Portada > Publicaciones > Noticias
Enric Trillas zientzialaria teorikoki hurbildu da makinak gizakien pentsatzeko modua imitatzea ekarriko duen jakintza arlo batera
Nafarroako Unibertsitate Publikoak "Arrazoibidea; esanahia, ziurgabetasuna eta lausotasuna" izeneko liburu bat argitaratu du. Enric Trillas (Bartzelona, 1940) da liburuaren egilea, eta liburuan arrazoibide arruntera, ez deduktiboa halabeharrez, hurbildu da, konputazio zientzien oinarria delakoan, eta arrazoibide arrunta eredu matematikoetan kodetzera ere, horrek balio duelakoan zientifikoki ezagutzeko. Egilea Espainian aitzindaria izan zen logika lausoan (“fuzzy logic”) eta zientziaren esparru honetan aritu zen lehenengo europarretakoa. Egileak makinek gizakien arrazoitzeko modua nola lortzen ahal duten aztertu nahi du.