• ES
  • EU
  • EN


SIR: Scimago Institutions Ranking


 

SCImago Research Group taldeak, SCImago Institutions Rankings (SIR) zerrendan, erakundeen sailkapen bat egiten du, ikerketa-jarduera, berrikuntza-produktuak eta sareko ikusgarritasunaren arabera neurtutako eragin soziala oinarritzat hartzen dituen adierazle konposatu baten bitartez.

Kalkulua urtero egiten da, sailkapena argitaratu baino bi urte lehenago bukatzen den bost urteko aldian eskuratutako emaitzetatik abiatuta.

SIR World adierazle konposatua sortzeko, 12 adierazle erabiltzen dira guztira: 8 "Ikerketa" faktorerako, 2 "Berrikuntza" faktorerako, eta 2 "Eragin soziala" faktorerako. Horietako batzuk erakundearen tamainaren araberakoak dira.

2017ko sailkapenean, NUP 31. tokian kokatu dute, Espainiako goi-mailako hezkuntzako 61 instituzioen artean; mundu mailan, berriz, 2.966 erakundeko sailkapenean, 539. postua lortu du.

Hala, munduko sailkapenak 33 pertzentilean kokatu du, "Ikerketa" eta "Berrikuntza" faktoreetan bezalaxe, eta emaitza hobea eskuratu du "Eragin soziala" faktorearen kasuan, 18 pertzentilean kokatu baita.

SIR IBER delakoa ere argitaratzen dute, soilik Espainiako, Portugalgo eta Latinoamerikako ikerketa-jarduera erakusten duena. SIR IBER zerrendak azken 5 urteetan Scopusen indexatutako aldizkari zientifikoetan gutxienez lan bat argitaratu duten Iberoamerikako goi-mailako hezkuntza-erakundeak sailkatzen ditu, eta argitaratutako dokumentu kopurua baino ez du hartzen adierazletzat.

2017ko SIR IBER sailkapenean, argitaratutako 2.883 dokumenturekin, NUP 102. tokian dago Iberoamerikan, eta 41. tokian Espainian.