Hasiera > Gardentasunaren Ataria > Informazio instituzionala > NUPek rankinetan daukan postua > U-Ranking (BBVA-IVIE Fundazioa)
U-Ranking. Sailkapena Espainiako 70 unibertsitatetako irakaskuntzako, ikerketako, berrikuntzako eta garapen teknologikoko emaitzen kopuru osoaren ondorio; unibertsitate horietatik 48 publikoak eta 22 pribatuak dira 2024ean. Txosten honetan lau ranking aurkezten dira. Bi orokorragoak: bat emaitzen bolumen osokoa (U-Ranking kopurua), beste bat produktibitatearen araberakoa (U-Ranking), eta beste bi sailkapen espezifikoagoak: bata, unibertsitate bakoitzaren emaitzak bi alderditan ordenatzen dituena (irakaskuntza eta ikerketa) (U_Ranking Alderdiak), eta bestea, berritzailea, unibertsitateek eskainitako graduak ordenatu eta konparatzen dituena (U-Ranking Titulazioak).
Rankingeko antolamendua unibertsitate bakoitzak lortutako adierazle sintetikoaren balioaren arabera egiten da. Indize bera lortzen duten unibertsitateek kokapen bera dute eta maila berean biltzen dira.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak, 2024. urteko produktibitate-indize globalean, erdikoa baino maila altuagoa du, 11tik 5, maila altuagoetan 20 unibertsitate ditu, bere mailan 17unibertsitate ditu eta 33 unibertsitate ditu maila apalagoetan.
Rankinga |
NUPen maila |
NUPen indizea |
Unibertsitate kopurua maila altuagoetan |
Unibertsitate kopurua maila berean |
Unibertsitate kopurua maila apalagoetan |
U-Ranking Orokorra |
5/11 |
1,1 |
20 |
17 |
33 |
U_Ranking Irakaskuntzako Alderdiak |
3/6 |
1,1 |
13 |
19 |
38 |
U_Ranking Ikerketako eta Berrikuntzako Alderdiak |
8/17 |
1,1 |
34 |
9 |
28 |
Lanean ari diren egresatuei buruzko adierazle batzuk ditu, hau da, graduko titulua lortu eta lau urteren buruan lanean ari direnenak. 2019tik 2022ra bitarteko datuak dira. 2017-2018 ikasturteko graduko eta zikloko (lizentzia eta diplomaturetako) egresatuen gizarte segurantzako afiliazioko datuekin egiten da analisia, zeinak Unibertsitateen Ministerioak argitaratu baitzituen Unibertsitateko Egresatuen Laneratzeari buruzko 2022ko Azterlanean. Honako hauek dira adierazleak: afiliazio tasa, tituludunen kontratuak eta batez besteko kotizazio oinarria.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren balioak hobeak dira Espainiako Unibertsitate Sistemaren batez bestekoak baino 2024ko laneratzeari buruzko hiru adierazleetan.
Rankinga |
NUP |
Media SUE |
Afiliazio tasa |
85,0% |
77,8% |
Tituludun gisa kontratatuak |
64,1%
|
61,9%
|
Batez besteko kotizazio oinarria |
29,899 euros
|
29,559 euros
|
Unibertsitateen eskaintzaren aldaketarako egokitzapenaren analisi bat ere badago. 2010-2011 ikasturtetik aurrera sortutako graduko eta gradu bikoitzeko aldaketen ehunekoa neurtuz egiten du.
Rankinga |
% Nup |
% batezbestekoa Unibertsitateetan |
Nuevas titulaciones de Grado |
45,2% |
40,9% |
NUPi buruzko informazio espezifikora sartzen ahal da orrialde hau kontsultatuz.