Ikusi gehiago

mekanika, sismologia, seinale, mediko, irudi eta potentzia elektronikaren esparruetara zuzendutako seinalearen prozesatze digitalerako teknika eta algoritmoen garapenean. Azken aplikazio horren barruan kokatzen da Arizona State University-n egin zuen egonaldia.

Transferentziaren esparruan, aipatzekoa da enpresekin (gehienak nafarrak) egindako kontratu ugaritan izan duen lidergoa.  Aipamen berezia egin behar zaio Azkoyenekin izandako lankidetza zabala, bai denboraren aldetik, bai gaien aldetik. Lankidetza horren emaitza izan ziren nazioarteko patente ugari eta enpresaren txanponak hautatzeko gailuen baterako garapena. Aipatzekoa da, halaber, Nacesa-Piher, Seiko Epson, Acciona Energía eta Aldakin enpresentzat egindako kontratuetan izan duen lidergoa. Beste alderdi aipagarri bat da ikertzaile berrien prestakuntza, zeina 13 doktoretza-tesiren zuzendaritzan gauzatu baita.

Denborak aurrera egin ahala, bere ikerketa lana kudeaketara zuzendu da, hasieran OTRIren zuzendari gisa, eta gero ikerketa errektoreorde gisa 8 urtez. Neurri handi batean NUPeko ikerketaren azken aldiko antolaketa, egungo ikerketa institutuen sorrerarekin burutu dena, esparru horretan egin duen lanaren emaitza da.

Ikusi gutxiago